Gizakiaren arnas aparatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB

ZELULA: izaki bizidunen atalik elementalenak dira; hau da, bizidunen unitate anatomiko eta fisiologikoak dira. Adb: obulua, neurona

EHUNA: beldin aldatu diren eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Adb: ehun-muskularra, hezur-ehuna

ORGANOA: ehunen multzoak dira funtzio bat betetzeko. Adb: gibela, bihotza

APARATU edo SISTEMA: organoen multzoak dira funtzio bat betetzeko. Adb: ugal-aparatua, arnas-aparatua.

GIZA GORPUTZA: honako ataletan banatu. burua, enborra, gorputz-adarrak. Goiko gorputz-adarra gerri eskapularretik dago lotuta enborrari eta beheko gorputz-adarra gerri pelbikotik. Gerri eskapularra bi klabikulaz eta eskapulaz dago osatuta eta gorputz-enborraren gainean kokatzen da. Gerri-pelbikoa, aldiz, gorputz-enborrean sortuta ageri da eta koxal bi eta sakroz dago osatuta.

GORPUTZ ADARRAK:

  • ardatz bertikal edo longitudinala. lurraren perpendikularra gizakia zutik dagoenean. Ardatz bertikal luzeenari ardatz printzipal edo nagusi deitzen zaio.

  • Zeharkako ardatza edo ardatz horizontala. ardatz bertikalaren perpendikularra, gorputzaren alde batetik bestera pasatzen dena.

  • ardatz sagitala
    : beste bien perpendikularra eta atzealdetik aurrealdera doana. 

GORPUTZ PLANOAK:

  • erdiko planoak gorputza itxuraz berdinak diren bi ataletan erdibitzen du eta horregatik simetriaren plano bat dela esaten da. Plano mediosagitala ere deitzen zaio. Edozein planori, plano mediosagitalari paraleloa bada, paramediala edo sagitala deitzen diogu.

  • plano frontala edo koronala: kopetarekiko paraleloa eta plano mediosagitalarekiko perpendikularra da. Zeharkako ardatza eta ardatz longitudinalak ditu.

zeharkako planoak edo horizontalak plano frontal eta mediosagitalarekiko perpendikularrak dira.

MUGIMENDUAREN NORABIDEAK:

  • flexioa: tolesturaren ekintza, angelua itxiz.

  • estensioa: flezioaren kontrakoa

  • Abdukzioa: gorputzetik aldentzearen ekintza

  • adukzioa: gorputzera hirbiltzearen ekintza

  • errotazioa: biraketa

  • supinazioa: esku-ahurra gorantz begira jartzea  besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

  • pronazioa: esku-ahurra beherantz begira jartzea besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

  • zirkunduzioa: biribil baten marrazketa

  • ebertsioa: egitura bat kanpoalderantz biratzea

  • inbertzioa: egitura bat erdialderantz biratzea.

Entradas relacionadas: