Giza Gorputzeko Hondakinak: Iraizketa eta Odolaren Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB
Zer Hondakin Sortzen Ditu Giza Gorputzak?
Organismoaren prozesuek hondakinak sortzen dituzte, eta kanporatu egin behar dira, toxikoak izan daitezkeelako.
Iraizketa Motak
- CO2-aren iraizketa: Karbono dioxidoa, zelula-arnasketaren hondakina, biriketatik kanporatzen da. Hartzen dugun CO2-a baino kantitate handiagoa botatzen dugu. Biriketara iristen den odolak organoetan bildutako CO2-a dauka.
- Uretan disolbatutako hondakin solidoak: CO2-az gain, beste hondakin solido batzuk daude, eta uretan disolbatuta kanporatzen dira, gernuaren eta izerdiaren bidez.
Gernua
Gernua likido bat da, hondakin-kontzentrazio handia du eta opakoagoa da. Gernuaren % 95 ura da, eta % 5 disolbatutako substantziak. Odolean ere badaude substantzia horiek, baina beste proportzio batean. Urea (proteina) gibelean deskonposatzean sortutako konposatu toxikoa da, eta gernuarekin kanporatzen da.
Izerdia
Izerdiaren % 99 ura da, eta % 1 hondakinak.
Gernu-Sistema
Giltzurrun-arteriatik sartzen dira ura eta hondakinak. Gernua nefronetan sortzen da, eta gernua kanporatzen da giltzurrun-pelbisetik. Gero, ureterretik jaisten da maskurira; maskurian gernua metatzen da, eta, gero, uretraren bidez kanporatzen da.
Nefronaren Funtzionamendua
Nefronaren helburua gernua sortzea da (kapsula eta hodi fina). Nefrona gernua sortzeko, odol-hodiz inguratuta dago, odola denbora gehiago egoteko. Odolean egongo dira substantziak, eta Bowmanen kapsulak substantzia horiek hartzen ditu. Beharrezkoak diren substantziak odolean geratuko dira, eta soberakina giltzurrunean geratzen da. Hor gernu bihurtuko da, eta maila batera heltzen denean, ureterretik maskurira pasatuko da.
Giltzurrunen Bi Funtzioak
Bi funtzio dituzte: iraizketa (odola garbitzea) eta homeostasia (odolak ur- eta gatz-kantitateak kontrolatzea).
Zer Gertatzen da Giltzurrunak Funtzionatzen ez Badu?
Giltzurrun bakarra nahikoa da lan osoa egiteko, baina biak gaixo badaude, hemodialisia egin behar da (odola garbitu) dialisi-makinetan, odolaren toxinak kentzen dituena.
Odolaren Konposizioa
Odolaren % 55 plasma da (likido bat), eta % 45 zelulak.
Odol-Plasma
Likido horia da, eta bertan proteinak, lipidoak eta glukosa daude disolbatuta.
Odol-Zelulak
Hezur-muin gorrian sortzen dira.
- Globulu gorriak: Oxigenoa eramaten dute zeluletara, hemoglobinari esker.
- Plaketak: Zelula-zatiak dira, talde txikitan multzokatuak. Odol-jarioak kontrolatzen dituzte; zauri bat dagoenean, plaketek tapoi bat jartzen dute, odol-galera ekiditeko.
- Globulu zuriak: Gure organismoa defendatzen dute germenen eta bakterioen aurka.
Odolaren Funtzioak: Garraiobide
Substantziak garraiatzen ditu: substantzia solidoak, mantenugaiak eta nutrienteak. Horrez gain, arnasketako gasak ere mugitzen ditu. Karbono dioxidoa uretan disolbatzen da, eta odol-plasmak garraiatzen du; oxigenoa, aldiz, ez da uretan disolbatzen, eta hemoglobinak garraiatzen du.
Oxihemoglobina: hemoglobina eta oxigeno ugari konbinatzen direnean sortzen da.