Giza Baliabideen Kudeaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Komunikazio Informala

Berez sortzen da pertsonen arteko harremanetan, eta batzuetan hierarkiaren mugak gainditzen ditu. Informazioa kanal ofizialetatik kanpo transmititzeko aukera ematen du, baina, batzuetan, zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko bidea izan daiteke.

Absentismoaren Prebentzioa

Fernández y Fernández Asesores SMk prebentzio-plan bat egin nahi du enpresako absentismoaren indizeak jaisteko. Hona hemen hiru neurri:

  • Barne-komunikazioa hobetzea: Informazioa langileetatik haien gainekoengana (eta alderantziz) transmititzeko barne-mekanismo bat nahitaezkoa da.
  • Motibazioa hobetzea: Langileak bere lana aintzatetsi eta balioetsi egiten dela hautematen duenean, motibazioa handitu egiten da.
  • Ordutegi-malgutasuna hobetzea: Absentismo-arazo asko laneko ordutegi zurrunen ondorio dira.

Kalitatea Kudeatzeko Ereduak

Kalitate-kudeaketaren ereduak enpresa bateko prozesu guztiei eragiten dieten sistema integralak dira, eta, kontrol-irizpide arrazionaletan oinarrituta, enpresaren etengabeko hobekuntza bermatzen dute.

Giza Baliabideen Kudeaketa eta Administrazio-Eragiketak

Giza baliabideen kudeaketan egiten ditugun administrazio-eragiketek eta enpresako beste administrazio-prozesu batzuek duten erlazioa kontuan izan behar dugu bikaintasunaren bidean jarriko gaituen administrazio-kudeaketako sistema integratua lortzeko bide bakarra delako.

3R-en Teknika

3R teknika (murriztu, berrerabili, birziklatu):

  • Murriztu: Sahiestu beharrezkoak ez diren eta hondakinak sortzen dituzten jarduerak.
  • Berrerabili: Erabili material edo produktu bat behin eta berriro.
  • Birziklatu: Erabili hondakinak baliabide gisa.

Langileen Administrazioaren Zereginak

  • Lan-harremanaren hasierako dokumentazioa
  • Soldaten ordainagiriak egitea
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko aldizkako betebeharrak betetzea
  • Laneko gorabeheren agiriak egitea
  • Hutsegiteekin eta zigorrekin lotutako izapideak egitea
  • Langileentzako informazioa
  • Lan-harremanaren amaierako dokumentazioa

Enpresa-Komunikazioaren Motak

  • Barnekoa:
    • Bertikala:
      • Goitik beherako komunikazioa: Zuzendaritzatik oinarri operatibora.
      • Behetik gorako komunikazioa: Oinarri operatibotik zuzendaritzara.
    • Horizontala: Maila bereko kideen artean.
    • Informala: Berez sortzen da pertsonen arteko harremanetan.
  • Kanpokoa:
    • Ingurunekoa: Enpresa informazioaren hartzailea da.
    • Korporatiboa: Enpresa informazioaren igorlea da.

Giza Baliabideen Sailaren Barne-Komunikazioa

Enpresako langileei zuzendutako komunikazioa da. Helburua hautaketa-, sustapen-, trebakuntza-prozesuei, zigorrei, kaleratzeei, lan-kontratuari, nominari edo Gizarte Segurantzako kotizazioei buruzko informazioa transmititzea da. Baliabideak: abisuak, posta elektronikoa, telefonoa.

Giza Baliabideen Sailaren Kanpo-Komunikazioa

Hautagaiekin, SPEErekin, Gizarte Segurantzarekin, Zerga Agentziarekin, etab. erlazionatzen da, hautaketa-prozesuak kudeatzeko eta lege-eskakizunak betetzeko. Baliabideak: telefonoa, posta elektronikoa, arreta zuzena, internet.

Komunikazio Eraginkorrerako Estrategiak

  • Asertibitatea: Iritziak eta desioak modu atseginean, argi eta egoki adieraztea.
  • Aktiboki entzutea: Arretaz entzun eta mezua ulertzen saiatzea.
  • Ez-hitzezko portaera: Komunikazio ez-hitzezkoa zaintzea.

Isilpean Gordetzea

Fitxategiaren arduraduna eta datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenak sekretu profesionala gordetzera behartuta daude.

Entradas relacionadas: