Gaixotasun infekziosoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,59 KB

6. Nola prebenitu daitezke gaixotasun infekziosoak?


  • Kutsatuta egon daitezkeen erreketatik edo iturrietatik urik ez edatea

  • Elikagaien ontzietako arauei jarraitzea.

  • Janari prestatua ondo berotzea.

  • Fruituak eta barazkiak ondo garbitzea (lixiba gehi daiteke).

  • Eskuak, janaria manipulatu aurretik garbitzea.

  • Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea

7. Nola funtzionatzen du gure sistema inmunologikoak?


SISTEMA INMUNOLOGIKOAREN FUNTZIONAMENDUA: agente patogenoak gure organismoan sartzean erantzun inmunologikoa eragiten dute:


1) Infekzioa: agente patogenoa gure organismora sartu

2) Detekzioa: globulu zuri batek agentea detektatu

3) Antigorputzak fabrikatu : globulu zuriek antigorputzak fabrikatzen dituzte patogeno horren kontra

4) Fagozitosia: globulu zuri batek agente patogenoa irensten du


8. Zer dira txertoak? Nork eta noiz asmatu zituen? Nola laguntzen digute gure organismoa babesten?


TXERTOAK


  • Gure gorputza artifizialki inmunizatzeko balio dute

  • Agente patogeno hilez egiten dira

  • Agente hilek ez dute gaixotasuna sortuko baino erantzun inmunologikoa bai, gure organismoa inmunizatuz

  • Agente patogenoak gure gorputzera sartzerakoan prestatuta egongo da haien kontra

Txertaketaren sortzaileak Edward Jenner (1796) eta Louis Pasteur (1881) izan ziren.


9. Ezberdindu itzazu: ENDEMIA, EPIDEMIA eta PANDEMIA


  • ENDEMIA: epidemiologian, endemia biztanleria edo lurralde geografiko batean denbora asko irauten duen prozesu patologikoa da.

  • EPIDEMIA: izurritea, izurria edo epidemia lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion gaixotasuna da.

  • PANDEMIA: pandemia mundu mailako edo lurralde zabal bateko izurria edo epidemia da.


10. Zeintzuk dira gaixotasun kutsakorren sarrera-bideak organismoan?


AZALA ETA MUKOSAK

Gure larruazala organismoaren hesi naturala da agente patogenoen sarrera ekiditeko. Azalak bestalde azidotasun puntu bat mantentzen du lan honetan lagungarri gertatzen dena.


ARNAS-BIDEAK

Arnas-bideetatik ere patogenoen sarrera gertatzen da, gripea edo katarroa bezalako gaixotasunekin gertatzen den bezala.


DIGESTIO-APARATUA

Ahoko listua dugun arren, hainbat agente patogeno janari edo edariekin batera sar daitezke digestio-aparatuko gaixotasunak eraginez.


GENITALAK

Sexu-harremanen bitartez gaixotasun ezberdinak harrapatu daitezke ere.

Entradas relacionadas: