Gerra Zibila Euskal Herrian: Bilakaera eta Eragina

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,35 KB

Gerra Zibilaren Bilakaera Militarra

Madril hartzeko helburua zapuztuta, matxinatuek Malaga okupatu zuten. 1937ko martxoan, Mola jeneralak Bizkaiaren aurkako behin betiko erasoaldia hasi zuen. Bizkaiko erresistentziarekin bizkor amaitzeko, Francoren aginduetara zeuden hegazkin alemanek Gernika bonbardatu zuten; sarraski itzela izan zen, eta egileek gezurra esan zuten, hondamenaren erantzukizuna euren gain ez hartzeko. Euskal Herriko batailoi gehienek, Bizkaia galdu ondoren, ez zuten beste lurralde batzuetan Errepublikaren alde borroka egin nahi izan. Horregatik, egun gutxitan, Kantabria eta Asturiaseko meatzeak frankisten esku gelditu ziren.

Iparraldeko frontea erori ondoren, errepublikanoen gerra-hornidura SESBren lantzean behingo bidalketen mende gelditu zen. 1938ko lehenengo asteetan, Francok Mediterraneorantz orientatu zuen gerra, Ebroren haranetik, eta Terueleko Guduaren ostean, frankistak apirilean Castellora iritsi ziren; horrela, lurralde errepublikanoa bitan zatituta gelditu zen.

Gerra Zibila EAEn

  • 1936ko uztailaren 18an EAE bi zatitan banatuta gelditu zen: Araba, Aiara izan ezik, Nafarroarekin eta Gaztela-Leonekin matxinatuen esku geratu zen.
  • Bizkaia, Gipuzkoa, Santander eta Asturias leialak izan ziren Errepublikarekin.
  • Araban eta Nafarroan erreketeen ekintza erabakigarria izan zen.
  • Gipuzkoan Loiolako kuartela altxatu zen, baina ezkerreko miliziek eta Guardia Zibilak egoera kontrolatu zuten.
  • Bizkaian Gobernadore zibilak, Etxebarria Novoak, giroa lasai mantendu zuen.
  • Abertzaletasuna, oro har, leiala izan zen Errepublikarekin, Nafarroako eta Arabako zenbait kasu izan ezik.
  • Independentzia Gerraren batzen eredua jarraituz, Gipuzkoako Batzarra sortu zen (Fronte Popularra, EAJ, CNT).
  • Batzar honetan desadostasunak egon ziren orientazio politikoaren eta presoen gaietan.
  • 1936ko abuztuan Beorlegi koronelak Gipuzkoa eraso zuen. Irailaren 4an Irun hartu eta Frantziako kontrola itxi zuen. Abertzaleek Irun erre zuten nazionalek ez erabiltzeko.
  • Donostia anarkistek defendatu nahi zuten, baina abertzaleek abandonatu egin zuten, defendagarria ez zelako.
  • Irailaren amaieran frontea egonkortu zen Deba ibaian. 30.000 errefuxiatuk Bizkaira ihes egin zuten.
  • Bizkaian, abuztuaren 12an, Defentsa Batzarra antolatu zen. Hemen abertzaleen eragina Gipuzkoan baino handiagoa zen.
  • Urriaren 7an eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku geratu ziren, Gorteek estatutua onartu ondoren.
  • Ordainketaz, Manuel de Irujo abertzaleak Espainiako gobernuan parte hartu zuen.
  • Jose Antonio Agirre lehendakari hautatu zuten, abertzaleen eta ezkerreko errepublikanoen arteko gobernu misto batean. Agirrek Euskal Herriaren ezaugarri nazionalak zaintzeko konpromisoa hartu zuen.
  • Lurraldearen isolamendua aprobetxatu zen independentzia gehiago edukitzeko (moneta, ertzaintza, ikurrina, nazioarteko politika, euskal gudarostea).
  • Armadan 25 batailoi anarkista eta Fronte Popularrekoak zeuden, eta 20 batailoi abertzale.
  • Azaroan Eusko Jaurlaritzak Villarreal eraso zuen Gasteiz konkistatzeko, baina kanpoko laguntzak ekidin zuen garaipena.

Bilakaera Politikoa eta Soziala Errepublikaren Aldean

Altxamenduaren ondorioz, Manuel Azañak gobernu berria eratzeko esan zion Diego Martinez Barriori. Horrek ezin izan zituen aurrera atera altxamendua geldiarazteko kudeaketak, eta, gainera, ez zion herriari armarik eman nahi; horrenbestez, uztailaren 19an dimititu egin zuen. Ondorengo moduan, Jose Giral jarri zuen buru Azañak, eta orduan, herriari armak ematen hasi ziren.

Alderdi eta erakunde errepublikanoen dinamikak gobernu-aldaketak eta gatazkak eragin zituen, batzuetan odoltsuak, talde errepublikanoaren barruan.

1936ko irailaren 5ean, Azañak Francisco Largo Caballerori eman zion Gobernua eratzeko agindua; PSOEko ezkerreko buruzagia zen, eta koalizio oso zabaleko kabinetea eratu zuen.

Espainiako Alderdi Komunistak 10.000 kide zituen gerra hasi zenean, eta gero eta protagonismo handiagoa hartu zuen. PCEren politikak ituna lortu nahi zuen erdiko burgesiako sektoreekin, enpresaburu txikiekin eta nekazariekin, “lehenengo eta behin, gerra irabazi” lemarekin; beste indar batzuek (anarkistak, POUM), berriz, uste zuten neurri iraultzaileak eta kolektibatzearen aldekoak hartu behar zirela, garaipena lortzeko ezinbestekoa zen herri-laguntza lortu ahal izateko.

Gerra Zibilaren Nazioarteko Dimentsioa

Historialari askoren iritziz, Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerraren aurreko kapitulua izan zen. Nazioen Elkarteak Parterik Ez Hartzeko Batzordea eratu zuen, baina horrek ez zuen eraginkortasunik izan, Espainiako gerran nazioarteko herrietako borrokalaririk ez egoteko.

Francok jasotako laguntza

Alemaniak, Italiak eta Portugalek unitate militarrak, baliabideak eta finantziazioa eman zizkioten Francoren armadari. Laguntza handia eman zion Francori. Bertako itsas armadak etengabe estutu zituen zona leialak, eta partaidetza aktiboa izan zuen erasoaldi batzuetan. Italiak hasieratik lagundu zion Francori, hegazkinak eta Boluntarioen Tropak bidaliz. Portugalek, unitate txikiak eta boluntario irlandarren unitate bat bidali zituen.

Errepublikak jasotako laguntza

Errepublikak 50.000 borrokalari inguruko laguntza jaso zuen nazioartetik: Nazioarteko Brigadak. Baina zailtasun handiak izan zituen hornidura militarrak lortzeko.

Entradas relacionadas: