Harikortasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB
MATERIALEN EZAUGARRI MEKANIKOAK:
Plastikotasuna
Gorputzak forma mantentzeko gaitasuna (Indarra desagertzean).Xaflakortasuna
Xafla forma hartzeko gaitasuna.Gogortasuna
Gorputz bat besteak marratzeko gaitasuna.Erresilientzia
Gorputz bat kolpeak jasateko gaitasuna.-Tarte elastikoa (OE):
Esfortzuak kentzen badira, luzapena desagertu, eta probeta hasieran zuen luzerara bueltatzen da. Tarte hauek osatzen dute:-Tarte proportzionala (OP): Marra zuzena denez, esfortzuak eta luzapenak proportzionalak dira; kaleratuko diren materialek beti tarte honetan egin behar dute lan.
-Tarte ez-proportzionalak (PE): Nahiz eta tarte elastikoa izan, tarte honetan ezin da lanik egin, esfortzua eta luzapena proportzionalak ez direlako.
-Elastikotasun-muga (E): Puntu horretan, materiala elastikoa izatetik plastikoa izatera pasatzen da.
-Tarte plastikoa (ES):
Esfortzuak kentzen badira, luzapena ez da desagertzen. Tarte hauek osatzen dute:-Haustura-mugaren tartea (ER): Tarte plastiko honetan, esfortzu txikiek luzapen handiak eragiten dituzte.
-Hauste-puntua (R): Puntu honi egiten den esfortzurik handiena dagokio (hauste-tentsioa); nahiz eta oraindik materiala fisikoki apurtuta ez egon, hala dagoela jotzen da.
-Haustura-tartea (RS): Nahiz eta esfortzuak txikiagoak izan, materialak luzatzen jarraitzen du, eta azkenik S puntuan fisikoki apurtzen da.