Frankismoaren ezaugarriak eta bilakaera (1939-1975)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB
Gerra amaitu ondoren, Espainia osoan diktadura ezarri zen: Frankismoa. Estatu diktatorial horren buru Franko jarri zen, eta estatuaren, gobernuaren eta ejertzitoaren botere absolutua eskuratu zuen. Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabe sortu zen.
Frankoren euskarriak
Frankok armadaren, Elizaren eta Falangeren babesa izan zuen, eta horiek izan zituen faktore lagungarri. Arlo militarrean, Francok arrakasta militar handia izan zuen eta Europako jeneralik gazteena (34 urte) zen; horregatik, oso baloratua zen. Nazioarteko egoeran, Alemaniako (Hitler) eta Italiako (Mussolini) diktadurek erregimena onartu zuten. Erlijioaren aldetik, eliza eta estatua batzea onartu zuen, eta hezkuntzaren kontrola elizari eman zion, katolizismoa eta erregimena bultzatuz.
Oinarri ideologikoak
Oinarri ideologikoak ezartzeko, Italiako faxismotik hartu zituen ideiak, besteak beste:
- Antikomunismoa
- Antiliberalismoa (hauteskundeen, alderdien aurka)
- Totalitarismoa (diktadura, antidemokrazia)
- Katolizismoa (konfesionaltasuna)
- Administrazio bakarra (alkateak, probintzietako ordezkariak… aukeratu)
- Partidu bakarra onartu zen: Falangea
Politika eta legeak
Politikan, zentralismoa ezarri zen Falangearen, Elizaren, ejertzitoaren eta monarkikoen laguntzarekin. Konstituziorik ez zegoenez, Oinarrizko Legeak atera ziren. Lan Foruaren (1938) bidez, sindikatuak desegin eta greba eskubidea deuseztatu ziren. Horrez gain, beste lege batzuk atera ziren:
- Gorteetako Legea (1942)
- Espainiarren Forua (1945)
- Erreferendum Nazionalaren Legea
- Ondorengotza Legea
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
- Estatuko Lege Organikoa (1967), konstituzioaren antzekoa
40ko hamarkada: autarkia
40. hamarkadako egonkortasuna bultzatzeko, ekonomian autarkia ezarri zen, hau da, norberak ekoiztu norberak behar duena. Interbentzionismoari esker, salmentak, prezioak eta banaketak kontrolatzen ziren. Bestalde, INI sortu zen industria bultzatzeko. Autarkiaren bidez, kanpoko produktuei trabak jartzen zitzaizkien (zergak), eta errazionamendu-kartilak ezarri ziren. Ondorioz, estraperloaren gorakada eman zen, hau da, merkatu beltzarena.
Oposizioa 40ko hamarkadan
Garai honetan, oposizioak ez zuen indarrik. Gerrako galtzaileek gerrillak osotu zituzten (basoan, erasoak guardia zibilei), baina errepresio handia zela eta, azkar desegin ziren. Kanpoan, herrialde gehienak Francoren aurka zeuden eta sistema eroriko zela pentsatzen zuten. Gobernua erbestetik antolatu nahi izan zen, baina arrakastarik gabe.
50eko hamarkada: nazioarteko onarpena
50. hamarkadatik aurrera, erregimena sendotu egin zen, nazioartean onartua izaten joan zelako, batik bat:
- Gerra hotzaren garaian, komunisten aurka jartzeagatik (kapitalisten alde)
- Merkatal hitzarmena Frantzia eta Erresuma Batuarekin sinatzeagatik
- Maroko uzteagatik (deskolonizazioa)
- NBE-n onartua izateagatik
- Vatikanorekin konkordatua sinatzeagatik (adiskidetu ziren hazkunde katolikoa bultzatzearren)
- AEBrekin hitzarmena sinatzeagatik (base militarrak jarriz)
Irekitasun ekonomikoa
Irekitasuna eman zen barne politikan (gutxi), baina batez ere ekonomian, gehiago erosi eta saltzen baitzuten kanpokoei, nekazal produktuak esportatuz. Honegatik, liberalizazio-pausuak eman ziren, atzerriko inbertsioekin eta inportazioekin askatasuna eman baitzen prezioetan. Ondorioz, prezioak igo ziren, baina ez soldatak, eta greba orokorrak antolatu ziren, errepresio handia jasoz, ilegalak zirelako. Honekin batera, industrializazio-prozesua indartu zen (nekazal exodoa hazi) eta nekazaritzaren aurretik jarri zen 2. sektorea (ez Espainia guztian).
Oposizioa 50eko hamarkadan
Etapa honetan, oposizioak ez zuen indarrik, baina langile grebak (1947, 1951, 1956) eta ikasle mugimenduak unibertsitateetan egin ziren. Gainera, kanpotik jasotako oposizioa ere baretu zen Vatikanoak, AEBk eta NBEk onartu zutelako.