Gizarte Politikaren Oinarriak: Definizioa, Aurrekariak eta Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,12 KB

Gizarte Politikaren Oinarriak

Sarrera: Gaiaren delimitazioa: Lan honetan gizarte-politikaren definizioa eta horien oinarriak azalduko ditut. Esate baterako, gizarte politika zehazteko zailtasunak, Gizarte politikaren aurrekariak, Gizarte politika eta Estatu sozialaren harremana, Gizarte politika eta Ongizatezko Estatuaren harremana, Pentsamolde nagusien eraginak, Gizarte politikaren modelo ezberdinak, Gizarte politikaren berdefinizioa eta Gizarte politikaren funtsak.

Gaiaren garrantzia/interesa: Gizarte-politikak garrantzi handia daukate gizartearentzat, nahiz eta gobernuek normalean ez dieten garrantzi handirik ematen. Gobernuek dimentsio ekonomikoa lehenesten dute ingurumenekoaren eta sozialaren gainetik, nahiz eta askotan langabeek ez dituzten soilik beren ahultasun ekonomikoa murrizten duten neurriak behar: beren lan-baldintzak, gizarte-loturak, ingurune naturalarekiko harremana edo parte-hartze politikoa hobetzen dituzten politikak ere behar dituzte.

Kontzeptu nagusiak:

  • Gizarte Zerbitzuak: Publikoarentzako zerbitzu tekniko erregular eta jarraituak dira. Arazo sozial zehatzak jorratzeko programak eta baliabideak daude zerbitzu horietan, Gizarte Ongizatea lortu edo hobetzeko helburuarekin burutuak direnak.
  • Gizarte Politikak: Gizarte politikak ikusi ezin duen alderdi hori gizarte langintzan jarduten duten profesionalek senti eta trata dezakete beraien eguneko lanean. Beraz, norabide orokorrak zehazten eta tresna egokiak proposatzen dituen gizarte politikak, irakasgai zein profesionalak behar ditu neurri horiek gauzatzeko eta egoera nahiz pertsona bakoitzari egokitzeko, behar sozialen alderdi ezberdinak kontutan hartuz.
  • Ongizate Estatua: II.Mundu Gerraren ostean, mendebaldeko estatuetan garatutako egitura da. Enplegu osoarekiko sektore publikoaren konpromezua, gizarte zerbitzuen estalgarri unibertsala eta biztanle bakoitzarentzako gutxiengo diru-sarrera bermatzeko antolaketa soziopolitikoa.
  • Politika ekonomikoak: Herrialde bakoitzeko agintariek ekonomiaren esparruan egindako ekintzak eta hartutako erabakiak barne biltzen ditu. Haren esku-hartzearen bidez, herrialdeko ekonomia kontrolatu nahi da, egonkortasuna eta hazkunde ekonomikoa emateko, haren funtzionamendu egokirako jarraibideak ezarriz.

Behar sozialak: Behar sozialak historikoki eraikiak direnez, sozialki jerarkizatuak izanik, ezin daitekeenez nahikari ala itxaropen arruntetara mugatu eta gune konplexuetan modu kontraesangarrian kokatzen direnez, beraien esanahia zein bilakaera testuinguru politiko eta instituzionalari lotuak daude. Behar batek balorapen eta ikuspegi ezberdinak sortu ditzakeenez, eztabaida pizten da batzuentzat nahikoa delako eta besteentzako ez delako. Izan ere, beharraren eta ongizatearen zentzu subjektibo bat dago eta bitarteko aldagai batzuek egoera ezberdina bilakatzen dute. Pertsona batek bizi izan dituen egoera sozial, ekonomiko, familiar ala profesionalek eragin dezakete.

Problematika: Gizarte-politiken garrantziaren atalean aipatu dudan bezala, gizarte-politiken problematika nagusia Gobernuak ematen dien garrantzi txikia da, beste politika batzuei ematen dieten garrantziarekin alderatuta, gizarte-politikek berebiziko garrantzia duten arren.

Hipotesiak: Hipotesi nagusia: Gobernuek duten baino garrantzi gutxiago ematen diete gizarte-politikei.

Garapena

Gizarte politika zehazteko zailtasunak

Gizarte politika zehaztea zaila da zeren, Donati-k dion modura, definizio bezainbat idazle daude eta ikerlari bakoitzak bere ikuspegi, balore eta arau propioak dauzka. Definizio baten arabera, gizarte politika behar sozialak hasetzeko hartutako ekimen guztiak egituratzen eta egitarautzen dituen diseinu eta gauzapen bat da. Gizarte politikaz ari garelarik, gizakien oinarrizko beharren araberako begirada kolektibo publiko arduratsu batetataz ari gara; behar horien tartean: osasuna, hezkuntza, lana, eta, orohar, bazterketa sozialaren alderdi ezberdinak daudelarik. Gizarte politika, Estaduaren eta, orohar, botere publikoen ardura da, nahiz eta erakunde pribatuek geroz eta esku-hartze handiagoa izan.

Alabaina, 1950. hamarkadan beharrezkotzat jotzen zena ez da, nahitanahiez, hain garrantzitsua gaur egun. Izan ere, gizarte politika, herri bateko eragile sozialen arteko akordio batzuen ondorioa da, laister beste herrietara heda daitekela jakinik. Ongizatezko gizartea duten herri guztiek ez dauzkate irizpide berak gizarte politika osatzerako orduan, gertakizun historiko, eskaera sozial eta balore propioak direla eta. Azken urteetan, ingurugiroaren babesa, haurren anparoa, etxebizitza, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ala helduen babesa funtsezkoak bilakatu dira.

Gizarte politikaren aurrekariak

Gizarte politika esaera, XIX. mende erditsuan erabiltzen hasten da galdera sozialari aurre egiteko asmoarekin. Gizarte politikak, oso itxura ezberdinak hartu ditu eta, gobernua liberala ala sozial-demokrata denaren arabera, osatutako plangintzak eta hartutako neurriak ezberdinak izango dira, nahiz eta bi modeloak hurbilduz joan. Gizarte politikaren ideia Estaduari lotua badago, batez ere Ongizatezko Estaduaren garapenari josia dago, alde batetik, gatazka sozialak sahiesteko eta, beste aldetik, berdintasun soziala lortzeko. Horrela, funtsezkoak bezala ikusten diren alor batzuetan, osasuna ala hezkuntza lez, Estaduak pertsonen berdintasuna bermatzen du, nahiz eta ez modu berean kotizatu eta bakoitzak lanetik ateratako diru-sarreren arabera egin.

Zentzu horretan, Estaduak errol zergabiltzailea eta berbanatzailea betetzen du eta horrek azaltzen du zergatik, herri batzutan, xahupen sozialak Barne Ekoizpen Gordinaren erena osatzen duen. Espainian adibidez, xahupen publikoa %25etik %47ra igo da, horien artean xahupen sozialek toki handia betetzen dutelarik. Orohar, gizarte politika testuinguru berezi batean sortzen da bere garapena lau faktorek lagundu dutelarik: Estadu sozialaren konzeptua, Ongizatezko Estadua (Welfare State), orden sozial eta ekonomikoaren ikuspegi liberala zein sozialdemokrata. Bosgarren faktore bat gehitzen ahal zaio, Espainian bereziki: ongizate sozial kolektiboa lortu nahi duen elizaren dotrina soziala.

Gizarte politika eta Estadu soziala

Gizarte Estaduaren sorrera, Eskubideko Gizarte Estaduaren jarraian suertatzen da, langile mugimenduen mobilizazioekin. Batetik, Estaduaren presentzia eskatzen du lan egiteko eskubidea bermatzeko eta, bestetik, Estaduaren demokratizazioa galdetzen du. Monarkia sozialaren testuinguruan suertatzen da non Estaduak, maila batean behintzat, behar sozialak hasetzea bere gain hartzen duen Estadu Soziala lehenik agertu da Alemaniako Errepublika Federalaren Oinarrizko legean (1949). Bere 20. artikuluan, AEFa, Estadu federala, demokratikoa eta soziala lez definitzen da. 1978ko Espainiar Konstituzioa artikulu horretatik iradokitu da zeren, bere lehen artikuluan, Zuzenbidezko Estadu Sozial eta Demokratiko bat bezala definitzen da.

Azken finean, Estadu Soziala ulertu behar da ohizko Estaduaren egokipen bat bezala, gizarte industrializatuari eta bere aukera tekniko zein ekonomikoei. Eraldaketa horretan eta XIX. mendearen azken erenean, gizarte politikak biztanleriaren zati behartsuena babestu nahi izan du Estadu Soziala, Estaduaren bidez, gizartearen egituratze prozesu bat lez aurkeztu daiteke, gizarteak Estadua egituratzen duen une berean. Estadu liberalaren oinarrizko baloreak: askatasuna, jabetza indibiduala, berdinatasun formala, berme juridikoa eta biztanleen parte-hartzea diren bitartean, Estadu Soziala balore horiek gauzatzen ahalegintzen da, oinarri eta eduki materialak emanez. Eskubide formaletik eskubide materialetara igarotzen denez, gizabanakoa eta gizartea ez dira ez banatuak ez kontrajarriak, uztartuak baizik.

Nahiz eta gizarte politikaren lehen irabazleak behartsuenak eta baztertuak izan, politika horrek gizarte osoa hunkitzen du. Bere eginkizunetan sartzen dira:

  1. gizakiaren bizia hedatzeko helburua duten sistema konplexuak garatzea, osasun ala hezkuntza sistemak esaterako; jakinik, bere eraikuntza zaila izateaz gain, bere mantenua garestia dela.
  2. gizartearen osagai ezberdinen funtsezko alderdiak ziurtatzea, esan nahi baita behar berriak agertzen direla, halanola, ondasun naturalen agortzea, gizartea osatzen duten taldeen zatiketa, bortizkeri arrasizta edo sexu bortxaketen agerpena.
  3. laguntza sozial batzuk bermatzea, besteak beste, testuinguru ekonomikoaren arabera berrikusi daiteken gutxiengo lansari bat finkatzea, pertsona bakoitzari lan bat ematea, lan iraunkorra proposatzea edo elbarrituak ez direnei arreta eta laguntza eskaintzea eta, batez ere enplegatuen eta langilean bizi itxaropena emedatzea.

Gizarte politika eta Ongizatezko Estadua

Gizarte Estadua, Ongizatezko Estadutik bereiztu behar da zeren edozein Ongizatezko Estadu Estadu Sozial bat bada, Estadu Sozial guztiek ez dute, nahitanahiez, Ongizatezko Estaduaren itxura hartzen. Zentzu horretan, Ongizatezko Estadua, Estadu politikaren osagai bat da eta gizarte zerbitzuei norabidetutako aurrekontuen bidez neurtu daiteke baita kostuen bitartez ere.

Keynes-en teorien ildotik, Europa mendebaldeko gizarteetan, Ongizatezko Estaduak honako funtsen gainean oinarritu dira: gobernuek eskubidea eta betekizuna daukate biztanle bakoitzari bizitzeko behar duen gutxiengoa emateko. Helburua ez da hainbeste erabateko berdintasuna lortzea, baizik eta ezberdintasunak murriztea funtsezkotzat jotzen diren arloetan.

Horrek inplikatzen du, Estaduaren egintzak hiru oinarri edukitzea:

  1. merkatu ekonomia erregulatzea, modu askoz esku-hartuz eta goi mailako lan maila egonkorra lortuz,
  2. modu publiko eta berdintsuan, izaera unibertsala duten gizarte zerbitzuen zerrenda anitz bezain oparo bat bultzatzea,
  3. Estaduak, gizarte zerbitzuetan oinarritutako segurtasun sare bat edukitzea eskaerei erantzun ahal izateko, bakoitzaren diru-iturrien arabera; sare horien eginkizuna, ezohizko beharrei erantzutea eta behartsutasun adierazpen larrienak desagertaraztea delarik.

Misha-ren arabera, Ongizatezko Estaduaren hiru helburu nagusiak dira: englegu osoa lortzea, izaera unibertsaleko gizarte zerbitzuak proposatzea eta sistema sozialari segurtasuna eskaintzen dion laguntza sozial sare bat ukatea. Bestela esanda, Estadu Sozialak, behartsutasunaren ohartaraztean eta aringarritasunean eta herritar guztien gutxiengo bizi maila baten mantenuan, gobernuaren papera instituzionalizatu du. Argi dago, XX. bigarren erdian, Europako herri gehienek indar itzelak egin dituztela ongizate soziala hedatzeko.

Pentsamolde nagusien eraginak

Azken urteetan, gizarte politikari buruzko hausnarketak bi norabide hartu ditu: liberala eta sozialdemokrata, beti ere ongizate indibiduala eta kolektiboa uztartuz. Eztabaida, Estaduaren paperari eta eginkizunei buruz, Estaduak merkatuarekin eta gizarte zibilarekin dituen harremanei buruz ala, indibidualak eta kolektiboak, pribatuak eta publikoak diren erakundeei buruz ari izan da.

Liberalen gonganbeharrak gizarte politikaren aurrean

Ikuspegi liberalaren jatorrian, XVIII. mendeko pentsalariak daude, Adam Smith ekonomista eta Madison zein Hamilton amerikar demokraziaren sortzaileak. Nahiz eta anitzak izan, tesi liberalak honela laburbildu daitezke:

  1. sektore publikoaren garapena eta, ondorioz, Estaduaren presentzia geroz eta handiagoa, bai gizartean eta bai ekonomian, kritikagarriak dira ikuspegi askotatik,
  2. esku-hartze egitarau tinkoak garatzen dituen gizarte politikak, ekimen pertsonalak mugatzen ditu baita merkatuaren indarren jokoak ere,
  3. Estaduaren eginbehar zuzentzaileak, gizabanakoen berdintasuna suposatuz, behartsutasunak eta ezberdintasunak areagotzen ditu,
  4. hobe da merkatua askatasun osoz ibiltzen uztea eta gizarte zibilaren ekimenak ez oztopatzea, pertsona bakoitzak bere hoberena eman dezan,
  5. denborarekin, ekonomia garatuko da Estaduaren esku-hartzea mugatuz eta denentzako ongizate eta aberastasun handiagoa bermatuz.

Gaur egun, Friedman-ek eta Hayek-ek ideia horiek babesten badituzte, beste batzuek kokapen epelagoak dauzkate, esaterako Galbraith-ek ekonomian eta Dahrendorf-ek soziologian. Azken hauek Estaduaren esku-hartzea muga batzuen barruan kokatzea proposatzen dute, gizarte politikaren mugetan alegia, miseriaren eta behartsutasunaren aurka, eraginkortasun gehiagorekin eragiteko. Hala ere, denak ados daude esateko gizabanakoak aukera berdintasunen sistema batean, askatasun osoa eduki behar duela, emaitzen berdintasunarekin itsutu gabe. Hori dela eta, gizarte politikaren helburua, aukera indibidualen hobekuntza bermatzea da.

Beraz, diskurtsu neoliberalak, gizarte politikaren kritika liberala lehuntzen eta zehazten du, askatasun indibiduala mugatzen duen sistema bati alderatuz baita ere burokraziaren eraginkortasun eza eta xahupen publikoaren hazkundea arbuiatuz. Planteamendu zuhurrenek, gizarte politika egokitu nahi dute, meritua, emankortasuna eta profesionaltasuna kontutan hartuz eta aukeren berdintasun ezpiritua bultzatuz.

Gizarte politikaren bultzada sozialdemokrata

Ikuspegi sozialista batetaz hitz egitea baino komeni da modelo sozialdemokrata batetaz mintzatzea, zeren bi egoera politiko ezberdinei lotuak daude:

  1. erabateko planifikazioa suposatzen duen ikuspegi sozialista 1989an krisian sartzen da eta, gaur egun, hirugarren-munduko herri gutxi batzuek gauzatzen dute, Kuba ala Ipar Korea adibide direla,
  2. auker sozialdemokrata, aldiz, Europa mendebaldean nagusi da, bere garaian alderdi sozialista zein komunistek erabaki baitzuten iraultza alde batera uztea erreforma prozesua hobesteko, legebiltzar sistema batean, non alderdi eta norabide politiko ezberdinak lehian dauden.

Zentzu horretan, Europar Ongizatezko Estadua ikuspegi honen ondorioa da.

Egia esan, ikuspegi sozialdemokrataren arabera, Ongizatezko Estaduaren garapena klase borrokaren ondorioa da, beri ere legebiltzar demokraziaren arauak errespetatuz. Mishra-k, Korpi-k eta Esping-Andersen-ek hori bera diote. Batez ere, pentsalari anglo-sajoientzat, gizarte politikak gizabankoen ongizatea bilatzen duen esku-hartze publiko eta kolektiboa inplikatzen du, ahal den neurrian, berdintasunaren eta segurtasunarengandik hurbiltzeko. Merkatua, ezberdintasunen sortzailea denez, gizarte politikak, integrazio eta batasun soziala bilatzen duten erakudeen itxura hartuz, ondasunen eta errenta eskuragarrien mekanismo banatzaile eta berbanatzaileak indartzen ditu.

Ikuspegi sozialistak, gizartea, osotasun eta egitura handi bat bezala ikusteaz gain, kokapen sozialen banaketa zehazten ditu, batzuek eta besteek adierazten dituzten ongizate eskaera bereziei buruz hausnartu aurretik. Ekoizpena gizabanakoak betetzen duen kokapen sozialak erabakitzen du, sistema hierarkizatu batean non emaitzak ezberdinak diren; gizarte politikaren helburua ezberdintasun horiek desagertaraztea ala, gutxienez, mugatzea delarik. Emaitza horretara irixten da ekoizpen sistemaren egitura erabat aldatuz.

Beraz, Ongizatezko Estaduetan gauzatzen den gizarte politika, mekanismo erregulatzaile arrunta bat baino gehiago da, zeren bertan agertzen dira merkatuak sortzen dituen tinkatze eta bidegabekeriak.

Gizarte politikaren berdefinizioa

Gizarte politika Estadu Nazio modernoaren sorrerarekin agertzen da, herri baten lurralde batasunarekin, talde sozial nagusi baten izaerarekin, diruaren mobilizazioarekin, babes tresna batekin, mugen egonkortasuna bermatzearekin eta bortizkeriaren monopolio zilegiarekin. Testuinguru horretan, gizarte politika, gizarte zibilaren eta Estaduaren aldaketekin batera garatu da, baita ere ideologia batzuen agerpenarekin, poztasun, ongizate ala bizi kalitate baloreak hedatu direlako. Hortik aurrera, ezingo da gehiago ongizate indibiduala ongizate kolektibotik bereiztu. Gizabanakoa eta gizartea, baita pribatua eta publikoa ere, uztartu izanak ematen dio gizarte politikari bere konplexutasuna.

Denborarekin, gizarte politika, autoritarioa eta paternalista izatetik, bere alderdi zapaltzaile eta karitatiboekin, demokrazia moderno batera igaro da, gizarte politika eta Estadua lotuz eta, gizarte politika, sistema politiko-administratibo batean, legedi eta egitarauen kudeaketa zein garapenarekin josiz. Kasu guztietan, gizarte politika garatu da sistema ekonomikoak sortzen dituen ondorio sozial lazgarriak aldatzeko eta zuzentzeko.

Hori dela eta, social policy-aren definizio pragmatiko bat garatu da: ongizate indibidual eta kolektiboa bermatu nahi duen esku-hartze publikoa lez, sistema ekonomikoa ez baita gai bizabanakoen beharrak hasetzeko; bere bidez, harreman sozial zein komunitarioak mantentzen eta, beharrez, indartzen direlarik.

Konklusioa

Lehen aipatu dudan moduan, gizarte politiken problematika nagusia hurrengoa da. Gizarte-politiken problematika nagusia Gobernuak ematen dien garrantzi txikia da, beste politika batzuei ematen dieten garrantziarekin alderatuta, gizarte-politikek berebiziko garrantzia duten arren. Bestalde, gizarte-politiken oinarriak gaiarekin bat datorren hipotesi nagusia gobernuek gizarte politikak duten baino garrantzi gutxiago ematen dietela da.

Behin lan hau eginda, lehen aipatutako hipotesi nagusia egiaztatzen dela frogatu dezakegu. Hain zuzen ere gobernuak egindako gizarte politikak ez dira nahikoak behar sozialak asetzen ez dituen pertsonek bere behar sozialak asetzeko. Hori dela eta, gizarte politikak ez dira nahikoak arazo sozialak pairatzen dituztenen egoerak hobetzeko. Gobernuek garrantzi handiagoa emango beharko lukeen gizarte politikei, horrela, gizarte politika gehiago eta landuagoak egongo legoke eta gizartearen egoera hobetuko zen.

Beraz, bere ibilbide historian, gizarte politika erabili da agertu diren arazo sozial larriak konpontzeko eta, bide batez, oreka kolektiboak mantentzeko. Urrengo urte eta hamarkadetan, gizarte politikak, ekimen indibidualak indartzeaz gain, eragile ekonomiko dinamikoak lagundu beharko ditu. Hori dela eta, zerbitzuen eskaintza publikoa, eskaintza pribatuarekin uztartuko da, gizarte politika koherente baten barruan, beraien osagarritasuna bilatuz.

Entradas relacionadas: