Giza Gorputzaren Funtzionamendua: Odola, Bihotza eta Zirkulazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB
Barne-ingurunea
Organismo baten zelulak inguratzen dituen likido multzoa da. Handik hartzen dituzte zelulek behar dituzten mantenugaiak eta oxigenoa, eta hara isurtzen, orobat, metabolismoaren ondorioz sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa.
Plasma interstiziala
Zelulen artean dagoen likidoa da, babes eta nutrizio funtzioak betetzen ditu.
Odola
Odol-hodietatik substantziak garraiatzen dituen likidoa da.
Linfa
Plasma interstizialetik sortu eta linfa-hodietan zehar dabilen likidoa da.
Odol-zirkulazioaren sistema
Zirkulazio sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da.
Odol hodiak
- Arteriak: Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten du odola.
- Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Barruan balbulak dituzte.
- Kapilarrak: Tamaina mikroskopikozko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute. Arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituzte.
Odola
Odola likido likitsua da, kolore gorrikoa eta zapore gazia duena, odol hodietan zehar dabil. Pertsona osasuntsu batek 5 litro odol dauzka, hau da, %8 gorputz pisuaren.
Odolaren funtzioak
- Nutrizioa: Mantenugaiak garraiatzen ditu.
- Arnasketa: Oxigenoa garraiatzen du biriketatik zeluletara.
- Iraizketa: Zelulek eratutako hondakinak bildu eta iraitz aparatura eramaten ditu.
- Erregulazio termikoa: Gorputzeko tenperatura erregulatzen parte hartzen du.
Odolaren konposizioa
- Plasma: Kolore horixka duen likidoa da eta %90 urez osatuta dago. Likido horretan disolbatuta substantzia asko daude.
- Odol-zelulak: 3 mota daude. Bizkarrezur muin gorriko zelula hauetatik eratorriak dira:
- Globulo gorriak edo eritrozitoak: Zelula txikiak dira, nukleogabeak, elastikoak eta deformagarriak. Kolore gorria dute hemoglobinagatik. Oxigenoa biriketatik organismo osoko zeluletara garraiatzen dute. Pertsona osasuntsu batek 4,5-5,5 milioi eritrozito ditu. Odolaren bolumenaren %45 globulo gorrikoa da.
- Globulo zuriak edo leukozitoak: Eritrozitoak baina handiagoak dira eta nukleodunak. 5 motatakoak dira: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak, monozitoak eta megakarizitoak. Organismoko infekzioei aurre egiten parte hartzen dute. 5000-9000 daude.
- Plaketak edo tronbozitoak: Megakarizitoetatik eratorritako zelula zatiak dira, nukleorik gabe. Odolaren koagulazioan parte hartzen dute. 150000 eta 300000 artean daude.
Bihotza
Tamainaz gutxi gorabehera eskumuturra adinakoa den organo gihartsua da, eta odola odol-hodietan bueltatzea du funtzioa. Toraxaren erdialdean dago kokatua, bi biriken artean. Bihotzaren paretak gihar-ehunez osatuta dago, ehun horri miokardioa deritzo. Bihotza barrualdean bitan zatituta dago, ezkerraldea eta eskuinaldea, eta erdialdean pareta bat, bi aldeen artean inolako odol trukerik gerta ez dadin. Bi alde horietako bakoitza, era berean, bata bestearekin lotutako bi barrunbetan banatuta dago: goikoa edo aurikula, eta behekoa edo bentrikulua. Bentrikuluaren paretak lodiak dira odola gorputz guztitik bultzatu behar dutelako. Aurikulak eta bentrikuluak balbula aurikulobentrikularraren bidez daude lotuta.
- Balbula mitrala: bi hostoz osatuta
- Balbula trikuspidea: hiru hostoz osatuta
Sarbideak eta irtenbideak
Bihotzak daukan eskuineko aurikulara bi zaina iristen dira (goikoa eta behekoa). Zain horiek karbono dioxidoa daramate. Eskuineko aurikulan karbono dioxidoa bultzatua egiten da birika-arteriatik zehar, eta birika-arteriatik biriketara iristen da. Bertan, karbono dioxidoa askatu eta oxigenoa hartzen dute. Gero, bihotzeko ezkerreko aurikulara iristen da eta gero ezkerreko bentrikulura. Ezkerreko bentrikuluan, bultzatu eta aorta arteriatik ehunetara joaten da gorputz guztian zabalduz. Azkenik, kaba zainak berriro ere, karbono dioxidoa hartu eta eskuineko aurikulara iristen da, prozesua berriz errepikatzeko.