Fronte popularra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB

Aurrean dugun testua
Espainiako bigarren Errepublikan zegoela Fonte Popularrak 1936ko Hauteskundetarako egin zuen programa da. 1933an CEDAk hauteskundean irabazi Ostean, ezkerreko alderdiak (komunistak, sozialistak eta errepublikanoak) bildu Egin ziren.

SAILKAPENA:

Testu motaren Arabera testuak lehenengo mailako informazioa eskaintzen du, hau da, testua HISTORIKOA da gertaera eta egilea garaikidekoak direlako. Edukierara eta Formaren aldetik POLITIKOA da, aldarrikapen bat delako, programa elektoral Bat hain zuzen ere.

Testua Madrilen egina dago 1936ko Urtarrilaren 16an. El Socialista aldizkarian argitaratutako programa Elektorala da II. Errepublikako 1936ko hauteskundetarako, eskuineko alderdi bat Gobernuan egon ostean. Espainia momentu horretan bizi zuen krisiagatik eta Zeuden tentsioengatik hauteskundeak deitu ziren, eta Ezkerrekoek koalizioan Aurkeztea erabaki zuten.

Fronte Popularra sortzen zuten Alderdiek (komunistak, sozialistak eta errepublikarrak) egindako testua da, Programa elektoral bat.

Testu honek helburu PUBLIKOA Du, denontzat egin zen. Testuak hartzen duen eremua NAZIONALEKOA da Nazioko pertsonentzat zuzenduta dagoelako.

ANALISIA:

            Fronte Popularraren programa elektorala eta ezkerreko koalizioen proposamenak Aurkeztea.

Fronte Popularra ezkerreko hiru Alderdien koalizioa zen: komunistak, errepublikarrak eta sozialistak (1.

par

). Delitu politikoengatik preso zeudenen amnistia eskatzen zuten (2.Par.). Konstituzioan agertzen ziren eskubideak berreskuratu nahi zituzten (3.Par.). Haien arteko ezadostasunak egon arren, Estatuak lurrak erosiko zituen eta Nekazarien artean banatuko ziren (4.Par.). Banka erreformatzeko beharra eta Sozialago izatea (5.Par.). Langileen erreforma gauzatuko zen beraien bizi eta Lan egoera hobetzeko (6.Par.).

IRUZKINA:

Espaina 1923-1930 artean Primo de Riverak burututako diktadura batean bizi izan zen. 1930.Irteko urtarrilean Primo de Riverak dimititu egin eta erbestera alde egin zuen. Honela diktadura Amaitu egin zen, diktablandari bide emanez. Giro antimonarkikoa egon zen, eta errepublikarrak Nagusitu egin ziren. Udal hauteskundeak egin ziren 1931 apirilaren 12 eta bi Egunetara emaitzak eman ziren. Emaitzetan alderdi errepublikarrak irabazi egin Zuen eta II. Errepublika aldarrikatu zen. Presidentea Alcalá Zamora eta Gobernua Errepublikanoaren aldeko alderdi politiko guztietako kidez osatua. Alderdi horiek erdiko klase profesionalen, behe burgesiaren eta langile Sozialisten ordezkariak ziren.

Koalizio errepublikano-sozialistaren Garaipenak hirietan 1931ko apirilaren12an argi utzi zuen monarkiaren babes eza. Errepublikak erronka nagusia Konstituzio berri bat egitea izan zen, bertan berdintasuna, Justizia, askatasuna eta demokrazia jasotzen zituena. Honekin batera, hainbat Erreforma proposatu zituzten eta horien artean garrantzia handien izan Zituztenak nekazaritzaren erreforma izan zen, 4.Paragrafoan azaltzen den Moduan, lursail asko landatu gabe zeudelako, lursail gehienak gutxi batzuen Esku zeudelako, eta gosetea murrizteko, eta erlijio erreforma, bere boterea eta Gizartean zeukan eragina murriztu nahi zutelako.Hala ere beste erreforma asko zeuden ere, besteak beste, Hezkuntza erreforma, lan erreforma, 6.Paragrafoan azaltzen den bezala, eta Armadaren,  erreforma, ordena publikoa Berrezartzea eta autonomia lortzeko arazoa konpontzeko nahia...

            1936ko Otsailean Errepublikako azkeneko hauteskundeak izan ziren. Gatazka politikoa Oso polarizatuta zegoen: ezkerra eta eskuina. 1936ko urtarrilean ezkerreko Alderdiek aliantza handi bat sortu zuten: Fronte Popularra (ezkerreko Errepublikanoak, sozialistan eta komunistak). Fronte Popularraren programa Moderatua zen: Amnistia orokorra eskatzen zuen 1934ko gertaerengatik Atxilotutakoentzat eta lehen biurteko politika erreforma berreskuratzeko nahia Zuten. Fronte Popularrak ozta-ozta irabazi zuen.

Alcalá Zamorak Azañari gobernua Ezartzeko agindu zion, eta ezkerreko errepublikanoz osatu zuen, sozialistek uko Egin baitzioten koalizio-gobernua osatzeari. Premiazko neurriak programa Betetzeko: Amnistia orokorra delitu politikoengatik preso zeudenentzat, 2.Paragrafoan argi ikusten den moduan, Companysek Generalitateko presidente Kargua hartu zuen berriro eta Kataluniako autonomia berrezarri zen dekretu Baten bidez, eta martxan jarri zen berriro proiektu erreformista (nekazaritzan, Erlijioan, gizartean, ejertzitoan …).

Gizarte gatazkak gogortu egin Ziren nekazaritza eremuetan, eta langileek eta haien batzordeek Latifundio-eremu guztiak okupatu zituzten. Nekazaritza Erreformarako Institutuak legeztatu egin zituen okupazio horiek. Eskuinekoek iraultzan hartu Zituzten mugimendu hauek. Berriz sortu zen Elizaren eta Errepublikaren arteko Borroka, ezegonkortasuna berriro sortuz.

Gorteek kargutik kendu zuten Alcalá Zamora, Errepublikako presidentea, eta 36ko maiatzean Azañak hartu zuen Bere lekua. Santiago Casaren Quiruga pasatu zen Gobernuko presidentea izatera. Aldi berean, gizarte eta ekonomia arazo larriak zeuden. Apirilean desordenak Ugaritu egin ziren: erlijio eraikinen kontrako erasoak eta suteak eman ziren, Grebak, manifestazioak eta lurren okupazioak handitu ziren.

Ezkerrean, anarkistek eta UGTren Adar erradikalenak jarrera iraultzailea hartu zuten, eta eskuinean, CEDAren Krisiagatik, gazte asko Falangera (Jose Antonio Primo de Rivera sortutako Alderdi faxistara) joan ziren. Calvo Sotelok zuzendutako eskuin autoritatekoak, Prentsa katolikoak eta eskuin muturrak iraultza eta matxinadarako deia egin Zuten. Ezkerreko eta eskuineko militanteen arteko liskarrak ugaritu eta gogortu Ziren, batez ere milizia armatu falangistek bultzatuta: kale-indarkeriako Ekintzak eta hilketa politikoak.

            Eskuin Muturreko zenbait militarrek konspirazio militarra prestatu zuten. Ekainean Jeneral talde handi bat bildu zen Madrilen eta altxamendu militarra egitea Adostu zuten, Sanjurjo jenerala buru zela. Mola jeneralaren asmoa Espainia Osoko goarnizioak aldi berean matxinatzea zen eta errepresio gogor bat egitea. 1936ko uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokoko protektoratuko Goarnizioetan, eta hurrengo egunetan penintsulako beste goarnizio batzuetan. Hala ere, hiri handi gehienetan, huts egin zuen. Matxinadaren porrotak hiru Urteko gerra zibil odoltsu bat egingo du.

KONKLUSIOA:

            Testua Garrantzitsua da programa elektoral honekin Fronte Popularrak 1936ko Hauteskundeak irabazi zituelako, nahiz eta gutxigatik izan. Fronte popularrak Irabazteak polarizazioa, tentsioak areagotu zituen. Gainera, eskuineko Alderdien eta militarren haserrea konspirazio militarra ekarri zuen horrek, eta Horren ondorioz Franco Kanarietara eta Mola Nafarroara eraman zituzten. Ondoren, 1936an eztanda egin zuen estatu kolpearekin.

Entradas relacionadas: