Gaixotasun Periodontalaren Gida Osoa: Mota, Etiologia, Sintomak eta Tratamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,41 KB

Zer da gaixotasun periodontala?

Gaixotasun periodontalak hortzak inguratzen dituzten ehunei eragiten dieten gaixotasunak dira. Bi mota nagusi daude:

1. Gingibitisa

Hortzoia kaltetzen duen hanturazko gaixotasuna da. Tratamendua jarriz gero, itzulgarria da.

2. Periodontitisa

Gingibitisak aurrera egiten badu, intsertzio periodontala kaltetu eta ehunen galera eragiten du. Prozesu itzulgaitza da.

Gaixotasun periodontalaren etiologia

Bi faktore mota bereizten dira:

1. Faktore eragileak

  • Bakterio-plaka eta bakterioak
  • Kalkulua (tartaroa)

2. Faktore laguntzaileak

  • Faktore lokalak:
    • Plaka pilatzen laguntzen duten faktoreak: hortzen anatomia, hortzen posizio desegokia, erretrakzio gingibalak, iatrogenia, ahotik arnasa hartzea.
    • Bruxismoak eta maloklusioek eragiten duten trauma oklusala.
    • Galdutako hortzak ez ordezkatzea.
  • Faktore orokorrak:
    • Nutrizioa
    • Estresa
    • Adina
    • Gaixotasun orokorrak
    • Tabakoa (erretzaileek zeinu eta sintoma gutxiago izan ohi dute, gaixotasuna isilean garatzen da eta tratamendua atzeratzen da; defentsak murrizten dira; orbaintzea oztopatzen da; oxigeno gutxiago zonaldean, bakterio anaerobioentzat baldintza aproposak sortuz)
    • Hormonak
    • Drogak edo botikak
    • Faktore genetikoak

Gingibitisaren ezaugarriak

Gingibitisa babes periodontoa kaltetzen duen prozesu inflamatorioa da, tratamendua jarriz gero itzulgarria dena.

Ezaugarriak:

  • Kolorea: Gorrixka
  • Ehundura: Distiratsua
  • Forma: Galdua, papilak kaltetuta
  • Tamaina: Handitua, ondorioz poltsa faltsua agertuz
  • Konsistentzia: Biguinagoa
  • Posizioa: Hortzoia handituta dagoenez, gorago
  • Odol-jarioa: Bai, garrantzitsua
  • Zeinu erradiografikoak: Ez
  • Zundaketa: Normala

G.U.N.A. (Gingibitis Ultzeradun Nekrosatzaile Akutua)

Plaka pilaketarekin lotuta egoteaz gain, beste faktore batzuekin erlazionatuta dago, hala nola, defentsak murrizten dituzten egoerak (HIESA...). Ohikoa da pertsona gazteen artean (20-35 urte). Eboluzio azkarrekoa da, denbora gutxian kalte handiak sortuz.

Beste ezaugarriak:

  • Hortzen arteko papilen ultzerazioa eta nekrosia
  • Mina
  • Odol-jarioa, kasu honetan espontaneoa ere izan daitekeena
  • Halitosia eta ahoko zapore txarra
  • Pseudomembrana: papila nekrosatzen hasten denean, gainean mintz zuri bat agertzen da eta mintz hori kentzen bada papilaren gainazala gorri geratzen da edo odol-jarioa sortzen da
  • Sintoma orokorrak: ondoeza, sukarra, adenopatiak

Kasu honetan, tratamendua ezartzeko orduan, antibiotikoa eman beharko da. Tratamendua ezartzen ez bada, P.U.N.A. (Periodontitis Ultzeradun Nekrosatzaile Akutua) sor daiteke.

Hormona sexualen desoreka eta gingibitisaren arteko harremana

Bakterio-plakaren presentzian, odolean estrogeno eta progesterona kantitatea handitzen denean, hortzoiaren hantura sor daiteke. Horren ondorioz, ohikoa da emakumeetan haurdunaldian zehar, pubertaroan zehar, antisorgailuak hartzen dituztenean, ziklo menstrualari lotuta...

Granuloma piogenoa ager daiteke (tumore onbera). Granuloma horiek ohikoagoak dira haurdunaldian eta normalean haurra jaiotzean desagertzen dira.

Gingibitis deskamatiboa

Hainbat gaixotasun autoimmuneekin erlazionatzen den gingibitis mota da. Adibidez, liken planoarekin eta penfigo eta penfigoidearekin. Hortzoi itsatsia kaltetzen du, bertako epitelioaren deskamazioa sortuz eta zonalde horien gorritasuna eraginez.

Periodontitisaren ezaugarriak

Gingibitisa zaintzen ez bada, periodontitisa eragin dezake. Hau da, periodontitisak babes periodontoa eta intsertzio periodontoa kaltetzen dituen gaixotasuna da. Prozesu itzulgaitza da.

Periodontitisak gingibitisak eragiten dituen zeinu eta sintoma guztiak eragingo ditu, horrez gain, intsertzio periodontoa galtzearen ondorioz eragindako beste zeinu eta sintoma batzuk ere sortuko ditu: zundaren bidezko neurketak 3 mm baino altuagoak izango dira, hau da, poltsa periodontalak sortuko dira. Gainera, intsertzio ehunen galerak aurrera egin ahala, beste ondorio batzuk ere agertuko dira: hortzoia galtzen joango da, erretrakzio gingibalak sortuz; hortzen mugikortasuna sortuko da; atzeko hortzen furkak agerian geratuko dira furka lesioak sortuz; hortzak desplazatu egingo dira migrazio patologikoak eraginez; azkenik, zeinu erradiografikoak agertuko dira. Bestalde, mina, halitosia, zorne-jarioa eta abzesu periodontalak ere sor daitezke.

Periodontitis kronikoa vs. Periodontitis agresiboa

EzaugarriaKronikoaAgresiboa
Maiztasuna%80%5-15
Adina30-55 urte35 urte baino gutxiago
Faktore eragileakBakterio pilaketaFaktore etiologikoak, faktore genetikoak, bakterioak (Bacteroides, Forshytus)
Eboluzioa/PronostikoaMotela, pronostiko ona epe luzera pazientearen kolaborazioarekinOso azkarra, pronostiko txarra
AzpitaldeakP.U.N.A.Gazteen periodontitisa, pubertaro aurreko periodontitisa, periodontitis aurreratua

Periodontitisaren eboluzioa

Hiru fase bereizten dira:

1. Hasierako periodontitisa

  • Sakontasun txikiko poltsa periodontalak (4-5 mm)
  • Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren herena baino txikiagoa
  • Ez dago furka lesiorik
  • Ez dago mugikortasunik, edo oso mugikortasun txikia dago sustrai bakarreko hortzetan

2. Periodontitis moderatua

  • Poltsa periodontal gehienek 5-6 mm-ko sakontasuna dute
  • Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren heren bat baino handiagoa da baina bi heren baino txikiagoa
  • Furka lesioak agertzen hasten dira
  • Mugikortasun garrantzitsua dago sustrai bakarreko hortzetan, eta txikia haginetan

3. Periodontitis aurreratua

  • Poltsa periodontalak sakonak dira (6 mm baino handiagoak)
  • Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren 2 heren baino handiagoa
  • Furka lesioak daude, eta garrantzitsuak dira
  • Mugikortasun handia dago, bai sustrai bakarreko hortzetan, bai sustrai bat baino gehiago dituzten hortzetan (haginak)

Periodontitisaren ondorioak

Lokalak

Periodontitisaren ondorio nagusia hortzen galera da; izan ere, intsertzio periodonto osoa galtzen denean, hortzak ez du euskarririk izango eta erori egingo da. Hortzen galerak bestelako arazoak sortuko ditu: arazo estetikoak, funtzionalak (murtxikatzeko)...

Orokorrak

Periodontitisa sortzen duten bakterioak odolaren bitartez hedatu daitezke, gorputzeko beste zonaldeetan ere ondorioak eraginez. Besteak beste:

  • Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arriskua handitzen da
  • Garai aurreko erditzea edukitzeko arriskua handitzen da
  • Diabetesa deskonpentsatzeko arriskua handitzen da; horrela, periodontitisa kontrolatzen denean, diabetesa errazago kontrolatzen da

Ehun periinplantarioak

Inplanteak ehun periinplantarioak deitzen diren ehunetaz inguratuta daude; ehun horiek hortzoia eta hezur albeolarra dira. Bakterioen eraginez ehun periinplantarioak ere kaltetu daitezke, gaixotasun periinplantarioak sortuz.

1. Mukositis periinplantarioa

Hortzoia bakarrik kaltetzen da. Itzulgarria da. Tratatzen ez bada, bakterioek aurrera egin eta hezurra kaltetu dezakete periinplantitisa sortuz.

2. Periinplantitisa

Hortzoia kaltetzeaz gain, hezur galera ere badago. Itzulgaitza da.

Pazienteak periodontitisa izan badu eta erretzailea bada, arrisku gehiago du.

Gaixotasun periinplantarioa

Bakterioen eraginez kaltetuta sortzen dira. Bi motatakoak izan daitezke:

1. Mukositis periinplantarioa

Hortzoia bakarrik kaltetzen denean gertatzen da. Honek gingibitisaren antzeko ezaugarriak ditu. Itzulgarria da.

2. Periinplantitisa

Hortzoia kaltetzeaz gain, hezur galera ere gertatzen da. Honek periodontitisaren antzeko ezaugarriak ditu. Itzulgaitza da.

Gaixotasun periinplantarioen faktore etiologikoak

  • Gaixotasun periodontalaren faktore etiologikoak (bakterio-plaka...)
  • Gaizki ahokatutako protesiak eta inplanteen gainazalaren ezaugarriak
  • Periodontitisa eduki izana
  • Tabakoa

Analisi mikrobiologikoa

Periodontitis mota batzuetan, adibidez, agresiboen kasuan, diagnostikatzeko metodo erabilgarriak dira. Gaixotasun periodontal bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren jakinda, aurreko protokolo hori jarraituz, gero diagnostiko zehatza egin ahalko da.

Erretrakzio gingibala

Erretrakzio gingibala hortzoia apikalerantz mugitzen denean, hau da, galtzen denean, eta sustraiaren gainazala agerian geratzen denean sortzen den egoera da.

Etiologia

Nahiz eta gehienetan gaixotasun periodontalaren ondorioz agertu, beste faktore batzuek ere eragin dezakete:

  • Eskuilatzeko era traumatikoa
  • Piercing-ak
  • Ortodontzia tratamenduak
  • Iatrogenia
  • Periodonto mehea izatea
  • Frenuluen intsertzio desegokiak
  • Hortzen posizio desegokia

Sailkapena (Miller-en arabera)

  • Miller-en I. klasea: erretrakzioa ez da iritsi marra mukogingibalera, eta ehun interproximalak ez dira galdu
  • Miller-en II. klasea: erretrakzioa lerro mukogingibalera iritsi edota gainditzen du, baina ehun interproximalak ez dira galdu
  • Miller-en III. klasea: erretrakzio gingibala lerro mukogingibalera iritsi edo ez, ehun interproximalak galtzen hasi dira
  • Miller-en IV. klasea: ehun interproximalen galera larria dago

Ondorioak

  • Sustrai txantxarra izateko aukera gehiago
  • Hipersentikortasuna
  • Garbitzeko zailtasunak
  • Estetika txarra

Ultzera traumatikoa vs. ultzera gaiztoa

EzaugarriaUltzera traumatikoaUltzera gaiztoa
SakontasunaSuperfizialaSakona
FormaErregularraIrregularra
ItxuraGarbiaZikina
MinaHasieratik da mingarriaHasieran ez da oso mingarria izaten (infektatzen den arte)
KausakKausa mekanikoak ikusgaiEz da kausarik ikusten

Tumore onbera vs. tumore gaiztoa

EzaugarriaOnberaGaiztoa
DesberdintzapenaTumore zelulek jatorrizko zelula helduen antza duteTumore zelulak ez dira jatorrizko zelula helduen antzekoak
HazkuntzaKontrolatua eta motela. Ez du inguruko ehunik inbaditzen, bere lekuan mantentzen daKontrolik gabe eta azkarra. Inguruko ehunak inbaditu, suntsitu eta ordezkatu ditzake
Metastasia (odola edo linfaren bitartez beste edozein gorputzeko lekura iritsi, bertan kontrolik gabe ugaldu eta gorputzaren beste tokitan neoplasiak sortuz)EzBai
Osasunean duen eraginaNormalean ez du heriotzarik eragitenHeriotza eragin dezake diagnostikatu eta tratatzen ez bada

Entradas relacionadas: