Giza begia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,81 KB
7. GIZA BEGIA. DESKRIBAPENA. ESKEMA: NOLA ERATZEN DIRENIRUDIAK
-Marrazkia (ahalik eta elementu gehien adieraztea). Garrantzitsuenak definitzea (kornea,
kristalinoa, erretina…)
-Irudien formazioa: eskema egitea (irudiaren ezaugarriak adieraztea: erreala edo birtuala, zuzena edo buruz beherakoa, handiagoa edo txikiagoa). Begiaren egokitzapena eta puntu hurbila.
BEGIAREN DESKRIBAPENA
Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretin
Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio
Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia (pupila) deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu ziliarrei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.
Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; humore beirakara. Bi humore hauen errefrakzio indizeak ia berdinak dira (n=1,34), kristalinoarena zerbait handiagoa izanik (n=1,437).
Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak.
Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du.
IRUDIEN ERAKETA
Begiak lente konbergente bat bezala jokatzen du eta objektuen irudi errealak eta
alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.
Objektuei dagokienez, ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren tamainaren araberakoa da:
objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiago izango da irudia; eta zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa izango da.
BEGIAREN EGOKITZAPENA ETA PUNTU HURBILA
Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena. Muskulu ziliarren eraginez gertatzen da.
Objektua begitik urrun dagoenean muskulu ziliarrak lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) mehetu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da. Gure begia, normalean infinituan fokaturik dago
Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez baita erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik
Objektu hurbil batean fokatzeko, gihar zilarrak uzkurtu egiten dira, era horretan kristalinoaren forma aldaraziz, esferikoagoa bihurtuz, eta kurbadura erradioa eta distantzia fokala txikiagotuz. Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da
Baina egokitzapenak muga bat du: objektua begira gerturatzen badugu, distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari puntu hurbila esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera.
Bestalde, urruneko puntua, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo. Begi normalaren kasuan infinituan dago puntu hori.