Gizakia eta Askatasuna: Etika eta Moralaren Gakoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,68 KB
Gizakia, Izaki Moralduna
Gizakiok ez gara hutsik jaiotzen, izaera jakin batekin jaiotzen gara: naturak eta gizakiak emandakoa, ezin da aukeratu. Baina izaera hori ez da betikoa; bideak aukeratu behar ditugu eta aukeratutakoa justifikatu behar dugu. Horregatik gara izaki moralak.
Kontzientzia Morala
- Kontzientzia morala: zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez (egia esatea, alferrikako minik ez egitea, gaixoak zaintzea, etab.) jabetzeko gaitasuna. Bere zereginak printzipio horiek praktiko bihurtzea eta autokritika egitea dira. Kontzientzia morala ez duena, ez da ekintzaren erantzulea.
Askatasuna
Behin helburua ezarriz gero, nork bere egiteak menperatu eta zuzentzeko ahalmena.
- Barne-askatasuna: hautatzeko gaitasuna izatea askotariko aukeren artean, inoren eta ezeren eragin eta eragozpen gabe.
- Kanpo-askatasuna: askatasun fisikoa (horra eta hara joateko aukera izatea) eta askatasun publikoa (zibila, politikoa, ekonomikoa, etab.).
Determinismoa
Askatasunez jokatzeko aukera ukatzen du, ez garela erabat aske (jaioterria, gurasoak… ezin ditugu aukeratu).
- Kosmologikoa (patua): Zenon Zitiokoak estoikoen eskola zabaldu zuen. Beraien ustez, Lege Unibertsal batek (logos) zuzentzen du dena; gizakiak ezin du ezer egin patua aldatzeko. Horregatik, zoriontasuna ezin da kanpoko ongietan bilatu barneko bakean baizik.
- Teologikoa: Jainkoa orojakilea da, badaki nola jokatuko duen bakoitzak etorkizunean eta ezin dugula ezer egin horren kontra.
- Fisiologikoa: gure gorputzera eta izaera gure kode genetikoan idatzita daude; jaiotzez gara onak ala gaiztoak.
- Psikologikoa: (W. Leibniz) motibo indartsuenak nahimena determinatzen du.
- Psikoanalitikoa: (Freud) pertsona baten bizitza animikoan, senaren eta errepresioaren arteko oposizioa gertatzen da.
- Heziketazkoa: (Skinner) heziketan hobetsiriko jokabideak indartu egiten dira sarien bidez; gizakiak libreak sentituko lirateke askeak izan gabe.
- Ekonomiko marxista: sistema ekonomikoak kultura eta horren barruan dagoen guztia baldintzatzen du.
Determinismoaren Kritikak
- Nahiz eta giza erabakiak baldintzatuta egon, gizakiak hartzen dituen erabakiei buruzko kontzientzia du. Giza ekintzak onak edo txarrak direla esan daiteke eta erantzukizunak eskatu.
- Benetako askatasuna izateko gauzatzeko eskubideen babesa bermatu behar da (bizitzeko, osasun, lan, hezkuntza, jabetza…eskubideak).
Askatasuna Historian Zehar
- Grezia (K.a. V): demokraziarekin lotua. Esklaboak, metekoak (etorkinak), emakumeak, haurrak eta 40 urte baino gazteagoak ez ziren atenastarrek zuten poliseko gobernuan parte hartzeko eskubidea.
- Erroma (K.a. III): praktikotasunari garrantzia; heldutasun fisiko eta psikologikoa zuena askea zen, egindakoaren erantzukizuna leporatu ahal zitzaion.
Erdi Aroa
- Jainkoa: berak ematen zuen askatasuna. Kristau izatera behartuta zeuden, Jainkoa zen guztiaren ardatza.
- Determinismoa: (Hobbes) askatasuna kanpoko oztoporik ez izatea da.
Aro Modernoa (XVI)
- Lock: askatasunez jokatzea norberaren borondatearen arabera jokatzea da, arrazoiak mugatua.
- Montesquieu: askatasuna legeek onartzen duten guztia egitea da.
- Kant: askatasuna elkarbizitza arautzen da.
XX. Mendea
- Determinismoaren aurkako mugimendua, existentzialismoa (Jean Paul Sartre): gizakia nahitaez askea da, geuk egin behar dugu gure bizitza.
Gaur Egun
- 1. mundua: pertsonen gaitasunekin lotzen da, gutxieneko eta oinarrizko gaitasunak bermatu behar dira ditugun aukerak benetako askatasunez hautatzeko.
- 3. mundua: bizitza duina izateko askatasuna bermatu behar da, justizia eskatu behar da.
Gizakiaren Ekintzak
Gizakiak egiten dituen ekintzen artean batzuk inkontzienteki egiten ditu, beste batzuk ez.
- Ekintza moralak: gizakiek libreki eta kontzienteki egiten dituzten eta beste pertsonengan ondorioak dituztenak.
Morala eta Etika
- Morala: gizakiaren portaera gidatzen dituzten arauak lantzen ditu. Zer egin nahi dut? galderari erantzuten saiatzen da. Praktikoagoa da.
- Etika: arau moralei buruzko hausnarketa da. Beharrezkoa da gizakien portaerak arauen menpe jartzea? Arauak nondik atera daitezke? galderei erantzuten saiatzen da. Teorikoagoa da.
Arauak
Ekintza konkretu bat egin behar den modua erakusten duten jarraibideak.
- Portaera arauak: Kortesia-arauak, trafiko-arauak, bizikidetza-arauak eta lege-arauak.
- Arau moralak: agindu eran dagoena, balio moralen adierazpena. Balioak gauzek gizaki-harremanetan dituzten kalitateak dira, subjetiboak (balio ekonomikoa, estetikoa, atsegingarria, erabilgarria…).
Arau Moralen Ezaugarriak
- Auto-obligazioa: agindu horiek betetzera behartita sentitzen da gizakia.
- Unibertsaltasuna: arau morala dituenak uste du mundu guztiarentzat onenak direla.
- Baldintzagabetasuna: baliotsuak direnez bete behar dira.
Moralaren Funts Motak (nondik atera arau moralak)
- Jainkoa.
- Giza natura: gizakiak bere naturak agintzen diona egin behar du.
- Gizartea: gizarteak ezartzen dituen ohiturak, arauak eta aginduak bete behar ditu.
- Nahimena: gizakiak bere nahimenak esaten diona bete behar du.
Morala
- Autonomoa: legearen oinarria nahimenean dagoenean; askatasuna adierazten du.
- Heteronomoa: legearen oinarria beste norbaitek ematen dionean; mendekotasuna adierazten du.
Helduasun Morala
Helduasun morala lortzeko autonomia ikuspuntu unibertsaletik garatu behar da; gizakide izatea lortu. Helduasun morala osoa izateko, ahula den oro babestu, eta errukia eta ardura balioekin osatu behar da.
Erantzukizuna
Erantzulea Izatea
- Moralaren ikuspuntutik, pertsona bat ekintza baten erantzulea izateko hiru baldintza bete behar ditu.
- Askatasuna: jokatzeko aukera bat baino gehiago izatea eta ez egotea behartuta aukera jakin bat hartzera.
- Gutxieneko gaitasuna izatea: egindako zergatiak eta arrazoiak emateko.
- Egindako ekintzen ondorioak onartzea.
Erantzukizunaren Erronka Berriak
- Gertatzen ari denaren eta gertatuko denaren arduradunak gara. Sarritan esaten da egoera hobetzeko bakoitzak egiten duena oso gutxi dela eta, ondorioz, txarrerako bakoitzak egiten duenak ere eragin txikia duela. Hala ere, nahi gabeko ondorioak ere gure erantzukizunak dira.
Herritar Arduratsua
- Herritar ona guztion interesaren alde ardura eta aktiboki jokatzen duena da. Ezin dugu beste alde batera begiratu.
Kontsumitzaileen Ardura
- Eguneroko erosketak egitean, gure esku dago bidegabekeriak indartzea edo mundua berdinagoa eta bidezkoagoa egitea.