Frantziako Iraultzaren eragina Espainian: Krisia eta Gerra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB

Frantziako Iraultzaren eragina: Carlos IV.a eta Erregimen Zaharraren Krisia

XVIII. mendean, krisialdi sakona bizi izan zuten bai Frantziak, bai Espainiak. Krisialdi honen ondorioz, burgesiaren kritika eta mugimendu iraultzaileak sortu ziren. Aro berri bat hasi zen Europan: iraultzen garaia. Gizartearen parte-hartzea erabaki politikoetan handitu zen.

Espainiako mugimendu liberalak kanpoko gertaeren eraginez sortu ziren.

Frantziako Iraultza (1789)

Frantzian erregimen liberala ezarri ondoren, botereak banatzea eta zapalkuntzari aurre egitea planteatu zen, jauntxoen erregimen laiko eta erlijiosoa indargabetuz. Carlos IV.aren erregetzaldiaren lehen urtean gertatu zen hau.

Espainiara ideia iraultzaileak zabalduko ziren beldurrez, erregeak mugak itxi eta iraultzaren inguruko berriak argitaratzea debekatu zuen. Floridablanca eta Aranda ministro izendatu zituen.

Frantziako Iraultzaren ondorioak

1793an, Luis XVI.a gillotinatu zuten Frantzian. Gertakari honek Europa osoa astindu zuen. Floridablanca eta Arandak ezin izan zuten iraultzaren eragina Espainian geldiarazi. Ondorioz, Carlos IV.ak Manuel Godoy ministro izendatu zuen, eta diktadura ezarri.

Espainia eta Frantziaren arteko gerra (Konbentzio Gerra) 1793ko martxoan hasi zen. 1794ean, frantziarrek Gipuzkoa hartu zuten, eta 1795ean, Gasteiz eta Bilbo. Espainiak porrot egin zuen, eta Basileako Bakea sinatu behar izan zuen.

Harrezkero, Espainia Frantziaren menpe geratu zen.

Frantzia, aliatu

1796an, Carlos IV.ak San Ildefonsoko Ituna sinatu zuen Frantziarekin, Britainia Handiaren aurkako aliantza bat sortuz. Napoleonek, Britainia Handia ekonomikoki itoarazteko, kontinentea blokeatu nahi zuen. Godoy eta Carlosi laguntza eskatu zien Portugal hartzeko. Laguntza hori 1807an eman zen Fontanebleauko Itunaren bidez. Itun honek, gainera, inbaditutako lurraldea Espainia eta Frantziaren artean banatzea ahalbidetu zuen.

Espainiako erregeak eta herriak, ordea, konturatu ziren Napoleon ez zela Espainian zehar bakarrik ibiliko, baizik eta inbaditu egingo zuela. Bi erreakzio izan ziren: batetik, Fernando printzeak Godoy eta erregearen aurkako matxinada bultzatu zuen, eta aitari tronua kendu zion. Bestetik, herria altxatu egin zen Madrilen hasi eta Espainia osora zabalduz, frantziar tropei aurre eginez. Napoleonek indarrez sartu zen Espainian.

Baionako Batzarretatik (1808) Independentzia Gerrara

Napoleonek indarrez sartu zen Espainian. Fernando VII.ak Napoleonekin hitz egiten saiatu zen, baina alferrik. Familia erreala Baionara bidali zuen Napoleonek, eta Independentzia Gerra hasi zen.

Baionan, Carlos IV.a eta Fernando VII.a enperadorearekin bildu ziren, eta abdikazioa sinatzera behartu zituen. Biek errege eskubideak utzi zituzten, eta 1808ko ekainean, Napoleonek bere anaia, Jose Bonaparte, errege izendatu zuen.

Napoleonek, Espainiarekiko zituen egitasmoak aurrera eramateko, dinastia aldatu eta konstituzio testu bat idatzi zuen, frantziar legedian oinarrituta. Baionan, espainiar handikiekin batzarra biltzeko agindua eman zuen. Erregimen zaharra suntsitzeko lehen pausoa izan zen Baionako Estatutua. Bertan, gizabanakoaren eskubide eta askatasun batzuk aitortzen ziren, baina errege-erregimenari eta erlijio katolikoaren nagusitasunari eusten zitzaien.

Gerran, agintari tradizionalak desagertu egin ziren, eta herritik sortutako batzordeetan antolatu ziren. Batzorde hauek batzorde probintzialetan antolatu ziren, eta hauekin, batzorde zentral bat. Honen porrotak erregeordetza baten antolakuntza ekarri zuen, eta 1810ean, Cadizko Gorteak deitu ziren.

Gerra oso gogorra izan zen. Espainiako armada ez zen gai izan frantziarrei aurre egiteko, eta gerrilla gerra izan zen nagusi. Milioi bat hildako eta suntsipen handiak izan ziren artisautzan, industrian, hiri eta herrietan. Arapilesko guduak (1812) markatu zuen gerraren norabidearen aldaketa. 1813an, Gasteizko eta San Martzialeko guduen ondoren, frantziar tropek penintsula utzi zuten. 1813ko abenduan, Valençako Ituna sinatu zen Frantzia eta Espainiaren artean.

Inbasioaren aurrean izandako jarrera desberdinak

Gerrak Espainian jarrera ideologiko eta politiko desberdinak zeudela erakutsi zuen:

  • Afrantsesatuak: Frantzesen inbasioa ona zela uste zuten, Espainiari aurrerapena ematen ziolako. Napoleonen ideien aldekoak ziren.
  • Liberalak: Ideologia berriaren aldekoak ziren, konstituzio bat ezinbestekoa ikusten zuten.
  • Espainiar tradizionalistak: Erregimen zaharrarekin identifikatzen ziren.
  • Herritar mugimenduak: Herri xehearen zatirik handiena frantziarren aurka altxatu zen. Gerrilletan antolatu ziren.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Independentzia Gerra martxan zegoela, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zela herria nola gidatu erabaki ahal izateko. Probintzia bakoitzeko ordezkariez osatu zen. Gorteak Cadizen bildu ziren (1810), Cadiz baitzen ideia liberalen hiria eta, gainera, britainiarrek babesten zuten.

Hasieratik erabaki zen pertsonak zuela botoa, ez estamentuek (iraultzailea).

Bi urte eman zituzten eztabaidan.

Prozesu iraultzaile bat eman zen, non erregimen zaharraren oinarriak suntsitu eta erregimen berria sortu zen: sistema liberala.

Bi urte hauetan hainbat dekretu onartu ziren, besteak beste: jaun-eskubideen desagerpena, barne-arduren desagerpena, kontratazio librea, eta Inkisizioaren abolizioa.

San Jose egunean onartu zen konstituzioa, horregatik, "La Pepa" deitzen zaio.

Konstituzioak ondorengo oinarriak zituen:

  • Subiranotasun nazionala eta norbanakoen eskubideak.
  • Monarkia moderatua.
  • Erregeak botere betearazlea eta legegilea.
  • Gobernuaren helburua nazioaren zoriontasuna.
  • Gorteak: nazioaren ordezkarien bilkura, herritarrek aukeratuak.
  • Sufragioa: gizonezkoen botoen bidez aukeratzen ziren diputatuak.
  • Askatasunak eta eskubideak: ideia politikoak idazteko, inprimatzeko eta argitaratzeko eskubidea; etxebizitzaren bortxaezintasuna; jabego pribatuaren babesa; hezkuntza.
  • Eliza eta estatuaren arteko harremanak: erlijio bakarra, katolikoa.
  • Udal erregimena: hauteskundeetan aukeratutako alkateak.

Fernando VII.aren erregealdia

1813an, Valençako Ituna sinatu zen. Napoleonek amore eman zuen, eta Fernando VII.a Espainiara itzuli zen 1814an. Cadizko Gortetako diputatu talde batek "Pertsiarren Manifestua" igorri zion, absolutismoaren berrezarpena eskatuz, eta hala egin zuen, estatu kolpe bat emanez. 1812ko Konstituzioa defendatzen zuen edonor heriotza zigorrera kondenatu zuen.

Seiurteko absolutista (1814-1820): Erregeak estatu kolpea jo zuen, konstituzioak ezarritako lege guztiak indargabetuz eta Erregimen Zaharra berrezarriz. Krisia larriagotu egin zen, eta liberalak matxinatu ziren. Azkenean, Rafael del Rigoren altxamenduari esker, erregimen konstituzionala ezarri zen.

Hirurteko liberala (1820-1823): 1812ko Konstituzioa ezarri zen lehen aldia izan zen. Jendeak berrikuntzak bereganatu zituen. Erregea, ordea, ez zegoen pozik, eta jarrera oztopatzailea izan zuen.

Liberalen artean bi alderdi sortu ziren: esparteristak (konstituzioa zuzenean aplikatu nahi zutenak) eta moderatuak (konstituzio moderatuago bat nahi zutenak: bi ganbera, erregeari botere gehiago...).

Eliza konstituzioaren aurka zegoen.

Aliantza Santuak armada bat bidali zuen 1823an, "San Luisen Ehun Mila Semeak", eta absolutismoa berrezarri zuten.

Hamarkada absolutista (1823-1833): "San Luisen Ehun Mila Semeek" boterea itzuli zioten Fernando VII.ari, eta honek absolutismoa berrezarri zuen. Ideia liberalen aurkako zapalkuntza latza ezarri zuen. Boluntario erregezaleen partida armatuak sortu ziren.

Fernando VII.aren osasun arazoak larriagotu egin ziren. Ayacuchoko guduan, Amerikako koloniak galdu zituen, eta honek kalte ekonomiko handia eragin zuen. Egoera konpontzeko, autarkia ekonomikoa ezarri zuen, Madrilgo Burtsa eta San Fernandoko Bankua sortu zituen, lur berriak landu eta industria berriak sustatu zituen.

Absolutismoa indarrean zegoen arren, bi bando sortu ziren: alde batetik, monarkia absolutuaren aldekoak, eta bestetik, kutsu erreformistak zituztenak.

Fernandok ez zuen seme-alaba legitimorik, eta Lege Salikoa indargabetzeko, Berrespen Pragmatikoa ezarri zuen. Honela, bere alaba Isabel izango zen oinordekoa. Baina Karlos Maria Isidro (Fernandoren anaia) honen aurka azaldu zen. Bi bando sortu ziren: Karlos Maria Isidroren aldekoak (absolutistak) eta Isabelen aldekoak (liberalak).

Fernando VII.a hil zenean (1833), karlistak matxinatu ziren.

Entradas relacionadas: