Hargintza eta Fatxadak: Materialak, Teknikak eta Eraikuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,88 KB

Hargintza

Definizioa

Harri naturalen ezaugarri nagusia iraunkortasuna da: kolore eta forma denbora luzean mantentzen dute. Antzinatean, adierazgarritasun berezia behar zenean edo betikotasun ideiari jarraituz, harria erabiltzen zen. Egipton, adibidez, etxeak adobez egiten ziren, baina monumentu edo oroigarriak egiteko harria erabiltzen zen. Hargintza, konformatu handiak pilatzeko teknika da, hormak eta zutabeak sortuz. Arroka naturalak landu eta pilatu egiten dira fabrikak sortuz.

Materiala

Jatorriaren arabera:

  • Harri Eruptiboak: Lur azpiko magma urtuaren hozte prozesuan solido bihurtzen direnak. Hozte abiaduraren arabera egitura ezberdina eduki. Hozte prozesua mantsoa bada, egitura homogeneoa eduki. Hoztea hasieran mantsoa eta gero azkarra bada, kristal batzuk ondo osatuta egongo dira eta beste batzuk osatu gabe → Granitoak, Porfidoak eta Bolkanikoak.
  • Harri Sedimentarioak: Beste harrien desegitearen ondorioz, garai geologikoen zehar sedimentatzen joan diren gaiez osatutakoak dira. Desegite, garraio, sedimentazio eta osatze prozesu bat eduki dute eta maila paralelotan sortzen doaz. Maila bakoitza sedimentazio garai bateri dagokio eta argi bereiziak egon daitezke, etenaldi edo metaketen natura ezberdinez. Jatorri oso desberdineko harriak: organikoak, kimikoak, bolkanikoak, mekanikoak.
  • Harri Metamorfikoak: Aurreko bi motatako harrien aldaketen ondorioz sortutakoak dira, bien tarteko ezaugarriak dituzten harriak dira. Eraldaketa honen arrazoia tenperatura, presioa eta aldaketa kimikoak dira.

Gogortasunaren arabera:

  • Harri Guria: Zerratu daiteke, ia egurra bezala → Hareharria.
  • Harri Erdi Gogorra: Altzairuzko harizko zerraz + urratzailea → Kareharria.
  • Harri Gogorra: Lamina zerraz + urratzailea → Marmola.
  • Harri Oso Gogorra: Diamantezko disko zerra → Granitoa.

Egituraren arabera:

  • Isotropoak: Orokorrean erupzio harriak izaten dira, urtu eta berdintasunean sortzen direlako. Granitoa, basaltoa eta marmola.
  • Anisotropoak: Kapa sortuak, orokorrean sedimentarioak. Arbela edo kareharria. Erresistentzia ezberdinak eduki ditzakete. Kontuan izan erabiltzerakoan.

Tamaina eta Itxura:

  • Harlangaitza (mampostería): Landu gabeko harriekin egindako harri horma.
  • Harlandua (sillería): Landutako harriekin egindako harri horma.
  • Eskuharria (mampuesto): Landu gabeko harria, forma nahiko irregularrarekin, gizon bakar batek erabil dezakeena. Aurpegi bakarra izango du, baina horma ikusian agertzeko nahikoa landuta.
  • Blokea: Harrobitik erauzitako harri puska handi eta pisutsua.
  • Xoborra (ripio): Tarteak betetzeko erabiltzen diren harri txikiak.
  • Errekarria (canto rodado): Talka bidez borobildutako harriak.
  • Lauza / Harlauza / Arrabol: Harri zabala.
  • Parpainarri (perpiaño): Horma osoa gurutzatzen duen eskuharria eta orriaren bi aldeetan horma osatzen duena, beste eskuharriak lotzeko eta traba egiteko erabiltzen dena.
  • Estereotomia: Harria lantzearen diseinua eta gauzatzearen artea.

Teknikak

Harlangaitza (mampostería):

Pieza txikiez osatuta dago, ez oso landuak eta eskuz erabiltzeko modukoak.

  • Erabilitako junturen arabera:
    • Lehorrean: inolako morterorik gabe.
    • Morteroz.
    • “A hueso”: aurrez aurpegi bat lantzen da, piezak noranzko jakin batekin ipintzeko.
  • Erabilitako piezen arabera:
    • Kare eta kantuzkoak: karezko morteruak erabiliz argamasa bezala.
    • Ohikoak: piezak zertxobait lantzen dira ipini aurretik.
    • “Careadas”: agerian dagoen aurpegia landua egongo da.
    • “De rajuela”: harri luzez edo lajez osaturik dagoenean, luzerako egitura bat eratuz.
    • Historiatua: harri txikiak edo legarra gehitzen zaio argamasari. Prozedura sinplea.

Harlandua (sillería):

Pieza oso landuak eta neurri handikoak dira:

  • Lehorrean (“a hueso”): morterorik gabe (pieza erabat lauak).
  • Morteroz: harlangaitzan baino juntura askoz estuagoak. Aparejoak.
  • Isodomoa: ilara ezberdinetan neurri bereko piezak (luzeka edo zeharka).
  • Sais isodomoa: hilara batetik bestera piezen dimentsio ezberdinak (luzeka edo zeharka).
  • Diatonikoa: hilara ezberdinetan luzeka eta zeharka nahasten dira piezak.
  • Ingelesa: hilara bat luzeka eta beste bat zehark. Pieza bereziak txantiloiz edo plantilaz egiten dira, arkuak adibidez.

Obra Prozedura:

  • Piezak landu: materialaren arabera eta eman beharreko formaren arabera. Zerraz egiten da (diamante / arrunta) edo zintzela eta mailuz (forma berezia). Amaierako itxura ere moldatu daiteke: leundu, matxardaz jo.
  • Hormaren zuinketa: proiektuan dagoena obran lortu. Hormigoizko oinarria egin. Piezak lekura garraiatu. Modu desberdinak daude.
  • Kokapena:
    • Pieza morteroaren gainean jartzean, morteroa irten egiten da harrien pisuagatik.
    • Ziri edo kaltzoak jarriko dira goiko harria kokatu baino lehen. Morteroa guztiz gogortu baino lehen ziriak erretiratuko dira. Morteroa hartu eta gogortzean uzkurtzen da eta ziriek harriaren eta gaineko hormaren karga osoa jasan dezakete.

Finkapena

Definizioa

Pieza ezberdinak puntu jakin batzuetan lotzen dira. Piezen ezaugarriak ez dira aldatzen. Teknika atzeragarria / lehorra da.

Eskakizunak

  • Tentsioen kontzentrazioa jasateko gaitasuna izatea. Puntu hauetan trakzio indar handiak pilatu daitezke.
  • Mugimendu diferentzialak jasateko gaitasuna izatea.

Finkapen Motak

  • Iltzapena (clavo): Teknika zaharrena eta erabiliena. Material onena erabiltzeko ZURA da. Zuntzez (fibra) osatua eta elastikoa da. Prozedura: eskuz edo pistolaz. Zuntzak elkar itsatsiak daude. Iltzeak deformatu egiten ditu, ez hautsi. Finkapenaren eraginkortasuna itsaspenaren baitan dago. Hobe da iltze txiki asko jartzea, iltze handi gutxi jartzea baino. Hobe iltzeak lerrokatuak ez badaude.
  • Torlojuak: Zulaketa beharrezkoa da, altzairuzko txapak lotzeko erabili.
  • Pasanteak: Pasadore edo perno batekin funtzionatu, torlojuaren antzekoa.
  • Robloiak: Gaur egun ez dira erabiltzen, garestiak direlako, zaharberritze lanetan izan ezik.
  • Tako Mekanikoa: Iltze bat sartzerakoan ez bada marruskadura-indar nahikoa lortzen, takoak jarri. Etxeko lanetan edo obra handiagoetan erabili. Plastikozko takoak. Tako metalikoek pieza artikulatuak dituzte. Hormigoian ere erabil daitezke.
  • Tako Kimikoak: Batzuetan ez da nahikoa izaten tako mekanikoekin, ez delako ondo itsatsita gelditzen. Prozedura:
    • Horma trinkoan: Zuloa egin. Kartutxoaren ahokoa sartzen da eta bi osagaiak, erretxina eta erreaktorea, kontaktuan jartzen dira injektatzen direnean. Zuloa ez da masa homogeneo honekin guztiz betetzen. Anklaia egiteko euskarria sartzen da.
    • Horma hutsean: Zuloa egin. Tako zulatua sartu. Kartutxoaren ahokoa sartzen da eta bi osagaiak, erretxina eta erreaktorea, kontaktuan jartzen dira injektatzen direnean. Anklaia egiteko euskarria sartzen da. Konponketetan oso erabiliak, oinarriaren ezaugarriak ez direlako ezagutzen eta elementuen egoera txarra izan daitekeelako.
  • Soldadura: Metalezko elementuak lotzeko. Korronte elektriko bidez.
  • Txertaketa: Loturarik onena finkapena txertatzea izango litzateke, hau da, finkapenaren zati bat material amorfoan sartzea, eta gero finkapenaren beste zatia lotzea. Adibidea hormigoi zapata eta zutabe metalikoaren lotura izan daiteke.

Geometria Bidezko Loturak

  • Zurezko Eraikuntza: Mihiztadurak (ensanbladura) + Luzaketa + Uztarketa. Plano ezberdinetan elkartzea ahalbidetzen dute. Enborrekin egindako etxebizitzak, egitura pisutsuekin egindako etxebizitzak, sistema portikatua, sistema entramatua, lotura zurrunaz egindako sistema.
  • Harrizko Aplakatuak: Piezek pisu handia hartzen dute: Lodiera=30 mm. – 90 kg/m2. // Lodiera=40 mm. – 120 kg/m2. H 80 cm. baino handiagoa bada, 4 aingura (sujeción) baino gehiago jarri beharko dira.

Fatxadak

Definizioa

Fatxada, gainazal jarraitua duen eta espazio bat ixteko, zatitzeko edo babesteko balio duten eraikuntza-elementu bertikaletariko edozein da, hau da, itxitura bertikala. Material geruza bat edo gehiago izan ditzake eta itxituren eskakizunak bete behar ditu. Gune berezietan berariazko xehetasunak behar dituzte (loturak, hutsarteak, etab.). Tipologia ezberdinak daude: hauen artean ganbera duen horma eta ez duena aurkituko ditugu. Ganbera duen hormak abantaila asko ditu, fabrikaz egindako bi orri ditu eta beraien artean 5-15 cm-ko distantzia dago. Orrien materialak oso ezberdinak izan daitezke. Orrien artean aire-ganbera egon arren, bi orriek egingo dute lan haizearen kontrako erresistentzian. Multzoak, horma bikoitzak, euriari erresistentzia handia izango dio.

Fatxaden Erresistentziaren Araberako Sailkapena

  • Erresistentziarekin:
    • Erresistentzia barruko orrian.
    • Erresistentzia kanpoko orrian.
    • Orri bakarra.
  • Erresistentziarik Gabe:
    • Ohizko itxitura ganberarekin.
    • Kanpoko orria itsatsita duen itxitura.
    • Kanpoko orria zintzilikatuta duen itxitura.
    • Hormigoiz egindako aurrefabrikatuak.
  • Xurgapena: Adreiluak ura bereganatzeko duen gaitasuna denbora motzez kontaktuan dagoenean.
  • Izozteari Erresistentzia: Adreiluak izozte eta urtze zikloen aurrean erresistentzia balio bat.
  • Dilatazioa: Adreiluak hezetasunagatik bere bolumena handitzeko gaitasuna.
  • Efloreszentzia: Adreiluak gatz disolbagarriak kanporatzean bere aurpegietan sortu ohi dituen orbanak (mancha).

Adreilu Motak

  • Adreilu trinkoa.
  • Adreilu zulatua.
  • Adreilu barne-hutsa.

Adreilu Fabrika

Horma homogeneoak: Horman adreiluak ezartzeko disposizioari aparejua. Hormaren erresistentzia bermatu. Ilara edo errenkada artean, juntura bertikal desfasatuak egin.

Juntura Motak

Juntura horizontalen trataera: enrasatua, “llagueda”, “matada superior”, “matada inferior” eta “rehundido”.

Apareju Motak

  • Luzerako aparejua.
  • Apareju amerikarra.
  • Apareju ingelesa (+ gurutzatua).
  • Apareju flandiar (+ gurutzatua, + diagonala).
  • Lorategi-hormako aparejua.

Entradas relacionadas: