Garapen Afektiboa eta Emozionala Haurtzaroan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11 KB
Garapen Afektiboaren Definizioa eta Mugak
Emozioa, sentimendua, nortasuna, afektibitatea eta antzeko hitzak bururatzen zaizkigu. Emozioen mundua den buruhauste zaila osatzeko pertsona bakoitzak erabiltzen duen hiztegiarekin erlazionatuta dagoen prozesua dela esan dezakegu. Garapen afektiboaren oinarrizko kontzeptu horiek lagunduko digute. Atxikimenduari buruz atal bat ere badago. Funtsezko alderdia da haurraren afektibitateari eta gizarteratzeari dagokionez, garapen afektiboaren eta kognitiboaren arteko elkarreraginarekin.
Afektibitatearen eta Emozioen Oinarri Fisiologikoak
Emozioak eta sentimenduak ezin dira kontatu. Gainera, izaki bizidunengandik bereizten duen ezaugarri funtsezkoa da. Emozioak funtsezko elementuak dira pertsonak bizitzarako erabakiak hartzerakoan; arrazoia ez da gizakia une jakin batean hartzera bultzatu duen gauza bakarra. Adibidez: beldurra eta lotsa.
Afektibitatea
Afektibitatean gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu egoera edo emozio guztiak biltzen dira. Afektibitatea gizakiak bere buruarekiko, inguru fisikoarekiko eta gizarte inguruarekiko bizi eta adierazten dituen afektu egoerak dira.
Emozioak
Emozioak kanpo estimuluei erantzuteko sortzen den asaldura egoera fisiologikoa da. Estimuluaren ondorioz sortzen den bat-bateko erreakzio fisikoa da. Iraupen laburrekoa eta instantaneoa, irtenbide fisiko edo psikologiko bat erantzuteko intentsitate indartsua, eta, askotan, gorputzeko erreakzioak sortzen dituzte. Inguruko estimuluei lotuta daude mentalki erantzuten dugun bitartean. Adibidez: egun normal batean amari opari bat egiten diozunean.
Sentimendua
Eguneroko bizitzan, sarri, emozioa eta sentimendua hitzetan ez dira bereizten. Bi kontzeptuak oso lotuta daude, baina ez dute gauza bera esan nahi. Sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa da, eta emozio hori sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere mantendu egiten da. Intentsitatea emozioena baino txikiagoa da, suabeagoa. Sentimenduaren interpretazioa pertsonala eta konplexutasunagatik sortzen da. Adibidez: norbait gustuko duzunean baina ez diozunean esaten, pentsatuz kalabazak emango dizkizula.
Garapen Emozionala
Informazioa prozesatzeko, komunikazioa garatzeko, atxikimendua antolatzeko, moralki garatzeko eta ezagutza gizartea, horiek, eboluzio prozesuak dira. Zenbait alderdi kontuan hartzen dira: emozioen adierazpena, emozioak erregulatzea, enpatia eta abar. Joera nagusia arrazionalista zenez, emozioak kognizioaren mendeko gisa aztertu ohi ziren, eta nortasunaren garapenari dagozkion beste kognizio-prozesu garrantzitsuagoen adierazgarritzat ematen ziren. Ikuspegi etiologikoa da nagusiena; izan ere, gizaki arruntaren eboluzioan, askotan, emozioa arrazoia baino garrantzitsuagoa da. Emozioak ez dira barne-esperientzia subjektibo gisa aztertzen, emozioek jarduera zehatzak eragiten dituztela pentsatzen da. Inguruarekiko harreman garrantzitsuak aldatzeko prozesuak dira. Hau da, estimuluak atseginak edo desatseginak izatea, besteengandik jasotzen den komunikazioa eta pertsonak dituzten helburuak. Erantzun emozionalek jokabidea gidatu eta antolatu egiten dute; esate baterako, poztasuna, haserrea, tristura eta beldurra. Gizarte-harremanak erregulatzeko erabili ohi ditugu, besteengana hurbiltzeko edo besteen laguntza bilatzeko edota min egiten digunari aurre egiteko.
Emozioen Bidez Garatzen diren Alderdiak
Bizitzan zehar mantentzen dira, eta emozioek aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzte bizitza emozionalaren hainbat arlotan. Hasieran, emozioak adierazteko era familia-inguruak moldatzen du, eta, gero, bakoitzak berea moldatzen du. Ez dira ahaztu behar zenbait faktore garrantzitsu; haurrak hitz egiteko gaitasuna lortzen duenean, hizkuntzaren bidez, sentimenduak adierazteko aukera berriak sortzen baitira.
Garapen Emozionalean Eragina duten Faktoreak
Garapen kognitiboaren bidez, helburu berriak sustatu egiten dira, helburuak hautemateko pertzepzio-maila konplexuagoak lortzen dira, eta emozioak erregulatzeko gaitasuna areagotu egiten da. Garapen kognitiboak eragin handia du emozioak ulertzeko prozesuan. Garapen emozionalean izaten diren aldaketa batzuk garuna eta nerbio-sistema garatzen direnean sortzen dira, eta beste batzuk mugimenduen garapenarekin zerikusia dutenean. Enpatiari eta emozioak ulertzeari eta erregulatzeari dagokienez, gaitasun horiek pertsonen arteko harremanen arabera sortzen eta garatzen dira.
Garapen Emozionala Lehen Haurtzaroan
Adierazpen Emozionala Lehen Haurtzaroan
Gurasoei euren haurtxoek emozio zehatzak izaten eta azaltzen dituzten ala ez galdetzen badiegu, denek baietz erantzungo ligukete. Gurasoek haurrei begiratzeko ikertzaileek baino denbora gehiago badute ere, gehiegizko interpretazioaren hipotesia ezin da albo batera utzi. Haurrek, jaiotzen direnetik, irribarre egiten dute, eta, aurpegi-espresioaren bidez, interesa, nazka eta egonezina adierazten dituzte; 2. eta 4. hilabete artean, haserrea, harridura eta tristura agertzen dira, eta 5. hilabetetik aurrera beldurra. Bizitzako lehen urteak pasa ahala, emozioak argiago bereizten dira, hautakorragoak izaten dira, eta azkarrago, sendoago eta luzeago bihurtzen dira.
Emozioez Jabetzea eta Enpatia Lehen Haurtzaroan
4. eta 7. hilabete artean, esanahi emozionala eta aurpegi-espresioak lotzen hasten dira. Emozioak egoki interpretatzeko gaitasuna besteen espresio emozionalei egoki erantzun dietenean sortzen da. Erantzun horiek ez dira imitazioa; ama haserre dagoenean eta pozik dagoenean antzeko mugimenduak egin arren, ama haserre dagoenean haurrak gutxiago mugitzen dira. Beraz, adin txiki horietan, amaren emozioei erantzuteko haurrak izaten dituen erreakzioak moldatu egiten dira. Gizarte-erreferentzia erabiltzeak haurrak emozioak antolatu egin ditzakeela adierazten digu. Zaintzaileek, adierazpen emozionalen bidez, haurren arreta estimulu eta egoera jakin batzuetara bideratu ohi dute, eta emozio horien informazioa erabiltzea ezinbestekoa da ingurune fisikoa eta soziala ulertzeko. Haurrek, besteen emozioak ulertu eta interpretatzeaz gain, gai dira besteekin egoera afektiboa konpartitzeko. Enpatia, besteen emozioak bereganatzeko gaitasuna, oso garrantzitsua da haurren garapen emozionalean, oso baliagarria da pertsonen arteko harremanei eta gizarteratzeari dagokienez.
Lehen Haurtzaroaren eta Bigarren Haurtzaroaren arteko Zerikusia
Oso garrantzitsua da garapen emozionalean. Euren buruaz jabetzen direnean, egoera emozionalak bereizten hasten dira. Jokabidea erregulatzeko garrantzitsuak diren gizarte-harremanak ezartzeko emozioak ere etapa honetan sortzen dira. Sortzen diren hizkuntza eta joko sinbolikoak ere oso garrantzitsuak dira norberaren zein besteen emozioak ulertu ahal izateko.
Norbere Burua eta Kontzientzia Hartzea
Lehen haurtzaroan haurrak egoera emozionalak bizi eta adierazi egiten ditu, baina, horrez gain, kontzientziatzen hasten da, eta egoera eta adierazpen emozionalak interpretatzeko eta ebaluatzeko gai dira. Barne-prozesu gisa, esperientzia emozionala hitzen bidez adierazten hasten da. Adibidez: “triste nago”, “pozik nago”... Esperientzia emozional subjektiboa sortzeko, norbere burua besteengandik bereiztea ezinbesteko baldintza bada ere, ezin da ukatu familia-testuinguruak duen garrantzia, gurasoak eta hezitzaileak direlako emozioen esanahia.
Gurasoek haurrari bere jokabidea ulertu dutela jakinarazteko, adierazpen emozionala errepikatu egiten dute, eta hitz eginda egiaztatu egiten dute. Horrela, gurasoek haurrak kontzientzia hartzeko ezinbestekoak diren erantzun emozionalen eta egoera subjektiboen arteko loturak eskaintzen dituzte.
Hizkuntza eta Esperientzia Emozionala
Hizkuntzaz jabetzeak pertsonen arteko harremanak eta esperientzia emozionala aldarazten ditu. Adierazteko tresna berri horren bidez, haurrak, emozioak adierazteko, zuzeneko adierazpenak gero eta gutxiago erabili ohi ditu, eta hizkuntza gero eta gehiago erabili ohi du. Horregatik, gero eta gutxiago negar egiten du.
18 hilabetetik aurrera, haurrak besteen emozioez eta egoera afektiboez galdetzen eta eztabaidatzen hasten dira, batez ere, euren jokabidea kontrolatu ahal izateko.
Atxikimendua
Atxikimenduaren Garapena Lehen Haurtzaroan
Haurtxoak zaintzaileenganako kontaktua mantentzeko eta zaintzaileok bera zaintzera bultzatzeko gaitasuna badu ere, horrek ez du esan nahi atxikimendua automatikoki sortzen denik. Harreman hori umeak eta amak sortzen duten elkarrekintza baino ez da.
Haurra biologikoki erregulatzen diren harreman horietatik lotura afektibora pasa dadin, bi baldintza bete behar dira: +elkarrekintzak etengabekoa izan behar du, eta haurrak zenbait prozesu mental eta afektibo garatu egin behar ditu. +Gurasoek haurraren seinaleak interpretatzen eta seinaleei egoki erantzuten ikasi behar dute, eta haurrak atxikimendu-irudia ezagutu eta bereizi egin behar du.
3 Fase
- Pertsonengana hurbiltzeko joera izatea zaintzen duten pertsonak bereizi gabe (0-3 hilabete)
- Elkarreragina ezartzeko, familiako irudienganako lehentasuna izatea, baina ezezagunak arbuiatu gabe (3-7 hilabete)
- Lotura-harremana eta ezezagunenganako beldurra (8-12 hilabete)
Atxikimendu Motak eta Atxikimenduaren Egonkortasuna
Atxikimendu-estiloak edo -ereduak. Denboran egonkor samar mantentzen diren atxikimendu-sistemaren ezaugarri-multzoa da. Eztabaida dago, estilo horien egonkortasun-mailari eta ereduok ezartzeko garaiari dagokienez.
Haurraren eta atxikimendu-irudiaren arteko loturaren kalitatea edo segurtasuna neurtzeko prozedura laburra eta sistematikoa garatu zuten. Prozedura horretan, haurrak, zortzi estres-egoera laburretan, atxikimendu-irudiarenganako zein jokabide zuen behatu zuten.
- Atxikimendu segurua
- Estutasun atxikimendu anbibalentea
- Saiheste atxikimendua
Harremanak eta Atxikimenduaren Egonkortasuna Lehenbiziko Hilabeteetan
Egoera gaitzetan seguru sentitzen diren haurrek, gerora, gizarte-trebetasun gehiago dituzte, enpatia handiagoa dute, eskola-ariketak hobeto egiten dituzte, jokoetarako eta arazoak konpontzeko irudikapen handiagoa dute, emozioak hobeto erregulatzen dituzte, autonomoagoak dira eta hezitzaileekin errazago egiten dituzte harremanak, eta harremanok egokiagoak eta eraginkorragoak izaten dira.
Lehenbiziko hilabeteetako atxikimenduaren eragina barne-eredu aktiboen bidez azal daiteke, zeren atxikimendu-irudien ereduek eragina baitute haurren harremanak bilatzeko eta interpretatzeko eran.
Atxikimendu-irudiaren eredu positiboa eraikitzen duten haurrak fidakorragoak eta baikorragoak dira harremanak sortzeko momentuan.
Atxikimendua Haurtzaroan
Eskolaurrea
Bizitzako lehenbiziko urtea eta gero, atxikimendu-lotura ondo ezarri ondoren, haurrak atxikimendu-irudienganako independentzia lortzen hasten da, mugitzeko eta hitz egiteko gaitasunen eta adimen-gaitasunen bidez. Prozesu hori beti gorabeheratsua izan da.
Bertan haurrak aurreratzeko zein atzeratzeko joerak erakusten dira:
- Gurasoen intimitatean parte hartzeko joera
- Aldentzea