Gizakia eta Gizartea: Aristotelesen Ikuspegitik Demokraziara

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Zer dio Aristotelesek?

Gizakia berez gizartekoia da eta bizirik irauteko beste gizakien laguntza behar du. Beraz, giza taldearen menpe bizi gara, taldean gure beharrak asetzen ditugulako.

Zergatik giza taldeek egoki egituratu behar dira? Nola sortu dira gizarteko erakundeak?

Giza taldeek antolamendua behar dute gero eta konplexuagoak direlako eta beharrak hobeto asetzeko. Horrela, betebeharren arabera gizakiak antolatu egiten dira, bakoitzak zeregin batekin. Beraz, erakundeak sortzen dira.

Gizarteko erakundeak zer dira, zertarako balio dute eta zer helburu dituzte?

Erakundeek gure portaera eta jarduerak arautzeko ereduak dira. Horien helburua gizartearen beharrak asetzea eta gizarte egonkortasuna izatea da.

Gizarte zibilaren sorrera azaltzeko dauden joerak

  1. Gizakiaren nolakotasunak gizartean bizitzera bultzatzen du.
  2. Gizartean bizitzeak hitzarmenak, komenentzia eta inposizioa sortzen ditu.

Zer da Estatua eta zer ezaugarri ditu?

Estatua antolaketa politiko eta boterearen egitura nagusia da. Ezaugarriak:

  1. Estatua izateko lurralde bat, antolamendua eta gizartea behar ditu.
  2. Antolamendu juridikoa behar du gure bizitza eta politika arautuko duena. Hau gizarteak onartu behar du.
  3. Aginte juridikoa behar du eta honek autonomoa eta determinatua izan behar du.

Estatuaren aurrekariak non sortzen dira eta zer dira?

Ekialde Hurbilean sortu ziren, Mesopotamian. Inperio horietan erakunde iraunkor batzuk zeuden, Estatu funtzioa egin zezaketenak. Gainera, agintari eta gobernatuen artean bereizketa handia zegoen.

Nola justifikatzen du gizarte bakoitzak bere botere egitura, botere eta desberdintasunen jatorria?

  1. Boterea jainkoengandik datorrela.
  2. Gizakiak desberdinak garelako.
  3. Estatu modernoetan gizakiaren ahalmen arrazionalaren ondorioz.

Antzinako Egipton

Estatua natura menperatzeko egin behar zen ahalegina zentralizatzeko sortu zen. Faraoia gizartearen puntan zegoen eta jainko bezala hartzen zuten berak zuelako boterea naturarengan. Beraz, hierarkia handia zegoen eta uste zuten hori zela onena segurtasuna eta ordena bermatzeko.

Grezian

Gizakia gizaki gisa onartzen zuten eta autonomia zuen jainkoen aurrean. Horrela demokrazia ezarri zen eta gizakiak eskubide, betebehar eta erantzukizunak dituen subjektu gisa. Beraz, Estatuko karguak herritarren erabakien arabera hartzen dira eta tenporalak dira. Gizarte aldeak adierazteko natura erabiltzen zuten.

Errenazimenduan

Giza arrazoimena hartu zen ezagutza eta oinarri legitimitzaile bezala. Bizimodua asko aldatu zen eta monarkia absolutuak ezarri ziren. Garai hartan, boterearen justifikazioa printzipio arrazionaletan oinarritzen zen eta boterea gizarte kontratuen ondorio da. Gizakiek beraien erabakien bidez eskubideak estatuari utzi zizkioten.

Demokrazian subiranotasuna herrian dago eta Estatua ordezkari besterik ez da eta arrazoimenean oinarritzen da.

Entradas relacionadas: