Geografiaren Oinarriak: Espazioa, Klima eta Europako Paisaiak
Enviado por davidarroyo1234 y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB
1. Zertarako balio du Geografiak?
Espazioa aztertzen duen zientzia da, eta espazio horrek lotura dauka naturak sortutakoarekin eta gizakiak egindakoarekin.
2. Plaka Tektonikoak
Barne-indarrek eragina dute kanpoko geruzarekin; plakek talka egiten dutenean, material gogorrak badaude, hausturak sortzen dira, eta material biguna badaude, tolesturak edo mendiak sortzen dira.
3. Ordokia edo Lautada
Espazio erregularrak dira, aldaparik gabe eta altura baxuan.
4. Goi-Ordokia
Leku laua da, baina altura duena.
5. Mendia
Plaka tektonikoen eta material bigunen ondorioz sortzen diren tolesturak dira, altueran.
6. Sakonunea
Altura baxuko gunea da, eta bere muturrean altura handiko lekuak daude, adibidez, haran bateko sakonunea.
7. Hondartza
Ozeanoa eta kontinentea elkartzen diren gune laua da.
8. Labarra
Ozeanoa eta kontinentea elkartzen dira mendi baten paretarekin.
9. Penintsula
Kontinentearen lur-zati bat da, guztiz urez inguratua, zati bat izan ezik.
10. Presio Atmosferikoa
Airean pisua da, eta milibaretan neurtzen da.
- Antizikloia: Aire-masa pisu handikoa da, eta eguraldi egonkorra sortzen du.
- Depresioa: Aire-masa pisu gutxikoa da, eta eguraldi ez-egonkorra sortzen du.
- Haizea: Airearen mugimendua da; aire beroa gora doa, eta aire hotza behera. Haizea antizikloi eta depresioen artean egoten da.
11. Klima eta Altitudea
Zenbat eta altuago egon, orduan eta hotz gehiago egiten du: 100 m igo, 0,5 °C jaisten da.
12. Foehn Efektua
Aire-masa heze bat mendi batekin topo egiten duenean, igo egiten da, eta bere tenperatura jaitsi egiten da. Horrela, hodeia gasa zena prezipitatu egiten da, eta euria sortzen da. Ondorioz, mendiaren alde bat hezea da, eta bestea, lehorra.
13. Itsasoaren Eragina Kliman
Termo efektua egiten du: neguan tenperaturak epeldu egiten ditu, eta udan, freskatu.
14. Klimograma: Tenperatura, Prezipitazioa, Lehortasuna
Grafika bat da, eta bertan urtebeteko hilabete guztietako tenperatura eta prezipitazioa agertzen dira. Tenperaturaren lerroak ez badu gainetik prezipitazioaren barra, lehortasuna dagoela esan nahi du.
15. Europako Mendi-Lerro Nagusiak
Pirinioak, Mendikate Betikoak, Alpeak, Balkanak, Karpatoak, Kaukaso, Ural Mendiak eta Eskandinaviako mendiak.
16. Europako Paisaiak
Klima
Ozeanikoa.
Klimograma
Neguan tenperatura hotzak, baina ez muturrekoak, eta udan freskoa. Prezipitazioak urte osoan.
Landaredia
Baso erorkorra.