Galdu arte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,61 KB

Baziren behin bi lehengusu: Nikolas eta Xepe,elkarrekin oso ongi eramaten zirenak. Xepe mutil ilun, isil, uzkur eta izua zen. Nikok, aldiz, Atraskuko barran egiten zuen lan bere aita gurpildun aulkian gelditu zenez geroztik. Bestalde, taberna honetan egiten ziren gaztetxea okupatu aurreko batzarrak. Baina, azkenik, eraikin abandonatu eta zaharkitu hura bereganatzea lortu zuten. Ondoren asanbladak egin zituzten, berori galtzeko susmoak zituztelako. Eta denbora gutxi barru, han agertu ziren Roberto sarjentua eta udaltzain taldetxo bat. Tira-bira batzuen ondoren, Xepe eta bere lagunak kanporatuak izan ziren gaztetxetik. Egun batzuen buruan, ordea, berriz ere berreskuratu zuten. Gero Martin casting batera abiatu zen, aktore baten papera lortzekotan, eta honako honetan ere guztiak harriturik utzi zituen. Xeperen atsekaberako, bere lehengusua ezkontzen zen eta berari ez zitzaizkion horrelako ospakizunak batere gustatzen. Beste alde batetik, herriko musika bandaren emanaldia zapuztu zuten, haiek udaletxearen babesa zutelako eta gaztetxeko rock kontzertuak , aldiz, debekatu egiten zituztelako. Istiluen ondoren, Martinek, etxekoen erreakzioaren beldurrez, Periskopioren aitaren kamioneta hartu eta alde egin zuen. Bueltan, ordea, gaztetxean bizitzen jarri zen. Egun batzuk barru, rock kontzertuak antolatu zituzten. Festak luze jo zuen, Xepe eta Ute, neska alemana, bakarrik gelditu ziren arte. Gaua primeran igaro zuten elkarrekin. Soldaduskara joateko garaian ere, ikaragarria muntatu zuen Xingularrek udaletxeko gela bat hankaz gora utziz. Okupaturiko eraikinari zegokionez, barnealde eta kanpoaldea pintatzea erabaki zuten. Eta, berriz ere, beste rock kontzertu bat antolatu zuten talde holandar baten eskutik. Biharamunean erresaka zen nagusi  Xeperengan. Gainera, gauean burututako triskantzak ez zion batere graziarik egin Antijosi: telefonoa puskatu, botilak puskatu... Poliki-poliki, guztia garbitu eta bakoitza bere etxera abiatu zen. Azken boladan Xepe nahiko marjinaturik zebilen. Egun batean, amak lan bat eskaini zion, etxera bueltatzeko baldintzarekin. Egun berean, Espainiako Poliziak komando bateko lau kide hil zituen. Ondorioz, Xeperen koadrilakoek enkartelada bat egin nahi zuten, hilketak salatzeko. Hurrengo egunean, protesta egiten zuten bitartean, Xepe bere etxera abiatu zen. Amak eskainitako lana ez onartzeak, errieta batzuk entzun behar izana ekarri zion. Guzti horrez gain, gutun bat heldu zitzaion, gazte talde bat epaitua izan behar zela esaten zuena, haien artean bera. Jadanik gaztetxean, Arrasatera joatea proposatu zioten, kontzertuak baitzeuden. Jada hurrengo eguna argituta, deklaratzera inor ez joatea adostu zuten eta igande eguerdirako manifestazioa deitu zuten.



Gaztetxea eta udalaren arteko arazoak baretuak zeuden azken aldian. Baina, ezustean, gazte talde bat udaletxeari harrika hasi zitzaion, leihoak puskatuz. Berehala agertu ziren udaltzainak eta guardia zibila, nahiz eta ondoren etorritako bidetik joan. Bestalde, heroinaren kontua ez zen txantxetan ibiltzeko modukoa: udaletxeak gaztetxea salatu zuen bertakoak trapitxeoan zebiltzalarik edo. Eta kontu horrengatik , hain zuzen ere, Xepe egun batean Leonekin haserretu zen, honek bertako komunean txutatzeko asmoa baitzuen. Gaztetxearen kontuekin jarraituz, udalak berria egin eta zaharra desalojatzeko agindua eman zuen. Gazteria horren aurka zegoenez, gose greba egitea bururatu zitzaien bakar batzuei. Baina, haien harridurarako, poliziak, gose greba hasi eta denbora gutxira, udaletxeko gela batetatik kanporatu zituen. Eta honi erantzunez, Xepe eta bere baskakoek alkatearen etxeko hormetan pintadak egin zituzten. Hurrengo goizean, udaletxeko langileek eraikin okupatua itxi egin zuten. Hala ere, gazte taldea, kikildu beharrean,gaztetxe berria okupatzeko asmoz agertu zen, okupatu eta gutxira guardia zibilak kanpora atera bazituzten ere. Larunbat gaua zelarik, parranda egitea erabaki zuten. Biharamunean konturatu zen Xepe Eibarren aurkitzen zela, gaua Itsasorekin igaro ostean. Horrez gain, etxera itzultzean, bere aitak lan bat hartzera behartu zuen, bestela etxetik egotzia izango zen. Eta eguna bukatzeko, Atraskun udaletxeak gaztetxearen gaineko bilera zabala antolatu zuela jabetu zen. Lana ere aldatu egin zuen, eta zuen nagusia kabroi samarra zen. Egun batean, mendekua hartzeko asmoarekin, bere ugazabaren txaletean sartu eta ikaragarrizko triskantza egin zuen. Beste ustekabe bat hartu zuen gaztetxearen presidentea Xingular zela jakitean. Lan astunaz nekaturik, parranda bat egitea pentsatu zuen lagun taldearekin. Han ere, bere barrenak askatzeko asmotan, botila bi jaurti zizkion abeslariari, Xepek eta Nikok Bergarako espetxean bukatu zutelarik. Gaztetxeko inaugurazioa ospatzen zela eta, Xepek antzezpen labur bat egin zuen kontzertuen aurretik, jende guztia aho zabalik utziz. Hala ere, asanbladak egiten jarraitu zuten, udaletxearen beldur baitziren. Biharamunean, berriz ere, Xepek bihurrikeria bat egin zuen: udaltzaingoaren autoa hartu eta Arantzazuko monasteriora abiatu zen. Auto barruan maleta bat zegoen, barnean gaztetxean emaniko pelikula aurkitzen zelarik. Baina, fraileak maleta hura ikustean beldurtu eta poliziari abisatu zioten, hauek azkenean lehergailua ez zela egiaztatu zutelarik.Xepe hantxe bertan atxilotua izan zen. Ekintza honen ondoren, Martinek gaztetxearekin zuen harremana behin-betiko eten zuen. Ondoren heroinaren munduan erori zen eta 90eko hamarkadan hiesa heldu zitzaion, eta, ondorioz, eritetxean egon beharra. Azkenik, hiesaren aurkako kanpainan bi politikarik bisitatu zutelarik, Xepek, beraien begien aurrean bosgarren solairutik hutsera jauzi eginez, bizia galdu zuen, azken momenturarte bere izaera agerian utziz.          

Entradas relacionadas: