Gizabanakoa, Gizartea, Nazioa eta Estatua: Definizioak eta Teoriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB
1. Gizabanakoa, Gizartea, Nazioa eta Estatua: Definizioak
1.1. Zer da gizabanakoa?
Gizabanakoa, giza espezieko banako oro da. Gizabanako hitza aro modernoan erabiltzen hasi zen. Une historiko honetan gizabanako orori eskubide eta askatasun batzuk dagozkiola aldarrikatzen da, eta eskubide horiek ezin direla urratu. Gaur egungo definizioa, gizarte batean bizi eta horren ondorioz eskubideak eta betebeharrak dituen gizaki bakoitza da.
1.2. Zer da gizartea?
Gizartea, giza antolaketa jakin bat da, komunitateko kideen arteko harremanak nolakoak izan behar diren zehazteko jokabide arau, ohitura eta lege multzo bat. Beste forma bat dago gizartea definitzeko: elkarrekin bizitzeko arau, ohitura edo lege berak giza talde, herri edo nazio iraunkorra da.
1.3. Zer da nazioa?
Nazio hitza latinezko “natio” (jaiotza) hitzetik dator. Nazio hitzak, ezaugarri komun batzuk (kultura, historia, hizkuntza, etnia…) dituen gizatalde aski zabalari ematen zaion izena da, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.
1.4. Zer da Estatua?
Estatua, gizarte bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da, lurralde jakin batean subiranotasuna duena. Gaur egun, estatu modernoa da gizartea antolatzeko modu nagusia. Bi ezaugarri nagusi:
- Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa.
- Botere egitura bateratua du.
2. Botere Politikoari buruzko Teoria Klasikoak
2.1. Aginte politikoaren zilegitasuna (M. Weber)
Pentsamendu-joera gehienak beharrezkotzat jotzen dute Estatua. Herritarren gainean erakusten duen agintea hiritarrei zilegi edo legezko egiten zaizkien neurrian, Estatuaren eraginkortasuna handitua egingo da, beren erakundeen iraunkortasuna areagotuko baita. Max Weberren gizadiaren historian zehar hiru eredu nagusi ditu:
- Legitimazio karismatikoa: Agintariaren aparteko dohiak. Legitimazio mota irrazionala, ezegonkorra.
- Legitimazio tradizionala: Erakundeen “santutasuna”; tradizioaren indarra.
- Legitimazio legal-arrazionala: Legitimazio mota inpertsonala, arrazionala, egonkorra. Estruktura formala (arautegia, konstituzioa).
2.2. Aristotelesen teoria klasikoa
Aristoteles filosofoak, bere garaiko sistema politikoak aztertu zituen. Aristotelesek bi irizpide kontuan hartuta sailkatu zituen erregimen politikoak: alde batetik, gobernari kopurua, eta bestetik, gobernuak gizarte osoari edo gizartearen zati bati mesede egiten dion arabera. Aristotelesen arabera, bigarren aukera da edozein Estatuaren zilegitasunaren oinarrizko baldintza, interes amankomuneko bilakuntza.
Legitimaziorik gabeko hiru erregimen politiko horien ezaugarri nagusiak:
- Tirania: tirano baten bidez gobernatuta dagoen Estatu mota da. Tirano bat Estatu batean botere absolutua bere kabuz, lege hereditario edo konstituzionaletatik, lortu duenari egiten dio erreferentzia.
- Oligarkia: boterea gutxi batzuen esku uzten duen botere egitura da.
- Demagogia: botere politikoa lortzeko erabilitako estrategia bat da. Jendartearen aurreiritziak, emozioak, beldurrak eta itxaropenaz baliatzean datza, gehienetan erretorika eta propagandaren bidez erabiltzen dena.