Funtzio hunkitzailea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Zer da literatura?
Gizakiak berezkoa du dimentsio poetikoa; sortzeko gaitasuna
duelako.Gizakion izaera ez da gertaera objetiboen oinarria. Gertaera-mailako informazioa baizik, barne-mundu bat da, bakoitzak berea duena (bere experientziekin, gertakizunekin eta abar…).
Hor literatura sortzen da: irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu hori sortzeko gaitasunean.
Hizkuntzaren funtzioak?
Azken urteotako gramatiketan, Jakobson hizkuntzalari errusiarraren kontzeptuak erabili dira. Batzuk hauek dira:
-Funtzio aipatzailea:
Helburua errealitatean gertatzen diren gauzak nolakoak ala nola gertatzen diren esatea. Subjetibotasunetik libre da. Hizkuntzaren funtzio garrantzitsuena da. Esana da nagusi.Funtzio hunkitzailea:
Hizkuntza igorlearen barne-egoeraren ispilu gertatzen dean sumatzen da. Edozein gauza esanda, ia beti agertzen da gure barruko sentipena. Lehen pertsona erabiltzen da sarritan eta igorlearen barne-egoera argi ikusten da.Funtzio deitzailea:
Hartzailea hartzen du kontuan, hura zerbait egitera bultzatzeko. Bigarren pertsona asko erabiltzen da. Publizitate-hizkuntzan beti agertzen da.Funtzio fatikoa edo harremanetakoa:
Igorlearen eta hartzailearen kontaktuari deritzo. Funtzio hau betetzen du hizkuntzak komunikazioaren harreman hori iraunarazten, egiaztatzen edo indartzen denean.Funtzio metalinguistikoa:
Hizkuntzari begiratzen dio. Hizkuntzaren seinuak eta arauak bideratu nahi ditu.-Funtzio poetiko edo estetikoa: Mezua da ardura nagusiena, mezuaren forma, mezua igortzeko era. Literatura guztia funtzio honetan oinarritzen da.