Gizarte Trebetasunak: Portaera, Nortasuna, eta Komunikazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB
Portaera. 2.1 Zer da? Pertsonak duen berariazko jokabidea, ekiteko modua edo egoera jakin bati erantzuteko modua da portaera. Barne-eragile batzuen (nortasuna, adimena, sinesmenak...) eta kanpoko batzuen (momentu horretan nola dagoen, aurrean dituen pertsonak...) elkarrekintzaren arteko emaitza da portaera. Horrela, bada, persona baten erantzuna bere testuinguruaren araberakoa izan daiteke 2.2. Zein portaera mota ezberdindu ditzakegu? Gizarte-trebetasunetan, portaera asertiboak eta ez-asertiboak bereiz ditzakegu. 2.3. Zein bi portaera dira asertbitatearen kontrakoak? Pasiboa eta oldarkorra. 3. Zer da nortasuna? Pertsonak, ingurunera egokitzeko prozesu paregabean, pentsatzeko eta ekiteko duen sistema psikofisikoen antolamendu dinamikoa. Herentziaren eta ingurunearen emaitzatzat hartzen da nortasuna. Ezaugarri biologikoak jaio aurretik definitzen dira gizakiaren kode genetikoan; ingurunea, berriz, pertsonak bere girotik jasotzen dituen eraginen multzoa da. Esperientzia berdinak bizi eta kode genetiko berdina daukaten bi pertsonarik ez dagoenez, eragile bio-psiko sozialen mende dagoen zerbait bakarra eta errepikaezina da nortasuna. Ezaugarriak: pertsona bat besteengandik bereizten duten elementuak edo bereizgarriak. Pertsona bakoitzak bere ezaugarri-konbinazioa duenez, nortasun-eredu edo -mota anitz daude. 3.2. Zer dira autoestimua eta autokontzeptua. Autoestimua, norbera maitatzea eta baloratzea; Autokontzeptua: nola ikusten naizen ni neu.
4. Zer da atzeraelikadura? Komunikazioaren funtsezko prozesu bat da. Feedbacka edo atzeraelikadura bi norabideko komunikazioa (emaileari bueltan iristen zaion informazioa) izango da. Feedbacka gertatzen bada, komunikazioa izan dela ziurta dezakegu, bi norabidetara egin delako. Feedbacka ispilu moduko bat da, eta hartzaileari eta emaileari itzultzen die egiten ari direnaren irudia. Bestalde, feedbacka da hartzaileari mezua iritsi zaiola jakiteko biderik fidagarriena. Atzeraelikadurarik ezean, komunikazioa ez da osoa, alde bakarrekoa baizik: informazioa jasotzeko prozesu bat, alegia, ez komunikatzekoa. Edozein komunikazio sistematan eta, batez ere, irakaskuntzan feedbacka oso garrantzitsua da. Hezitzaile eta animatzaileek oso kontuan izan behar dute hori, ikaslea edo taldea zerbaiti buruz informatzea ez baita nahikoa izaten. Animatzeko edo jarrerak aldatzeko, beharrezkoa da informazioa hezkuntza-prozesua hobetzeko ematea edo atzeraelikadura. 5. Zer da itxuraldatze kognitiboa edo pentsamendu irrazionala? Errealitatea edo gertaeren interpretazioan egiten diren eskema okerrak, pertsonaren portaerari eraginez ikuspegi sinplista edo negatiboari bide ematen diotenak. 5.2. Zerrendatu eta azaldu ezagutzen dituzun itxuraldatze kognitibo ohikoenak. Oinarririk gabeko ondorioa; Abstrakzio selektiboa; Pentsamenduaren interpretazioa; Orokortzea; Pertsonalizazioa; “Dena ala ezer ez” pentsamendua. 6. Hobetu ditzakegu harreman sozialak edukitzen laguntzen diguten trebetasunak? Bai, hainbat autoreek adibidez Eriksson garapena bizitza osoan zehar ematen den prozesua dela azpimarratzen dute. Nire esperientzia pertsonalaren arabera….. 6.2. Zein elementuetan esku hartu behar dugu trebetasun hauek hobetzeko. Gizarte portaera hobetzeko, trebetasun sozialak osatzen dituzten elementu guztietan esku hartu behar da. Bost multzotan daude banatuta elementu horiek: Komunikazioa hobetzea; Enpatia hobetzea, eta entzuten ikastea; Asertibitatea hobetzea; Garapen morala eta adimen emozionala sendotzea; Autoestimua hobetzea. Trebetasun sozialen hobekuntza bakarka edo taldeka planifika daiteke, ikastaro edo gizarte trebetasunetarako entrenamendu bidez. Ikastaro horietan, aipatutako gaiak jorratzen dira, berariaz eta integratuta, aurretik zehaztutako arazo bat bideratzeko.
7. Nola ematen da komunikazioan informazio galera? Emaileak esan nahi duena; enetan esaten duena; Hartzaileak entzuten duena; Aditzen duena; Ulertzen duena; Interpretatzen duena. Pauso bakoitzean, informazioa galtzen da. Hortaz, kontziente izan behar dugu, galera hori ahalik eta gehiena gutxitzeko. Aipagarria da, zailtasunagatik, lehenengo urratsetik bigarrengorako tartea; izan ere, adierazi nahi diren ideia eta pentsamenduak era aberats, zehatz eta koherentean uztartu behar dira hitzjarioan. Tarte horretan galtzen da informaziorik gehien. 8. Zerk errezten du entzuketa aktiboa? Eta zer eragozten du? Aktiboki entzutea hitz egiten duenaren ikuspuntutik entzutea eta ulertzea da. Desberdindu behar dira, beraz, entzutea eta aditzea. Entzutea entzumenak burutzen duen lana da, alegia,soinuen bibrazioak hautematea. Eraginkortasunez entzuteko aholkuak: Enpatia, Baieztatzea edo argitzea... Aktiboki entzuteko eragozpenak: Konparatzea, Pentsamendua irakurtzea, epaitzea, Amets egitea eta eztabaidatzea. 9. Asertibitatea hobetzeko portaerak eta teknikak. PORTAERAK: Autoestimua; Ez haserretu; Besteak ez baztertu, Kritikak eta porrota onartu... TEKNIKAK: Asertibitate positiboa, Asertibitate negatiboa, Asertibitate enpatikoa, Mailakako asertibitatea, Ez ikusiaren teknika. 10. Antsietatea urritzeko teknikak. Arnasketa ariketak: Lotura aski frogatua dago arnasketaren eta erlaxazioaren artean. Emozioek eragina dute arnasteko eran, eta alderantziz. Horrek esan nahi du, adibidez, azterketa bategatik urduri edo jendaurrean hitz egiteko beldurrez egonez gero, arnasa azkar eta etenekin hartuko dela eta ohikoa baino energia gehiago galduko dela, arnasa hartzearren giharrak tenkatuta egongo direlako. Horregatik, arnasketa-ariketak praktikatzea oso lagungarria izaten da. Erlaxatuta bagaude, luzea, erregularra eta mantsoa izaten da arnasketa. Pertsonen erlaxazio orokorrari nabarmen laguntzen diote arnasketa-prozesuek. Erlajazio ariketak: Erlaxazioa egunero praktikatzea jendaurrean hitz egiteko ez ezik lagungarria da laneko elkarrizketa batera joateko, trebetasun sozialak praktikatzeko edo beste zenbait egoera estresagarriri aurre egiteko. Frogatuta dago erlaxazioa mesedegarria dela kontzentraziorako, sormenerako eta emozioen kontrolerako. Egunero praktikatzeak osasun fisiko eta mental hobea, atseden handiagoa eta energia berritzeko aukera dakar; kontzientzia-maila handitu egiten da, pentsamendu positiboetarako prestasuna areagotu egiten da eta tentsio arteriala orekatzen laguntzen du. Hainbat erlaxazio-teknika daude, eta gehien erabiltzen dena E. Jacobsonek proposatzen duen erlaxazio mailakatua da, oso egokia da eta. Erlaxazio mailakatua gorputzean gihar-talde batzuk tenkatzen eta erlaxatzen ikastean datza.