Hannah Arendt, Marx, Engels eta Weberren Ideiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Hannah Arendt eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Hannah Arendt, jatorri juduko filosofo alemaniarra, antisemitismoari aurre egin zion eta alemaniar herriaren kultura eta egindako krimen lazgarriak aztertu zituen. Bere analisian, Alemania izugarrikeriak antolatzen zituen estatu kultu bat nola bihurtu zen aztertzen du. Eichmannek, bere agindupean, ezin konta ahala pertsonaren heriotza erraztu zuen, eta trenez bidali zituen kontzentrazio-esparruetara. Arendtek ondorioztatu zuen Eichmann pertsona arrunta zela, ez munstro gaiztoa edo soziopata azkarra, baizik eta etika indibidualaren gainetik estatu-aginduak jarraitzen zituen norbait.

Nazien heziketa obedientzian oinarritzen zirela argudiatuz, justifikatu zuen gaizkiaren hutsalkeriaren teoriarekin. Eichmenek estatu arrazoiak aginduta jokatu zuen, estatuaren etika gohi mailakoa izanda, norbanakoaren etika ahastu egiten du.

Eichmann ez zuen bere buruarekin zerikusirik izan, Heidegger eta Jaspersek prestatutako introspekzioa egiteko; badirudi egoera hori zigor eta arazotasun sentipen gabeko pertsona bat izan zela. Hitlerren aginduak bete zituen, baina bere burua hausnarketa edo kontzientziaren azterketarekin lotu ez zuen. Hau da, Heidegger eta Jespersek proposatzen duten ereduaren arabera, pertsonaren barrutik abiatuta egindako jarduerak ez zuen burutu.

Nire ustez, Eichman ez da Hannah Arendt-ek esaten duen bezala, hau da, Eichman ez da normala, badirudielako ezin duela instrospekzioa egin, nahiz eta pertsona normalak ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena dugun.


Marxen eta Engelsen Klase Borroka

Marxen eta Engelsen arabera, historiaren indar eragilea klaseen arteko borroka da, non produkzio-bitartekoen jabeak alde batean dauden, eta langileak edo produkzio-indarrak bestean, haien artean ezinbestean gatazkak sortuz. Gatazka horiek klaseen arteko borrokaren bidez bideratzen dira beti, eta desberdintasun hori beharrezkoa da aurrerapen historikorako bitartekaria delako. Laburbilduz, gizartearen dinamika hainbat gizarte-mailatako interesak eta bizi-baldintzak aurrez aurre jarriz bultzatzen da.

Weberren Ikuspegi Soziologikoa

Weberrek ohiko irakurketa ekonomiko simplistak kritikatu zituen, ustez fenomeno sozialak nahasketa eta eragin anitzekoak dira. Ezin da konplexutasuna murriztu ekonomiazko azalpen batekin, beharrezkoa da subjektu bakoitzaren erabakiak, erlijioa, kultura, eta balioak kontutan hartzen. Ekonomia soilik ez du erabakigarritasuna; balio eta sinesteen inguruan dauden arazoak ere garrantzitsuak dira. Ezin da guztia azaldu ekonomiaren ikuspegitik.

Gaur Egungo Gizartearen Iritzia

Nire ustez, oraingo gizartean ez dago distantzia handia klaseen artean, gehienak erdi-mailako klasean gaude eta gure bizi baldintzak onak dira eta ongizate sozial nahiko dugu.

Aberats eta behartsuen arteko ezberdintasuna ez da hain handia, nahiz eta sistema kapitalista batean egon.

Entradas relacionadas: