Geneak eta Minbizia: Azalpen Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,38 KB

1. Geneak eta Minbizia: Kontzeptuak

Minbizia

Minbizia = Neoplasia = Tumore gaiztoa
Zatiketaren autokontrola galdu duten zelula batzuek sortutako ehun-hazkundea da.
Zelula anomalo horiek beste ehun batzuk inbaditzeko eta suntsitzeko gaitasuna dute (metastasia).
Edozein zelulatik sor daiteke, edozein ehunetan ⇒ jatorrizko zelula eta ehunen araberako minbizien sailkapena.

Minbizi motak

  • Tumore solidoak (lokalizatuak): bular, umetoki, prostata...
  • Tumore sistemikoak: leuzemia, linfoma

Minbiziak odol basoen zehar beste ehunak kutsatzen ditu.

Zelula minbizidunen ezaugarriak

  • Anaplasia: Zelula irregularrak (diferentziazio gutxikoak, borobilduak) eta hiperkromatismo nuklearra eta ezohiko mitosi asko.
  • Monoklonalitatea: zelula klon bat dira (zelula bakarretik eratorriak).
  • Autonomia zelularra: ezohiko mitosi asko, hazkunde prozesuaren kontroletik at. Apoptosia inhibitua.
  • Metastasia: inguruko ehunez gain, gorputzean zehar heda daitezke jatorrizko tumoretik bereizi eta odolean edo linfan zehar bidaiatuz ⇒ tumore sekundarioak.
  • Mutazio ugari: genikoak eta kromosomikoak.
  • Zatitzeko abiadura handia.

2. Minbiziaren jatorria: mutazioak

Nola dakigu minbiziaren jatorria mutazioak direla?

  • Eragile mutatzaileek minbizia sortzen dute.
  • Aldaketak konpontzeko mekanismoek ez badute funtzionatzen, minbizia sortzen da.
  • Faktore hereditarioak direla eta, minbizia heredagarria da batzuetan.
  • Kromosoma eta gene aldatuak daudenean askotan minbizia agertzen da: Mutazioen ondorioz zelulek kontrola galdu → kontrolik gabe zatitu → minbizia sortu.
  • Minbizia sortzeko mutazio bat baino gehiago gertatu behar da ⇒ ez da heredagarria zelula somatikoetan.

3. Minbiziarekin zerikusia duten geneak

Minbizia gaixotasun edo patologia genetikoa dela dakigu.
Ziklo zelularraren makinaria kontrolatu eta zuzentzen duten geneen mutazio bat baino gehiago gertatu behar da.
Minbiziarekin lotutako lau gene mota ezagutzen ditugu:

  • Estimulatzaileak: Zatiketa alhalbidetzeko proteinak kodetzen dituzten geneak. Adib: Erreplikaziorako entzimak, tubulina sintetizatzeko proteinak.
  • Protoonkogeneak: Onkogeneak bihurtu daitezke. Protoonkogeneek zatiketa zelularra aktibatzen duten proteinak kodetzen dituzte. Adib: Ezagunenak: ZIKLINAK eta ziklina menpeko KINASAK (zereginak: nukleo mintza desegitea, kromosomak kiribildu, DNA polimerasa bultzatu, ardatz-mitotikoa erregulatu…). Normalean protoonkogeneak zatiketa zelularra bukatutakoan indargabetzen dira.
  • Antionkogeneak: zatiketa zelularra inhibitzen duten proteinak kodetzen dituzte, eta apoptosia zuzentzen duten proteinak kodetzen dituzte. Adib: ziklinak inaktibatzen dituzten proteinen geneak, apoptosia abiarazten duten proteinen geneak (p53 genea),... tumoreak ezabatzen dituzten geneak = antionkogeneak.
  • Modulatzaileak: zelulak bere esparruan mantentzen dituzten proteinak kodetzen dituzte (hedatzeko gaitasuna ezabatzen dutenak ⇒ metastasia gertatuko da hauetan mutazioa egonez gero).

Gene horiez gain, telomerasa entzima minbiziaren garapenarekin lotua dagoela ikusi da.

4. Minbiziaren agerpena eragiten duten faktoreak

Faktore kantzerigenoak: protoonkogeneetan, antionkogeneetan eta gene modulatzaileetan mutazioak sortu ⇒ zelulak zatitzea kontrolatzeko gaitasuna galdu eta hedatzeko gaitasuna garatu ⇒ minbizia sortu.

Faktore kantzerigenoen motak:

  • Hereditarioak: minbizien %5 - %19 artean. Adib: bularrekoa, kolonekoa. Kasu askotan zatiketa zelularra kontrolatzen duen gene bat falta da. Titiaren minbizia.
  • Infekzioak: Animalietan birus batzuek minbizia eragiten dute ⟹ birus onkogenikoak. Adib:
    • Giza-papilomaren birusa (papilomabirusa, HPV) ⟹ umetoki minbizia. Birusaren genoman gizakiaren p53 genea blokeatzen duen proteinaren (“onkoproteina”) genea darama.
    • B eta C hepatitisaren birusak ⟹ gibeleko minbizia.
    • Kaposiren sarkomaren birusa: ziklinen funtzioa (zatiketa aktibatzea) duen onkoproteina bat kodetzen duen genea darama.

    Birus onkogenikoek birusaren DNA infektatutako zelulen genoman tartekatzen dute. Gainera, tartekatze honek aldaketak dakartza ostalariaren zenbait generen sekuentzian.

  • Erradiazioak: Adib: izpi ultramoreek (UV), timina dimeroak sortu eta erreplikazioan DNA polimerasak bat bakarra moduan irakurtzen ditu; erradiazio ionizatzaileek ioiak sortuz beste minbizi mota batzuk eragin (leuzemia, adib).
  • Konposatu kimikoak: DNAren aldaketa itzulezinak sortu. Adib: Tabakoaren kea, alkohola, koloratzaile industrialak, pestizidak, elikagaien kontserbanteak. Minbizien %40 elikagaien osagarriek eragindakoak dira.
  • Faktore immunologikoak: Gizakion immunologia-sistemak zelula gaizto batzuk detektatu eta suntsitzen ditu (T-linfozitoek zelula tumoralak neutralizatu) ⟹ immunoeskasia eragiten duten gaixotasun edo prozesu batzuren ondorioz minbizia gara daiteke. Adib: HIES gaixoek (Hartutako ImmunoEskasiaren Sindromea) botika immunodepresoreak hartzean Kaposiren sarkoma gara dezakete. Giza sistema immunologikoak zelula tumoralak detektatzen ditu haien mintzaren proteina antigenoak errekonozituz ⟹ erantzun immunologikoa pizten du ⟹ zelulak deuseztu. Hau gertatzen ez bada, sistemaren akatsaren seinale izan daiteke.

5. Minbiziaren tratamendua

  1. Prebentzioa: Medikuntza ahalegin handiena prebentzioan dago ⟹ errezagoa da minbiziaren garapen lehen faseetan tratatzea ⟹ hobe prebenitzea tratatzea baino. Adib: Emakume populazioetan mamografiak 50 urtetik aurrera bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako, 2 urterik behin. Kolon minbizia goiz detektatzeko programa: 50 urtetik aurrera 2 urterik behin gorotzetako odol ezkutuaren analisiak eta kolonoskopiak.
  2. Tratamendua: Minbizi-zelulak suntsitzen dituzten terapiak -> erradioterapia, kimioterapia:
    • Erradioterapia: Tratamendu lokala: Erradiazio ionizatzaileak tumore zelulak suntsitzeko (baina zelula arruntak ere suntsitzen ditu).
    • Kimioterapia: Zelula minbizidunak suntsitu edo zelula minbizidunen hazkundea oztopatzen duten botikak (toxikoak). Bere efektuak zelula osasuntsuek ere jasaten dituzte, beraz, efektu sekundario asko ekartzen ditu. Erradioterapia zein kimioterapia askotan erauzketa kirurgiko baten ostean egiten dira ⟹ tratamendu osagarriak.

    Minbizi-mota bakoitzak eta pertsona bakoitzak berezko ikerketa eta tratamendua behar du.
    Azken bolada honetan, botikek zelula minbizidunak hobeto bereizten dituzte: Farmakoak antigorputzekin lotzen dira zelula minbizidunetara heltzeko. Immunoterapia.

Minbizia zein fasetan dagoen jakiteko:

  • Gongoil zentinela: Tumoretik datorren linfa hartzen duen lehenengo gongoila da, eskualde linfatiko batean. Minbizi-zelulak detektatzeko koloreztatzaileak edo markatzaile erradioaktiboak erabiltzen dira.
  • PET (Positronak Igortzen Dituen Tomografia): Teknika honen bidez aktibitate metaboliko handiko zelulak detektatzen dira. Erradiaktiboki markatutako glukosa (erradiofarmakoa) injektatzen zaio pazienteari. Minbizi zelulek aktibitate metaboliko handia dute ⟹ normalek baino glukosa gehiago metabolizatzen dute ⟹ agerian geratzen dira. Tomografian zelula neoplasikoak lokalizatzen dira.

6. Minbiziaren kontrako tratamendu berriak

  1. Immunoterapiak
    • Txertoak: Birusek eragindako minbizia prebenitzeko. Txertoaren mekanismoa: Birus ahula (inaktiboa) edo birusaren antigenoak inokulatzen dira antigorputz espezifikoak sortzeko eta birusa sartu ezkero errazago eta azkarrago borrokatzeko.
    • Antigorputz monoklonalak: Minbizi-zelulak suntsitzen dituzten antigorputz espezifikoak dira, genetikoki berdinak. Antigorputz monoklonalak lortzeko: Hibridoma deituriko zelula hibridoak sortzen dira; hauek, B linfozitoen eta zelula tumoralen (mielomarenak -hezurretako plasma-zelulen minbizia-) arteko fusioaren ondorioz sortzen dira. Hibridomek etengabe ugaltzeko gaitasuna eta antigorputzak sortzeko gaitasuna elkartzen dituzte ⟹ antigorputz kloniko kopuru handia lortzen da. Antigorputz monoklonalak batez ere linfomari (gongoilen minbizia) eta leuzemiari aurre egiteko erabiltzen dira.
  2. Ingeniaritza genetikoaren bidezkoak: terapia genikoak
    • Minbizi-zeluletara gene berriak sartzea, ingeniaritza genetikoaren teknikak erabiliz. Gene horiek batzuetan proteina antigenikoak kodetzen dituzte, antigorputzek hobeto ezagutu eta sistema immuneak eraginkorrago suntsitzeko. Beste batzuetan minbizi-zelulak botiken aurrean sentikorrak bihurtzeko proteinak kodetzen dituzte. Beste batzuetan antionkogeneak dira: zatiketa zelularra oztopatzen duten geneak.
    • Sartzen diren geneak: proteina antigenikoak ekoizteko / erraztasun handiagoz beste terapia batzuk erabiltzeko, kimioterapia. / antionkogenikoak.

Entradas relacionadas: