Gorputzak eta Beste Istorio Batzuk: Laburpenak eta Zuzenketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

1-PAPEREZKO GORPUTZAK

Manexek trenean lan egiten du, tiketak konprobatzen. Horietako batean ume bat ikusten du trenean bakarrik, eta nora joango den galdetzen dio bere buruari. Manexek egunero kontatzen dizkio bere emazteari trenean ikusitako xehetasun guztiak, baina berak ez dio kasu handirik egiten. Bestetik Elena dago, honek ere senarrarekin arazoak ditu eta moztea pentsatzen ari da, eta bukaeran trenean Manexekin aurkitzen da.

2-BEHE LAINOA

Maitane (Saioak askotan urduri jartzen dio), Laura eta Saioa (bidea daki bere mutilarekin egin duelako) mendira joaten dira. Maitane azken aldian ez dago ondo eta lagunak buelta bat ematera joatea proposatzen diote ea hobetzen den. Behe lainoa jaisten da ibilaldi erdian eta ez dute ezer ikusten. Halako batean txabola bat aurkitzen dute eta bertan geratzen dira, baina oso usain txarra dago eta botaka egiten du Maitanek, eta orduan sai zahar bat agertzen da eta botaka jaten hasten da.

3-KATUKA

Juliok gauza txarren bat gertatu zitzaiola kontatzen bazion Mertxeri, berak konspirazio bat egiten zuen horren inguruan. Bapatean hildako katuak agertzen hasi ziren etxe aurrean eta hasieran ez zion kontatu, baino geroz eta gehiago hasi ziren agertzen eta herri guztia katuz bete zen. Jendea honengatik gaixotzen hasi zen eta pabilioi moduko batzuetara eramaten zituzten gaixoak, eta hauek katu bihurtzen hasi ziren.

4-SINGER MAKINA

Mila eta senideak beraien amaren etxea saltzen ari dira, eta berak objektuak eramaten ditu etxera, batean Singer makina. Bera txikia zenean ama daltonikoa zenez bera hasi zen arropak egiten, eta ondoren denda batean egin zuen lan eta arrakasta izan zuen egiten zituen konbinazioengatik. Ama bitartean gaixo zegoen eta urteak pasa ondoren zaintzen (ezin zuen ez ibili, ez hitz egin...), hil egin zen. Milak bere amaren arropako laukiak moztu zituen, senarrarenak, aitarenak eta senide guztienak eta josi egin zituen manta handi bat sortuz bizitzaren zikloa errepresentatzen duena.

5-HORI DENA ZOR DIZUT

Martak eta Itziarrek egunero paseatzen bide berdina egiten dute, bukaeran enborra ikusi eta buelta. Marta ez da ari momentu on bat pasatzen langabezia dela eta. Itziar konturatzen da ez dela gogoratzen pasatzen diren tokietaz, Galdoseneko etxetaz bereziki, zerbait puntuala dela uste du baino geroz eta gauza gutxiagoz gogoratzen dela konturatzen da.

6-AHOTSAK SARTU ZIREN

Protagonistak eta bere bikote Markelek etxe berri bat erosten dute. Hau hasieratik berritzeko ametsa dute eta hortan hasten dira, baina ez dakite zer bota eta zer ez. Azkenean bien arteko harremana geroz eta okerrago dijoala konturatzen dira, mahaian askotan ez dute hitz egiten. Halako batean hotsak entzuten hasten dira, eta iada egunak pasata eta nazkatuta, giltzak bota eta etxetik joaten dira.

7-BOTANIKA IKASTAROA

Anek euskaraz hitz egiten du beti, baina bere lagun askok erderaz. Bere lagun Ihintzak bere etxera gonbidatzen dio (Amaiak musika jarri) gero juergan ateratzeko. Bertan zaila egiten zaio erderaz hitz egitea, hala ere Landerrek berarekin hitz egiten du. Ihintzak bapatean landare bat botatzen du, eta hau konpondu nahiean Anek landareari hitz egiteko esaten dio. Bukaeran denak festara joaten dira eta Lander eta Ane gehiago geratzen dira etxean bakarrik.

8-OINORDETZAK

Protagonistak Iñaki izeneko gizona du. Berak Xabi izeneko lagun bat du Eli izeneko emaztea duena, eta bere urteak direnez haien etxera gonbidatzen ditu afaltzera. Protagonistak ez du joan nahi Eliren barrea ez duelako jasaten. Hauek gainera Aitor izeneko semea zuten, eta afariaren erdian semea ere barre egiten hasi zen ama bezalako iskanbila sortuz.

9-GURUTZEGRAMAK

Kafetegi bat du Nagorek, bertan Mari Karmen (kruzigramak egiten) eta Iñaxi egoten dira beti, baina tsunami alerta bat dago eta herri guztia husten ari da. Iñaxi joan egiten da, eta Nagore eta bere bikotekidea Ane ere.

10-AZALEKOAK

Protagonistari museo baten jabe izateko deia iristen zaio, orduan Nafarroako herri txiki batera joaten da (aurretik arazoak zituen hanketan, zauriak, hezetasunak... eta bere lagunei hau aitzaki bezala jartzen zien). Bertara aukera berri bat bilatzera.

Entradas relacionadas: