Gizarte Trebetasunak: Teoria eta Aplikazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Walter Mischel-en Ikasketa Sozialaren Teoria

Portaera Ahalmena

Konpetentzia: une oro zer eta nola egin + feedback.

Kodifikatze eta mailakatze estrategiak: pertzepzio sozial egokia, komunikazio osagaien bidez besteak ongi hautematea.

Portaera Gauzatzea

Itxaropenak: aurreikuspena.

Egoerari buruzko balorazio subjektiboa: pertsonak bere jokamoldearen ondorioei ematen dien balorazioari eta estimulazioari dagokio.

Auto-erregulazio mekanismoak eta planak: norberak bere buruarekin duen elkarrizketa (normalean, inkontzienteki).

Nortasunaren Defentsa Mekanismoak

Gertakari baten ondorioak gutxitzeko edo bere defentsa psikologikoak mehatxurik ez ikusteko pertsonak inkontzienteki eraikitzen dituen ziurtasun estrategiak dira. Nahiak, sentimenduak edo gauza desatseginak bestelako adierazpenetara eraldatu edo egokitu, oreka psikologikoarentzako arriskua txikiagotzearren.

Motak

  • Egokitzapen mekanismoak: beren helburua gertaera estresagarrien aurrean estrategia egokitzaileak aurkitzea da (kidetzea, altruismoa, aurre hartzea, sublimazioa, umore sena eta ezabatzea).
  • Sahieste edo ukatze mekanismoak: egoera estresagarriei berauek eragotziz egiten zaie aurre, hau da, ondoezik sortzearren gerta ez daitezen lortuz (ukazioa, proiekzioa, arrazionalizazioa eta arreta falta erlatiboa).
  • Errealitatea eraldatzeko mekanismoak: errealitatea distortsionatzen da egoera onargarria izan dadin (idealizazioa, debaluazioa, guztiahaltasuna eta fantasina).

Gizarte Trebetasunen Adierazpenak

Herabetasuna (lotsa edo ziurtasun eza), blokeoa, gain-egokitzapena, oldarkortasuna, antsietate soziala, fobia soziala eta isolamendua.

Elkarrizketa

Pertsonen harremanei eta elkarrekintzarako moduei buruzko informazioa bere eskutik jasotzeko balio du elkarrizketak: harremanen buruzko informazioa, arazo gehien sortzen dizkion elkarrekintza egoerak, bere portaera sozialari buruzko balorazioa, gizarte trebetasunak hobetzeko dauzkan motibazioak, lortu nahiko lituzkeen helburuak eta trebakuntzari buruzko itxaropenak. Gainera, elkarrizketa bera elkarrekintza soziala denez, aurreko datuez gain elkarrizketatuak dituen portaera eta komunikazio gaitasunei buruzko informazioa jasoko da.

Behaketa Motak

  • Ingurune natural edo alegiazkoen behaketa: datuak berezko egoeretan hartzea hobe da, bertan naturaltasunak eta inguruko aldagaiek ere parte hartzen dutelako. Tamalez, aztertu nahi diren jokabideak ez dira nahi bezain azkar sortzen, denbora gehiago behar da. Role playing-a adibidez.
  • Besteengandik behaketa edo auto-behaketa: gehienetan kanpotik egiten bada ere, GZ esparruan balorazioa egiteko beharrezkoak izaten diren datu asko pertsonaren barne alorrari dagozkio. Horrela pertsona bera da emozio, pentsamendu eta sentimenduen berri jasotzen duena. Auto-behaketak bi prozesu desberdin eskatzen ditu: 1. aztertu nahi den portaera ematen den edo ez bereiztea; 2. erregistro orrietan, galdetegietan edo eskaletan behatutako portaeraren berri jasotzea.

Gimeno - Gizarte Trebetasunen Eskala

Arlo desberdinetako gabeziak antzemateko. 6 eragile: auto-adierazpena egoera sozialetan, norberaren eskubideen defentsa kontsumitzaile gisa, haserre edo adostasunen adierazpena, ez esa eta elkarrekintza eten, eskariak egin, beste sexukoekin elkarrekintza positiboak hasi.

Entradas relacionadas: