Gizarte Ekintza, Psikologia eta Bazterkeria XIX. Mendean

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

Gizarte-ekintza XIX. mendean

Gizarte-ekintza XIX. mendean: Zientzia etengabe garatu zen mende honetan. Testuinguru honetan, bi klase ari ziren garatzen: burgesia eta langileria, XIX. eta XX. mendeetako eragile sozial nagusiak, hain zuzen ere. Burgesiaren negozio aukerak ugaldu egin ziren, eta mailaz igo zen gizartean. Parean langileria zeukan; bizi-baldintza penagarriek mobilizatzera bultzatu zituzten langileak, beren eskubideen eskean, film eta eleberri anitzetan ikus daitezkeenez, eta apurka emaitza arrakastatsuak lortu zituzten. Lorpen horiek konstituzionalizatu egin ziren askotan. Hona hemen adibide batzuk:

  • Umeei dagokienez, 1802an, Ingalaterran debekatu egin zen umeak ehungintza-lantegietan aritzea eta gaueko txandak egitea. Lan orduak 12ra murriztu ziren.
  • Langile elkarteak eta sindikatuak onartu ziren.
  • Grebarako eskubidea.
  • Lanegunak arautzea.
  • Lan egunak murriztea.
  • Etxebizitzak.
  • Aseguru derrigorrezkoak: Alemanian, Bismarck-en agintaldian, lege batzuk onartu ziren helburu horrekin. Gizarte zerbitzuen atarian.

XX. mendea joera horien jarraipena izan zen, eta itxura eginagoa hartu zuen ongizate-estatuaren bidez.

Gizarte Psikologiaren Gaiak

GIZARTE PSIKOLOGIAREN GAIAK:

Jokabideak

Jokabideak pertsonaren jarreran eragina dauka. Hau da, jokabidea gizartearen edo talde zehatz baten motibazioa kontsidera daiteke. Emozioen eraginez, arrazionalki eta inkontzienteki jokatzen ahal dugu, eta jokabideak aldatzea oso zaila da.

Erasoa

Erasoa portaera suntsitzaile bat bezala definitu daiteke. Erasoaren helburua beste pertsona, animali edo gauza bati mina sortzea da. Garrantzitsua da jakitea pertsonak nola tratatzen zaituen eta erasoaren zergatiak jakitea. Hasiera batean erasoa joko bat dela pentsatzen ahal dezakegu, baina joko hori benetako tratu txarra bihurtzen ahal da.

Erakarpena

Erakarpen edo erakarpen sexuala pertsona batekin erlazionatzeko edo harreman sexualak izateko nahiaren eskutik sortzen da. Gizakion sustapen hau ez du instintuak sortzen baizik eta gizartearen edo kulturaren eraginez sortzen da.

Estereotipoak

Jende talde baten irudi mental sinplifikatua eta detaile gutxikoa, ezaugarri eta trebetasun batzuk partekatzen dituzte, adibidez: punk, gotikoa, raperoak...

  • Identitatea: batek bere ezaugarriak, bizitzen dituen aldaketak eta gabeziak ikusteko gaitasuna
  • Aurreiritzia: Zerbait edo norbaiti buruz ezer jakin baino lehenago iritzi bat sortzea, gehienetan negatiboki
  • Balore: jarreran eta jokabidean eragiten duten ideal batzuk, gure erabakietan eta portaeretan eragina

Gizarte Bazterkeriaren Ondorioak

Zer ondorio gizarte-bazterkeriak gizart: Pobrezia eta gizarte-bazterkeria izatea, aukerak galtzea eta beste zenbait ondorio larri dakartza.

Gizarte Ikuspegitik

Pertsona jakin batzuk baztertzeak gizarte baten garapen-aukerak galtzea dakar berekin, gizarte-haustura, liskarrak eta abar eragiten dituelako. Bestetik bazterkeriak galarazi egiten du gizarteak ingurune multikultural eta anitz baten onurak aprobetxatu ahal izatea.

Ekonomia Ikuspuntutik

Biztanleria-segmentu jakin batzuek produkzio egituretan parte-hartzerik ez izateak giza kapitalaren indar-galera dakar berekin. Beste ondorio ezkutuko ekonomia agertzea, aberastasuna banatzerakoan desoreka sortzea...

Ikuspegi Demokratikotik

Berdintasunaren printzipioa, oinarrizko eskubideen bermea eta herritarren parte-hartzearen printzipioak urratu egiten dira, zenbait arazo politiko eta administratibo ere ageri dira: pertsona guztien eskubideak ziurtatzeko zailtasunak, erregulazio berriak gauzatu beharra...

Entradas relacionadas: