Gerra Zibila: Madrilgo Defentsa eta Armada Berriak
Madrilerako Ibilaldia, Madrilen Defentsa eta Frontearen Egonkortasuna
Gobernu errepublikanoak ez zuen jakin hasierako abantaila aprobetxatzen, aldeko asko eduki zituztenez galdu egin baitzuen kontrol politikoa eta kalea. Kontrola eta kalea langile-batzordeek hartu zituzten, eta horiek, gerra prestatzeko premian pentsatu beharrean, euren iraultza egiten hasi ziren.
Aire-zubi motel baina iraunkor batek 12.000 gizon baino gehiago eta gerrako materiala garraiatu zituen Iberiar penintsulara. Gobernu errepublikanoa bere proletario-elkarteak kontrolatzeko ahaleginean zebilen, baina astiroegi; izan ere, elkarte horiek elkarren aurka zeuden, zergati ideologikoen eta estrategikoen eraginez, eta erdiko klaseetan ere ez zegoen adostasunik, arazo autonomikoaren ondorioz.
Tropa frankistak, Toledoko Alkazarr askatu ondoren (1936ko irailaren 27a) ilusioz beterik iritsita, ondo antolaturiko defentsa borrokalaria aurkitu zuten Madrilen. Miaja jeneralak ondo defendatuta, Espainiako hiriburuak gainditu egin zuen setioa, Nazioarteko lehenengo Brigaden laguntzarekin, eta faxismoaren aurkako erresistentziaren ikur bihurtu zen nazioarte osoan.
Fronteko egonkortasunaren eraginez, borrokalariek atzerriko laguntza bilatu zuten, ito-puntua gainditzeko. "Nazionalek" Hitlerren eta Mussoliniren laguntza jaso zuten; Errepublikak, berriz, zailtasunak zituen Parisetik armak jasotzeko, eta Sobietar Batasunetik bidalitako materiala jasotzen hasi zen.
Armada Berriak Eratu; Etsaiaren Zapalkuntza eta Sarraskia
Talde frankistan zuzendaritza militarra zorrotza izan zen, eta, azaroaren amaieran, unitate guztiak guztiz militarizatuta eta unitate erregularretan antolatuta zeuden.
Talde errepublikanoan, armada berriaren ernamuina Bosgarren Erregimentuak osatu zuen; Madrilgo Montaña kuartela hartu ondoren eraturiko milizia-unitatea zen. Ondoren dibisioak sortu ziren. Aipagarriena hauxe izan zen: ospe handiko buruzagiekin eta ofizialekin batera, laster elkarte sindikaletatik iritsitako buruzagi militarrak gailentzea.
Atzealdeko exekuzioak gerra zibileko alderdirik izugarrienetarikoak izan ziren. Errepublikaren aldeko zonan "hautakorrak" izan ziren; matxinatuen aldean, berriz, masiboak izan ziren. Mailaka hilketak egon ziren, baita altxamenduak ia aurkaritza barik menderaturiko zonetan ere.
Militarrak, apaizak, aristokratak eta eskuineko elkarteetako militanteak espetxetik atera eta hil egin zituzten, Madrilen inguruko herri horretan. Altxamendua gerra bihurtu zenean, matxinatuek euren ekintzak defendatzeko eta aldekoen kopurua handitzeko koartada ideologikoa bilatu zuten.