Greziar Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Greziar Arkitektura

Ezaugarriak

  • Materiala: Harria. Aro arkaikoko lehenengo eraikinetan egurra erabili zuten. K.a. V. mendetik aurrera marmola erabili zuten gehienbat.
  • Egitura: Ataburu sistema, sistema arkitrabatua edo sistema dinteldua. Ez zuten ez arkurik ez gangarik erabiltzen.
  • Apainketa: Kanpoaldea margotzen zuten.
  • Harmonia: Ikusmen harmoniotsua bilatzen zuten. Horretarako:
    • Taulamendua kurbatzen zuten.
    • Kanpoko zutabeak barrurantz makurtzen zituzten.
    • Zutabeen zentroguneak zabaltzen zituzten, entasia deritzona.
    • Alboetako zutabeak besteak baino zabalagoak ziren.

Ordenak

Zutabeak eta hauek eusten dituzten taulamenduak eta frontoiak elementurik garrantzitsuenak ziren.

Oinarrizko Eraikinak

Tenplua

Greziar arkitekturaren eraikuntzarik garrantzitsuena. Egipton bezala, apaizak bakarrik sar zitezkeen.

Atalak:

  • Pronaos edo sarrera.
  • Naos edo gela.
  • Opistodomos, naosen atzean eta honekin komunikatu gabe.

Hiru zonalde hauek zutabeez inguratuta egoten ziren gehienetan. Harmaila batzuen gainean eraikitzen ziren: krepisa edo estereobatoa. Honen gorako harmailak estilobatoa zuen izena. Estilobatoaren gainean eusten ziren zutabeak. Taulamenduak hiru zati zituen: arkitrabea, frisoa eta erlaitza. Estalkia bi isurkikoa eta egurrezkoa zen. Aurrekaldean eta atzekaldean frontoia edo tinpanoa kokatzen zuten.

Adibide ospetsuenak:

  • Partenoia (Atenea Partenos jainkosari eskainia, Atenaseko Akropolian kokatua, doriarra).
  • Erekteiona (leku berean eraikia, joniarra).
  • Zeusen tenplua (Atenasen, korintoarra).

Antzokia

Eraikuntza erlijiosoa, greziar tragediak antzezteko. Muinoen makurdura aprobetxatzen zuten. Ferra arku erako oinplanoa zuten.

Atalak:

  • Harmailak (ikusleak ezartzeko tokia).
  • Orkestra (koruak okupatzen zuena).
  • Eskenatokia (antzezleentzako lekua).

Adibide ospetsuenak: Delfosekoa, Epidaurokoa.

Tholosa

Hilobiak dira. Zutabeen zirkuluetan agertu dira, adibidez, Delfosen.

Temenosa

Santutegiak ziren, tenpluak, antzokiak, estadioak eta abar zituen multzoa. Adibiderik ospetsuena: Delfosekoa.

Greziar Eskultura

Ezaugarriak

  • Giza gorputzean eta bere tratamenduan zentratutako interesa ikusten da.
  • Kanon kontzeptua agertu zen gorputzaren atalen neurriak eta proportzio idealak arautzeko, errealitatea baztertuz.
  • Edertasun ideala bilatzen da, baina ez bakarrik edertasun fisikoa, baita espirituala ere, aurrekoari lotuta.
  • Materialak: Harria, egurra, brontzea, marmola, lur egosia, urrea eta bolia konbinaturik.
  • Teknika: Zizelkatzea izan zen gehien erabilitakoa.
  • Bilakaera teknikoa ikusten da aro arkaikotik klasikora, eta honetatik aro helenistikora, eta bilakatzen den neurrian eskulturek honako hauek irabazten dituzte:
    • Bolumena
    • Naturalismoa
    • Mugimendua
    • Espresioa

Entradas relacionadas: