Goya, Caravaggio eta Artemisia Gentileschi: Hiru maisuren alderaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

Goya, Caravaggio eta Artemisia Gentileschi: Hiru Maisuren Alderaketa

La Maja Desnuda: Goya

Testuingurua

La Maja Desnuda, Goya margolari espainiarraren mihise gaineko olio pintura, 1795-1800 urteen artean egina. Prado Museoan (Madril) dago gaur egun, 97cm x 190cm neurriz.

Francisco de Goya (1747-1828), XVIII. eta XIX. mendeetako margolari nabarmena, bere gaitasun artistikoengatik ezaguna. Zaragozan jaioa, erregeen gortean garatu zuen bere talentua. Noblezien erretratuak eta gizarte-kritika obrak egin zituen (adibidez, Los Caprichos). Gorra geratu ondoren, lan ilunagoak sortu zituen, baita gerra-pinturak ere. Bere eragina ondorengo belaunaldietan nabarmena da. Gorteko margolari gisa hasi zen, goi-mailako gizartearekin harremanetan jarriz eta nobleziaren ustelkeria islatuz. Gerren gatazkak lehen lerroan bizi izan zituen, Maiatzaren 3ko fusilamenduak bezalako lanetan ikus daitekeen bezala.

Estilo Neoklasikoa eta La Maja Desnuda

Neoklasizismoan kokatzen da obra hau. Garai honetan, Britainia Handian industria-iraultza, AEBetan independentzia eta Frantziako Iraultza burgesa gertatu ziren. Klase-sistema sortu zen, eta arteak burgesiaren klase menperatzaile berriaren kezkei erantzun zien, Grezia eta Erromara begiratuz. Idealizazioa, edertasuna eta proportzioak itzuli ziren. Obrak perspektiba aurrez aurrekoa erabiltzen du, argi-iluna erabiliz giroa sortzeko.

Analisi Formala

Obra figuratibo bat da. Emakume gazte biluziak agertzen dira, masai gorrixkekin, aurpegia aurrera begira baina begiak zeharka. Konposizio estatikoa du, etzanda agertzen da. Goyak argiztapen leuna erabiltzen du, gorputza nabarmenduz. Emakumearen kolorea atzeko fondo ilunarekin kontrastatzen da. Ehundura aldetik, emakumearen gorputza leuna da, eta sofaarena gordinagoa.

Judith Holofernesi Burua Mozten: Caravaggio eta Artemisia Gentileschi

Testuingurua

Caravaggio (1598-99) eta Artemisia Gentileschi (1612-13) margolarien lanak dira, biak estilo barrokoan. Pintura historikoak dira, funtzio erlijiosoarekin. Caravaggiorena Erroman dago, eta Artemisiarena Florentzian. Mihise gaineko olio-pinturak dira.

Caravaggio XVII. mendeko margolari nabarmena izan zen, bizitza gogorra eta obra bortitzak zituena. Tenebrismoaren sortzailea izan zen. Artemisia, aitaren tailerrean ikasi zuen, gai erlijioso eta historikoak lantzen zituen. 18 urterekin bortxatu zuten, eta Florentziako Arte Eskolan izena eman zuen lehen emakumea izan zen. Bere irudikatutako emakumeek indar handia zuten.

Estilo Barrokoa

Estilo barrokoa XVI. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran garatu zen Erroman, eta Europa osoan hedatu zen. Krisi erlijiosoa (kontraerreforma eta protestantismoa), politikoa (estatu modernista eta absolutista) eta soziala (burgesiaren boterea) bizi izan zen garai batekoa da. Arteak propaganda egiten zuen, sentimenduak kontuan hartuz. Klasizismoaren kontraposizioa zen, eta horror vacui, mugimendua, tentsioa, argi-ilunen kontrastea eta efektu bukatu gabeak nabarmentzen zituen.

Analisi Konparatiboa

Analisi Formala

Biak figuratiboak eta errealistak dira. Aurpegietan, Caravaggiorena lasaitasuna adierazten du, eta Artemisiarena, haserrea eta tentsioa. Anatomian, Caravaggiorena lasaitasun keinuak ditu, eta Artemisiarena, keinu bortitzak. Jantzigarrian, Caravaggiorena deigarria da, eta Artemisiarena, eszenarekin bat dator. Formak izaki bizidunak dira, eta objektuak, ezpata eta odol kopurua ezberdinak dira.

Analisi Teknikoa

Ikuslearekin duen erlazioa, konposizioa (Caravaggio diagonala, Artemisia triangeluarra), mugimendua (Caravaggio estatikoagoa, Artemisia mugikor eta adierazkorragoa), emakume ausarten errepresentazioa, ehundura eta sentsazioak, bolumena eta argia (bietan tenebrismoa), perspektiba eta kolorea alderatzen dira.

Ondorioa

Begi bistaz antzekoak dirudite, baina margolarien historiak oso ezberdinak dira, eta hori obretan islatzen da.

Entradas relacionadas: