Globalizazioa eta Potentzia Handiak XXI. Mendean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,46 KB
Globalizazioa eta XXI. Mendeko Erronkak
Globalizazioa, mundu mailako integrazio prozesu ekonomikoa, politikoa eta soziokulturala da. Prozesu honi esker, garraiatzeko eta harremanetan egoteko erraztasuna lortzen da. Globalizazioari esker, herrialde, gizarte eta kultura hurbilketa lortzen da. Adibidez, gaur egun Espainian bizi den neska bat beste munduko puntuan bizi den mutil batekin hitz egin dezake mugikor batekin. Seguraski, lagunekin geratzen da eta txirrindan ibiltzen da Espainiako neska bezala; hau guztia globalizazioarengatik da. Globalizazioak aldaketa asko ditu mundu osoan, bai ekonomian, bai politikan eta baita kulturan ere. Hori neurtzeko, hainbeste herrialde daudenez, lurra unitate bat bezala esaten zaio. Globalizazioak alde positiboak eta negatiboak ditu; esate baterako, komunikatzeko eta merkataritza hobetzeko laguntzen du, eta langabezia tasa jaisten da, baina, aldi berean, kulturak galtzen ari dira.
Globalizazioaren Alde Onak eta Txarrak
Alde positiboak: Hazkunde ekonomiko handia dago, enplegu aukera berriak eta giza eskubideen hedapena.
Alde negatiboak: Ekonomiaren desberdintasuna dago, kultura autoktonoak galtzen dira eta laneko abusuak sortzen dira, bereziki herrialde azpigaratuetan.
Multipolartasuna: Potentzia Berrien Agertzea
Multipolartasuna: Lehen munduan bi potentzia bakarrik zeuden, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak. Haiek erabaki guztiak hartzen zituzten. Hori urteak pasata aldatu egin da; hau da, orain bi potentzia baino gehiago daude (Estatu Batuak, Txina, Alemania, Japon, Errusia) eta hauek dira erabakiak hartzen dituztenak gaur egun.
Ozeano Barearen Garrantzia Estrategikoa
Ozeano Barearen garrantzia: Ozeano Barearen inguruan munduko biztanleriaren zatirik handiena bizi da eta bertan beste toki batzuetan parekorik ez duten garapen prozesu berriak gertatzen ari dira. Adibidez, Hong-Kong, Txinako indarberritzeak, EEBBak eta bere aliatuak... alertan ipintzea ekarri du. Aditu batzuen ustez, "Gerra Hotza" berri batean sartuak gaude. Txinak bere ejertzitoan bere gastu militarra izugarri handitu duen neurrian, beste herrialde batzuek (Japonia, Australia...) berdin egin dute eta Txinako itsasoan tentsioa gora doa.
Estatu Batuen Nagusitasuna Munduan
EEBBen nagusitasuna: Munduko arazo eta leku guztietan leku hartzeko gai den potentzia bakarra Estatu Batuak dira; arrazoi politiko, ekonomiko eta militarrak dira medio. Azken urte hauetan botere honi itzala egiteko Txinak ahalegin handiak egiten ari da.
Teknologiaren eta Zientziaren Garapenak
Teknologiaren eta zientziaren garapenak: Gizakiaren bizitzak errotik aldatu duten aurrerapenak dira. Bioteknologian, informatikan, robotikan... aurrerapen itzelak eman dira. Sare sozialak; lan mundua, hezkuntza edo harremantzeko moduak aldatzen ari dira.
Komunikabide Sozialen Eragina
Komunikabide sozialen garrantzia: Internet, telebista, zinea... hauei esker masa-gizartea eta kontsumo-gizartea mundu garatuaren ezaugarri nagusiak bihurtu dira. Komunikabideek eta internetek mundu osoko pertsonak eta enpresak beraien artean erlazionatzeko aukera ematen dute. Horri esker, informazioa trukatu, saldu edota ondasunak eros ditzakete. Telekomunikazioei esker, milioika pertsonak zuzenean edozein motako gertaerak ikus ditzakete: 2004ko tsunamia, Ukrainiako inbasioa eta gerra...
Ekonomiaren Aldaketak Globalizazioan
Ekonomiaren aldaketak: Kapitalismoa nagusi dugu. Bestalde, pertsonen, ideien, kapitalen eta ondasunen joan-etorriak ekonomien eta herrialdeen integrazioa ekarri dute. Nazioarteko merkataritza izugarri handitu da, ekoizpena herrialde desberdinetan antolatzen da eta azkenik multinazionalen eragina izugarria da mundu osoan. Nazioarteko banku handiak, Blackrock eta Vanguard bezalako inbertsio fondoak mundu osoko enpresak kontrolatzen dituzte.
Potentzia Handien Azterketa
Txina: Potentzia Gorakorra
TXINA: Munduko estaturik jendetsuena da (1.300 milioi). Munduko armadarik handiena dauka eta indar militarraz gain, arma nuklearrak ditu. Txinako ekonomiaren hazkundea izugarria izan da azken urteotan. Merkatua handia izanik, munduko enpresa guztiak bertan kokatu nahi dira eta bere ekonomiaren exportatzeko gaitasuna izugarria da. Agentzia espaziala dauka eta teknologian geroz eta aurreratuagoak doazte. Hezkuntzan ere bultzada handia somatu dute eta alde batetik bere unibertsitateak hobekuntza nabarmena izan dute eta bestalde txinatarrak munduko unibertsitate onenetan ikasten dute. Politika arloan, nahiz eta gizakien eskubideen defentsan zenbait aurrerapausu eman, Txina, alderdi komunistaren diktadura da. Nazioarte mailan bi erronka nagusi gelditzen zaizkio, gizabanakoen errespetu falta eta Tibeteko okupazioa. Gainera, azken urteotan lurralde eta gizarte gatazkak bizi izan dira Txinan eta nahiz eta errepresioa oso gogorra izan, langile mugimenduak sortzen hasi dira.
Kanada: Demokrazia Sendoa eta Bizitza Maila Altua
KANADA: Luze-zabalean munduko bigarren herrialdea da eta 33 milioi biztanle ditu. Demokrazia sendoa eta bizitza maila altua duen herrialdea da. Multikulturaltasuna eta tolerantzia, nazioaren inarriak dira. Bertako populazio natiboa %4a da eta 200 talde etniko desberdinetan banaturik daude. Garai batean britainiar eta frantses kolonia izan zen. Hiriburua Ottawa da, baina hiri garrantzitsuenak Toronto, Montreal eta Vancouver dira. Lacrosse da baina kirol ospetsuena eta izugarrizko pasioak sortzen dituena izotz hockeya da.
Munduko nazio aberatsenen artean dago eta bere ekonomia sektore desberdinetan inarritzen da: petrolioa, mineralak, ingeniaritza eta baita industria aeronautikoa edo teknologia berriak. Hezkuntza arloan mundu osoan eredu da eta ospe handiko unibertsitateak ditu. Bitxikeria gisa, bere bandera 1964. urtean onartua izan zen, munduko baso guztien %10a bertan daude eta munduko aire garbiena duen bigarren herrialdea da.
India: Demokrazia Handiena Garapen Bidean
INDIA: India munduko zazpigarren herrialdean da hedapenari dagokionez eta lehenengoa biztalde kopurua kontutan izanik, (1.408.000.000 biztanle). Commonwealtheko kidea da eta munduko demokraziarik handiena. Munduko zibilizaziorik zaharrenetarikoa da eta hinduismoa eta budismoaren sorterria dugu. Hindia hizkuntza ofiziala da, hala ere, ingelesa oso erabilia da. Ehunka hizkuntza desberdin hitz egiten dira eta herri eta etnia ugari aurkitzen ditugu. Alde batetik populazioaren %25a pobrezian bizi da, baina, beste aldetik, bere ekonomia etengabe garatzen ari da. Militar esparruan, armada indartsua dauka eta potentzia atomikoa da. Hala ere, hizkuntza eta etnia istiluak izaten ditu, gizarte barruko desberdintasun ekonomikoak oso handiak dira, ingurugiro arazo handiak dauzka eta gatazkak ondoko herrialdeekin (Txinarekin eta batez ere Pakistanekin). Hala eta guztiz ere, XXI. mende honetan munduko herririk garrantzitsuenetakoa izateko bidea egiten ari dela ematen du.
Japonia: Teknologia eta Tradizioaren Arteko Oreka
JAPONIA: Gaur egun munduko bigarren potentzia ekonomikoa da Estatu Batuak eta gero, nahiz eta Txinarekin lehia gogorra izan postu hau mantentzeko. Japoniak, Bigarren Mundu Gerra eta gero, itzelezko aldaketa izan zuen "Japoniar miraria" izenaz ezagutzen dena. Tokioko burtsa, munduko, nazioarteko merkataritza eta finantzietan, dolarrarekin eta euroarekin lehiatzen da. Garapen izugarri honen arrazoiak hauek dira: aurrezki tasa altua, hezkuntza ona, japoniarren lanerako grina eta industriaren eta teknologiaren aurrerapenak. Teknologia arloan oso herrialde aurreratua da eta bertan hasten dira gero mundu osora zabalduko diren aurrerapenak. Industria aurreratua eta indartsua du eta bere finantza sistema egonkorra eta indartsua da. Bestalde beraien tradizioak izugarri errespetatzen dituzten nazioa da.
Ikebana, tearen zeremonia, Origamia, Kabuki dantza. Kirol ospetsuena eta jarraitzaile gehien dituena beisbola da. Hala ere, azken urtetan futbola eta errugbia indartzen ari dira. Teknologikoetan, robotikan edo bioteknologian adibidez, munduko herri aurreratuena da eta Japoniako enpresa handiak munduko garrantzitsuenak dira. Enpresa ezagunenak Toyota, Nintendo, Sony, Nissan edo Honda ditugu. Bestalde militar esparruan, orain arte armada txikia zuen, defentsarako soilik, baina oso ondo prestatua. Azken urte hauetan Txinako indartzeari erantzuteko, ejerzito potente bat eraikitzen ari da. Japoniar kultura berezia. Nahiz eta japoniar gehienak budistak eta sintonistak izan, erlijio tolerantzia handia dago. Bertako hezkuntza sistema ere berezia da. Politikoki monarkia parlamentario da eta estadu burua enperadorea da. Bertan 123 milioi biztanle bizi dira eta hiri nagusiena eta populatuena Tokio da, 13 milioi biztanleekin. Beste hiri garrantzitsuak Yokohama eta Osaka dira.
Errusia: Trantsizio Zaila Kapitalismora
ERRUSIA: Komunismoaren hondamena eta gero, aldaketa prozesu handi batean murgilduta dago une honetan, kapitalismorantz eta demokraziarantz doan bidea. Dena den, bere egoera nahiko zalantzagarria; arazo ekonomiko, sozial eta politiko larriak dituelako (demokrazia ahula, askatasunen falta, krisia (ekonomikoa, Checheniako guda...). Ekonomia ahula duen arren, nazioartean eragin handia du, batez ere bere ejertzitoaren boterearengatik eta lurralde eslabiarretan duen eragin politiko handiagotik. Elektronikan, telekomunikabideetan, edo industria kimikoan nabarmentzen da.