Gerra Hotza eta Mendebaldeko Blokea: Definizioak, Ezaugarriak eta Berlingo Blokeoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Definizioak:

Gerra Hotza: 1947 eta 1991 urteen artean nazioarteko harremanetan bizi izandako tentsio-egoerari deitu zitzaion Gerra Hotza.

Kapitalismoa: Sistema ekonomiko eta sozial bat da, ekoizpen-baliabideak jabetza pribatua izan behar dutela oinarritzat hartuta.

Komunismoa: Klase sozialik gabeko gizarte bat sustatzen duen mugimendu politiko bat da, non ekoizpen-bideen jabetza Estatuarena den. Jabetza pribatua ez litzateke existituko, eta horrek boterea langile-klaseari eramango lioke.

Perestroika: Gorvachovek Sobietar Batasunean erregimena demokratizatzeko eta irekiera politikoa lortzeko egindako erreformen multzoa.

Ezaugarriak:

Gerra Hotzaren oinarrizko ezaugarriak mantendu egin ziren:

  • Sistema bipolar bat eratu zen, bi superpotentziek elkarri eraso egiteko mehatxua egina zioten.

  • Armamentu-norgehiagokak era arriskutsuan handitu zuen bi superpotentzien suntsitzeko ahalmena.

  • Superpotentziek beren eragin-eremua mugatu zuten. Eremu horietako bakoitzean estatubatuarrak eta sobietarrak ahalegindu ziren.

  • Pertsuasioa, propaganda erabili zuten beren eragin-eremuak sendo­tzeko eta batzeko.

  • Gerra pizteko beldurraren politika. Tentsio handiko uneak eta une lasaiagoak egon ziren txandaka.

  • Tentsio-uneetan, helburua aurkariaren disuasioa zen.

  • Espioitza eta zerbitzu sekretuak garatu ziren –CIA Estatu Batuetan, eta KGB Sobietar Batasunean.

Mendebaldeko Blokea edo Bloke Kapitalista

Espainian eta Portugalen izan ezik, sistema politiko demokratikoak ezarri zituzten, eta ekonomia-eredu kapitalista.

Mendebaldeko blokeak hiru ardatz nagusi izan zituen:

  • Truman doktrina aplikatu. 1947an Bigarren Mundu Gerraren ondorioak oso larriak izan ziren. Elikagaia eta erregai gutxi zeuden eta finantza-sistema eskasa zegoen.

  • Horren ondorioz H.S Trumanek komunismoari eusteko programa bat jarri zuen martxan, laguntza ekonomikoko programa baten bidez.

Ekialdeko Blokea edo Bloke Komunista

Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak SESBen sateliteak ziren, dependentzia politikoarekin eta ekonomikoarekin. Europan, herrialde hauek osatu zuten sobietarren blokea: Errumania, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia, Bulgaria eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa.

Estatu horietan ezarritako erregimen politikoei herri-demokrazia esan zitzaien. Izatez, alderdi bakarreko diktadurak ziren.

Berlingo Blokeoa + Berlingo Harresia

Berlingo Blokeoa

Bigarren mundu gerraren ostean, herrialde garaileek (Estatu Batuak, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia) Alemania lautan banatu zuten, eta bakoitzak bat geratu zen.

Berlingo Sobietar Batasunean partean zegoen baina ere banatu zen. Horregatik Stalinek Berlin blokeatu zuen. Estatubatuarrek aireko zubi bat sortu zuten. 1949an blokeoa kendu zuten baina Berlin bitan banadu zen:

  • Alemaniako Errepublika Federala (AEF), Mendebaldeko blokea, eta sistema politiko demokratikoa.

  • Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED), Ekialdeko blokea eta erregimen komunista zuen

Berlingo Harresia

Berlin bi sektoretan banatuta geratu zen: Mendebaldeko sektorea, ekonomia askoz aberatsagoa zen, eta biztanleek askatasun gehiago zituzten. Horregatik, Ekialdeko biztanle askok Mendebaldeko eremura ihes egiten zuten. Horrez gain, harresi bat eraiki zuten Berlinen 1961ean. Hiria 30 urte egon zen bananduta.

Koreako Gerra (1950-1953)

Bigarren Mundu Gerraren aurretik, Korea Japoniarena zen. 1945ean, japoniarrek porrota jaso ostean, Korea bi estatutan banatu zen:

  • Ipar Korea, gobernu komunistak, SESBek begiko zuena.

  • Hego Korea, mendebaldeko blokearen aldekoa,; autoritarioa eta Estatu Batuen babesa zuen.

1950ean, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu eta mendean hartu zuen.

Estatu batuek hegoaldeko koreari berreskuratu zuten iparraldean sartzen Txinatik gertuz. Horrez gain, Iparraldeko korearen Txina lagundu zion.

1953ko uztailean, Panmunjomeko armistizioa sinatu zuten. Horrek bi estatuak finkatu zituen, NBEk kontrolatutako segurtasun zerrenda batek banatuta.

1954ra arte, Vietnam Indotxina kolonia frantziarreko parte izan zen. Urte hartan, Frantzia erretiratu egin zen handik, eta eskualdea bi herrialdetan banatuta geratu zen, 17º I paraleloak banatzen zituela:

  • Ipar Vietnam: erregimen komunista

  • Hego Vietnam: erregimen diktoriala, baina Estatu Batuen aldekoa.

Hego Vietnamen gerrilla komunista bat zegon, Vietcong, Ipar Vietnamgo erregimenak babestua, eta gobernua kargutik kentzearekin mehatxatzen zuen. Estatu Batuak, Vietnam guztian zehar, komunismoak gero eta eragin handiagoa izatearen beldur zirenez, eta eremu hartako meatze-aberastasunen kontrola galdu nahi ez zutenez, beren tropak bidali zituzten hara, baina ez zuten etsaia garaitzerik izan, hark gerrillari-taktikak erabiltzen bazituen ere.

Tropa estatubatuarrak herrialde hartan egon ziren 1973ra arte. Gerra hartan milioika pertsona hil eta zauritu ziren. Estatu Batuentzat porrot izugarria izan zen

Entradas relacionadas: