Garapen sozialen esku hartzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,42 KB

NORBERAREN AUTONOMIA ETA DEPENDENTZIA

KONTZEPTUA

Pertsona batek bere kabuz eta askatasunez erabakiak hartzeko gaitasuna, bere ekintzak orientatuz eta jokabidearen arriskuak bere gain hartuz. Autonomia pertsonala, erabakiak hartzeko gaitasuna. Eguneroko jarduerak egiteko aukera edukitzea izango da. Prozesu luze batez lortzen da. Norberaren autonomia, ongizatea eta autoestimua sentimenduekin bat dator.

EGUNEROKO BIZITZAKO JARDUERAK

Pertsona baten autonomia maila, “eguneroko bizitzako jarduerak” egiteko duen gaitasunean ikusten da. Jarduerak, EBJ EDO BOJ deiturikoak, pertsonak bere ingurunean modu normalizatu batean bizi ahal izateko, egiten dituen jarduerak dira. Hiru kategoria daude:  -Oinarrizko jarduerak. -Jarduera instrumentalak. -Jarduera aurreratuak.

-Oinarrizko jarduerak:  Egunero egiten dira eta bizitzeko ezinbestekoak dira. Oinarrizkoena den autonomia maila lortzeko. Adibidez: Norberaren garbiketa, janztea eta apaintzea, esfinterren kontrola, oinarrizko etxeko lanak, bakoitzaren bizitzan eragina duten erabakiak hartzea.

-Jarduera instrumentalak: Jarduera konplexuak dira, autonomia maila altuagoa behar dute. Ingurunea egokitzeko beharrezkoak dira. Adibidez: telefonoz deitzea, etxeko lan konplexuagoak egitea, erosketak egin, garraiobideak erabili, medikazioa hartu… .

-Jarduera aurreratuak: Bizitzeko estiloarekin erlazionaturiko jarduerak dira, konplexuagoak. Pertsonari bizitzako kalitate on bat edukitzea ahalbidetzen dio. Autonomia eta gaitasun maila altua eskatzen dute. Adibidez: bidaiak egitea, kirola praktikatzea, erakundetan edo elkarteetan parte hartzea… .



AUTONOMIA EZA ETA DEPENDENTZIA

Autonomia faltak eragin handia du, bai pertsonarengan baita familiengan ere. Ondorio nagusia, kanpoko laguntza jaso behar izatea izango da bere beharrak asetu ahal izateko. 

Dependentzia, autonomia faltarekin erlazionatzen dugu gehienetan baina hau ez da beti horrela.

-Dependentzia beti ez da fisikoa edo biologikoa izango, psikologikoa, ekonomikoa… ere izan daiteke.

-Dependentzia egoera guztiak ez dira galera baten ondorioz sortzen. Zahartzaroak edo gaixotasun batek eragindakoak dira.

NORBERAREN AUTONOMIAKO AZTUREN LORPENA

Autonomia izateak, baldintzak: funtzio kognitibo egokiak, baldintza fisikoak, sentsorialak eta osasun maila egokia. Trebezia bat da pertsona batek duen gaitasuna jarduera bat egiteko. Trebezia izateak ez du esan nahi pertsona autonomoa dela.

HASTUAREN IKASKUNTZA:


-PRESTAKETA: Planifikazioa barne hartzen du. 1.
pertsonaren egoera ebaluatuko da. 2. Helburuak markatuko dira. Kontutan hartuko da, zein baliabide dauden eta zenbat denbora dagoen… .

-IKASKUNTZA: Jokabidean zehaztuko da. Kasu bakoitzean, programazio sekuentziatua prestatu beharko da, pausu-pausu deskonposatu beharko da jarduera eta pixkanaka aurreratu.

-AUTOMATIZAZIOA: Entrenamenduan datza. Pertsonari era autonomoan jokatzen laguntzen dio. Teknikaria ondoan laguntzeko. 

-SENDOTZEA: Ikaskuntza finkatuta dago eta pertsonak era egokian jokatzen du. 


AUTONOMIA PERTSONALAREN EBALUAZIOA

PERTSONAREN


BALORAZIOA

Ebaluazioaren helburuak:  Pertsona baten dependentzia maila baloratzeko ikerketa egin beharko dugu, aldaketa eta hobekuntza batetik abiatuz.

Beraz, hobetzeko aukeretan oinarrituko gara gabeziatan baino gehiago. Horrela, ebakuazioaren bidez zera lortuko dugu: -Arrisku egoerak detektatzea. -Gabeziak dituzten arloak identifikatzea. -Esku-hartze egokia egiteko diagnostikoa lortzea.

Ebaluazio tresnak:

-ELKARRIZKETA: Erabiltzaile, zaintzaile edo sendiarekin egiten den jolasa da. Giroak konfiantzazko eta segurtasunezkoa izan behar du.

-BEHAKETA: Behaketak sistematikoa izan behar du, antolatua eta planifikatua: zer, noiz eta non behatu behar da, eta zein baliabide tekniko erabiliko diren. Erregistro orri bat diseinatu beharko da nahi dugun informazioa jasotzeko.

-ESKALAK: Erabiltzailearen egoera funtzionala deskribatzeko erabiltzen da.

-AUTOBEHAKETA: Pertsonak berak, bere jokaerak eta pentsamenduak jasotzen ditu, data, ordua, lekua, egoera eta sentitukoa kontrolatuz. Oso subjektiboa da.


NORBERAREN AUTONOMIAKO TREBETASUNAK LANTZEKO

Programen diseinua:  Norberaren autonomiarako trebetasunak lantzeko programak, errehabilitazio psikosoziala deituriko arloan barneratzen dira, eta guzti hauek PAI deitzen dira.

JARDUEREN AUKERAKETA

Entrenamendu programa baten bidez bideratzen dira. Norbanakoaren gaitasun funtzionala hobetu edo gehitzeko helburua dute, ondo estrukturatutako eta sistematizatutako jarduera multzo bat antolatzen dira.

Arloa                                                                                  Trebetazunak

Norberaren higiene eta zainketa

Eguneroko garbiketak. Hortzen garbiketa. Azalaren zainketa. Ilearen garbiketa. Arropa eta zapaten aukeraketa. Janzteko eta eraisteko gaitasuna.

Elikadura eta nutrizioa

Dieten planifikazioa. Produktuen erosketa. Sukaldaketa. Mahiaren prestaketa. Tresnen erabilera. Mahiko portaera egokia. Platerak jaso eta plater garbitzailearen erabilera.

Etxeko zereginak

Zereginen planifikazioa. Arropa zikinaren banaketa. Garbigailuaren erabilera. Arropen lehortzea. Arropak lisatzea. Arropa armairuan jarri. Tresnen eta produktuen aukeraketa. Egongelaren garbiketa. Logelaren garbiketa. Sukalde eta komunaren garbiketa.

Gizarteko jarduerak

Gastuen planifikazioa. Diruaren erabilera. Garraio publikoaren erabilera. Gizarteko jardueretan parte hartzea.

Osasunaren zainketa

Osasun zentrora joatea. Farmazian erostea. Medikazioa hartzea. Oinarrizko segurtasun neurriak jarraitzea.



HELBURUEN PLANIFIKAZIOA

Pertsonari egindako ebaluazioaren ondorioz egiten dena da. Oinarri nagusia: Helburuak errealistak, ez zailegiak ezta errazegiak ere, malguak eta errez ebalua daitezkeenak izango dira.

ESKU HARTZEKO TEKNIKEN AUKERAKETA

Helburu nagusia jokaera berrien lorpena edo hauen maiztasun. Giza trebetasunak lantzeko teknikak: -Arazoaren identifikazioa eta soluzioak. -Aginduak. -Modelatuak. -Kateaketa. -Role playing. -Etxeko lanak. -Errefortzua. -Familiako orientazioa eta entrenamendua.  -Jokaera kontratua. 

ANTOLAKETA ETA DENBORALIZAZIOA

Entrenamendu programa bat, ondo planifikatutako sesio multzo baten bideratzen dira.

PROGRAMAREN APLIKAZIOA

--Metodologia:  Profesionalaren papera oinarrizkoa izango da, erabiltzaileak, markatutako helburuak lortzeko. Lana hiru alditan banatuko da:

-Lehen momentuan, irakasle moduan jokatzen du, motibazioa eta jarduerak nola egiten diren azalduko du. Ondoren laguntzaile modura jokatuko du, beharrezko laguntza eskainiko dizkio. Azkenik, behatzaile gisa jokatuko du, behatu eta akatsak zuzendu egingo ditu.

--Sesioen garapena: Errezagoa izango da familiaren parte hartzea indibiduala izango bazen. Norberaren beharrak eta PAI-a errespetatuz. 

Sesio bakoitzean erabiliko den dinamika hurrengoa izango da: 

-Aurreko saioa bergogoratzen da eta etxeko lanak errepikatzen dira. Sesioaren helburuak aurkezten dira eta bertan landuko duten jarduerak edo jokaerak. Entrenamendua bideratzen da, aukeratutako teknikak erabiliz eta sortzen diren arazoak soluzionatuz. Sesioa, landutako aspektu garrantsitsuenak errepasatuz bukatzen da eta etxeko lanak planteatzen dira.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
JolaS FUNTZIONALA