Gizakiaren Jatorria eta Eboluzioa: Antropologia Filosofiko eta Zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,12 KB

Antropologia Filosofikoa

Historikoki filosofo nagusien gizakiari buruz emandako azalpenak izango lirateke. Gaur egun antropologia filosofikoaren helburu nagusiak hauek izango lirateke:

  • Gure identitatearen azalpen globala ematea
  • Gizakiaren funtsezko ezaugarriak definitzea
  • Gizarte-zientziek emandako datuak eta pentsamendu filosofikoak berak sortutako ideiak abiapuntutzat hartuta gogoetak egitea

Antropologia Zientifikoa

Giza espeziearen alderdi biologikoa eta kulturala ikertzen ditu:

  • Fisikoa: gizakia eboluzio biologikoaren emaitza gisa aztertzen du. Gizakiaren eta gainerako hominidoen artean ikus daitezkeen desberdintasun fisikoak deskribatzen ditu. Eta gaur egungo giza talde etniko desberdinen artean ikus daitezkeen aldaera fisikoak bereizten ditu.
  • Gizarte: gizakia alderdi sozialetik aztertzen du.

Jatorriaren Bilaketa

Gizakiak betidanik izan du nondik datorren jakiteko gogoa, zer garen eta norantz goazen jakiteko, funtsezkoa jatorria ezagutzea. Eboluzionismoa kezka horren erantzunetako bat, eboluzioa eta fixismoa aurrez aurre egon ziren garai batean.

Fixismoa George Cuvier-ek (1769-1832) proposatu zuen. Espezie guztiak independenteak dira, inolako aldaketarik gabe sortu zirenetik.

Eboluzionismoak, unibertsoa eta bizi mota guztiak garapenaren emaitzak dira.

Lamarckismoa

Lamarckismoa: Eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra dugu. Lamarckek (1744-1829):

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanakako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira: espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira eta beste batzuk erabiltzeari uzten diote.
  • Erabileraren poderioz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira. Hortik dator, hain zuzen, baieztapen ezagun hau: "zein funtzio bete behar duen, horrelakoa izango da organoa".
  • Prozesu horren bidez heltzen zaizkigun ezaugarriak heredatu egiten dira, ingurunera egokitzeko arazorik izan ez dezagun. Jirafek, adibidez, oso lepo luzea dute. Zergatik? Belaunaldiz belaunaldi luzatzen joan delako. Horri esker ongi iristen dira zuhaitz hostoetara.

Lamarckek ezin izan zuen frogatu horrelako aldaketak heredatu egiten direnik.

Darwinismoa

Darwinismoa: Galapago uharteetara eta Amerikako hegoaldera bidaiatu ondoren, Charles Darwinek (1809-1882) eta Alfred Russell Wallacek (1823-1913) eboluzioaren teoria berria aurkeztu zuten Londresen.

Darwinen teoriaren arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean. Eta hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, espezierik gogorrenek egiten dute beti aurrera. Behar beste moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarriak, ostera, ondorengoengana pasatzen dira.

Lamarcken teoria baztertuta geratu zen, horrela. Baina Darwinek ez zuen, haatik, eboluzioaren mekanismoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu.

Mutazionismoa

Mutazionismoa: Mendelen lanari esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoari eman zioten bidea. Teoria horrek zioenez, eboluzio prozesua mutazioen araberakoa izaten da. Mutazioak izaki bizidunen geneetan sortutako alterazioak dira eta herentziaz jasotzen ditugu. Dena den, teoria horren arabera, mutazioak halabeharraren emaitza izan ohi dira, eta, beraz, ez dira beti onerako izaten.

Hominizazioa eta Humanizazioa

HOMINIZAZIOA: Prozesuari esker, giza espezieak eboluzioa egin zuen, lehenbiziko arbasoetatik homo sapiens sapiens izateraino. Prozesu luzea izan zen: primate sorrerarekin hasi (65 miloi urte) ugaztun batzuen eboluzio ondoren lehen primateak agertu ziren. Ezin dugu ziurtasunez jakin zer-nolakoa izan zen lehen primateak gizaki bihurtu arteko prozesua. Alabaina, fosilei eta biologiari esker, primateen, hominidoen eta gizakiaren artean lotura genetiko estuak daudela frogatu ahal izan da.

HUMANIZAZIOA: Gorputz antropomorfoa zuen hominidoa izatetik gizaki izatera eman gintuen prozesuari humanizazioa esaten dio. Prozesu honen ardatza jokabide-aldaketa izan zen. Hauek zirela eta ikaskuntzan eta informazio-transmisioan oinarritu zen. Guztien emaitza kulturaren sorrera izan zen. Sua aurkitzea, Lanabesak egitea, Nekaz-abel, Adimena hizkuntza. Gizakiarentzat, burua da gorputzeko atalik beharrezkoena, eta konplexuena ere bai. Jaiotzen burua garatuago dugu gorputza baino; ahala eta guztiz ere, haur jaio berri bat ez da oinarrizko funtzioak egiteko gai. Gizakiaren haztapenetako ezintasun horrek badu ere zergatia: giza eboluzioren une batean, hanka biko bihurtu ginenean, zama gehiago jarri genuen pelbisean; horren ondorioz pelbisa estutzen joan zen, bi punturen gainean bakarrik jarrita, gorputz osoari eutsi ahal izateko. Hori dela eta, gizakion garezurra ez dago hain garatuta. Dena den hominizazio prozesuaren ondoriozko garunaren etengabeko garapena aurkako norabidean gertatu zen: umearen burua handituz joan zen, garun handiagoa behar baitzuen. Bi prozesu horiek umeak garaia baino lehen jaiotzea eragin zuten; izan ere, beste urte oso bat eman beharko lukete amaren sabelean, jaiotzean nolabaiteko autonomia eduki ahal izateko. Naturak kulturaren bidez konpondu du, amaren gorputzetik kanpo laguntzen baitio heltzen umeari.

Hizkuntza Artikulatua

HIZKUNTZA ARTIKULATUA: Gaitasun sinbolikoa izan zen hominizazio prozesua agertu z

enean bereizgarrietako bat -Homo sapiens-a gainerako primateak ez bezalakoa izateko eragin zutenetako bat-. Gaitasun horrek, bestalde, gizakiaren gaitasun kognitiboa harrigarrienetako bat sortzea ekarri zuen: komunikaziorako bide gisa hizkuntza artikulatua erabiltzeko gaitasuna, hain zuzen. Gaitasun hori zehatz mehatz noiz eta zergatik sortu zen misterio bat da oraindik ere, baina badakigu, ondo jakin ere, hizkuntza artikulatua izateak eragin zuela giza kultura goren mailara heltzea. Hizkuntzari esker, gizakia gai da bai abstrakzioak egiteko eta bai gauza partikularretatik kontzeptu orokorretara iristeko, eta gai da, halaber, iraganeko, geroko eta alegiazko errealitateez aritzeko. Animaliek, nahiz eta egin eta uler ditzaketen oinarrizko emozioak adierazteko keinuak ezin adieraz ditzakete errealitate konplexuago. Hizkuntza desberdintasun kualitatibo bat da, gizakiak baizik ez duen ezaugarri bat. Hala ere, egungo hizkuntza-moduaren jatorriari buruz, zenbait teoria daude. Hominidoek, aurrena, keinu bidezko hizkuntza bat izango zuten, eta, keinu bidez komunikatze horretan, gutxi-asko, hotsak ere egingo zituzten. Hasierako hizkuntza modu horretatik sortuko zen, gero, hizkuntza artikulatua. Uste bat baino ez da gaur egun, eta, dena den, asko dira galderak: nola, noiz eta zergatik sortu zen keinu haietatik hizkuntza artikulatua? Zenbait hipotesi dituzte adituek:

  • Mutazio genetiko batek eragingo zuen espezializazio hori. Edonola ere, mutazio anizkuna izango zen, eta prozesu luze bat ekarriko zuen berekin, zeren eta aldaketak eragin behar izango baitzituen garunaren antolaeran, fonazio-aparatuan eta entzumen-sisteman. Ez dirudi oso gertagarria hizkuntzarako behar diren moldaera neurologiko guztiak mutazio bakar eta bakan batek eragitea.

  • Adimen orokorra pixkanaka handitzeak eragingo zuen gaitasun sinbolikoa nahiz hizkuntza-gaitasuna agertzea eta areagotzea.

  • Besteak ohartarazteko keinuzko seinaleak orokortzeak keinu haiek apurka apurka ahotsezko seinaleekin konbinatzea eragin zuen. Azken horiek onuragarriagoak gertatzen zirela eta, nagusituz joango ziren, eta, azkenerako, hizkuntza erabat ahotsezko bat sortuko zuten, objektuak eta egoerak (‘janaria’, ‘etsaia’...) ahotsaz soilik sinbolizatzen zituena.

Ziur asko, hiru teoriak osagarriak dira, Garbi dagoena da, hominidoetan hizkuntza ager zedin zenbait baldintzak gertatu behar izan zutela batera. 

Eboluzio biologikoak berak eraginda, gizakia are desberdinago bihurtzen duen beste ezaugarri bat ere agertu zen: alderdi kulturala. Giza kulturaren funtsezko edukietan arreta, ohartuko gara eraldatu egiten direla, eta, horren ondorioz, kulturak ez direla ez beti eta ez nonahi berdinak, baizik eta askotarikoak, munduko herrietan eta denboraren joanean. , kultura-aniztasun deritzo eta harekiko jarrerak desberdinak daude. Baina, aldaketa guztietan, beste batek bereizi zituen, batik bat: kultura agertzeak. Mundura jaiotakoan jada emanak dakartzagun ezaugarri biologiko eta genetikoek gure alderdi naturala osatzen dute, eta alderdi kulturala, aldiz, eremu sozialean ikasia izan den oroz dago osatuta: ikasitako ezaguerez, teknikez, ohiturez, arauez eta bizitzeko moduez, hain zuzen. Horrenbestez, honela defini dezakegu kultura: sozialki ikasiz geureganatu dugun informazio guztia da, eta izan daiteke norberak imitazioz ikasia, besteren batek irakatsia, edo erabiltzearen erabiltzeaz bereganatua edo ohitura bihurtua. Animaliek ere, baita primate ez direnek ere, badute nolabaiteko kultura bat, gai baitira sozialki ikasitako portaerak elkarri transmititzeko. Dena den, bada kultura-modu horiek eta giza kultura bereizten dituen zerbait: animaliek ere sozialki bereganatzen dituzte ohitura berriak, baina ikasteko modua imitazioa da.  Gizakietan ere batzuetan imitazioa izaten da jokaera berriak ikasteko bidea; baina gizakiak badu transmisio kulturalerako beste bat, bere-berekia: hizkuntza bidezko transmisioa. Ikusi dugunez, hizkuntza artikulatua gizakiaren ahalmen bere-berekia da, eta kultura garatzeko ezinbesteko baldintzatzat hartzen da. Giza espezieari hizkuntzak ematen dio pentsatzeko ahalmena -pentsamena, alegia-, bai eta errealitatea ulertzeko ahalmena ere. Bestalde, hizkuntzari esker, gizakiak aukera du taldeko kideak zuzenean harremanetan egon gabe ere elkarri informazioa transmititzeko. Hizkuntzaz baliatuz, gizakiak urrutitik ere transmiti eta beregana ditzake informazio, ezaguera, teknika eta jokaera berriak. Eta, horrela, eduki kultural berriak belaunaldiz belaunaldi transmititu, eta metatu eta areagotu egiten dira denboraren joanean.

Beraz, hizkuntzak eragiten duela informazio kulturala metatuz doan zerbait izatea, eta hizkuntza dela gizakiaren eta gainerako animalien arteko alde nagusia. Gizakiak sortutako kultura eta zenbait animalia-taldek sortutakoa alderatzen baditugu, giza kulturaren alde nabarmentzekoak dira haren dinamismoa eta aniztasun eta aberastasun itzela.

Horrela, giza kultura deritzogu sozialki ikasia edo jasoa eta hizkuntza bidez transmititua izan den informazio ororen multzoari. Gizakia, aldiz, kulturari esker, ingurunea aldatzeko gai da; horregatik diogu moldaerazko balioa ere baduela kulturak. Hori gertatu da, hain zuzen, historian zehar: giza espeziean eboluzio kultural bat ere gertatu da, eta, maiz, moldaera biologikoa baino garrantzitsuagoa izan da, gainera. 

Deskriptiboak: Errealitatea azaltzen eta adierazten dute, Gure ingurunearen funtzionamendu eta ezaugarriak ulertzeko balio digute. Praktikoak: Ekintzarako jarraibideak ematen dizkigute. Zereginak modu eraginkorrean nola egin erakutsi. Inguruea aldatzeko teknikak garatzeko gai egiten gaituzte. Balorazioak: Inguruan ditugun gauzekiko erakarpena edo arbuioa sentitzea eragiten digute.Inguruan ditugun gauzak estimagarritzat eta nahi izateko moduko ondasuntzat edo kontrakotzat eduki ditzagun eragiten digute.Arauak, aurreiritziak eta balorazio etiko eta politikoak izan ditzagun bide ematen dute. 

Gaur egun, gainera, kultura ugari horiek batera eta nahasian ditugu gure planetako leku askotan: Pluraltasun horri kultura-aniztasuna deritzo. Egungo hiri handietan, Parisen eta Bartzelonan ere, esate baterako, hamaika etnia eta hamaika jatorritako jendea bizi da elkarrekin. Gizakiak, bizitzan, ez du beti berdin erantzuten edo erreakzionatzen, ez dago horretarako programatuta-, aitzitik, badu norberaren jokaera erabakitzeko nolabaiteko askatasuna. Gainerako animaliek oso modu mugatuan erreakziona dezakete naturako estimuluekiko, baina gizakiak badu egoera bakoitzean erantzun egokiena zein izan daitekeen aztertzeko eta erabakitzeko bai askatasuna eta bai adimena. Horregatik, herri bakoitzak bizitzeko modu berekia sortu du, denboraren joanean ingurunearen ezaugarri eta baldintzetara moldatuz eratua, funtsean, baina bere sorkari kulturaletatik elikatuz ere joan dena. Historian zehar, Lurreko gizatalde ugariek elkarrengandik bereiz egin dute beren bidea, batzuek besteekin harremanik izan gabe, eta desberdintzea eta aniztasuna ekarri ditu horrek. Hamaika arazori aurre egin beharrak, askotan oso bestelako egoeratan egonda eta oso bestelako aukerak izanda, pluraltasun horri eman dio bide. Aniztasun edo pluraltasun horrekiko, alabaina, jarrera ugari sor daitezke. 

Entradas relacionadas: