Frankismoaren Bilakaera eta Euskal Herriaren Erantzuna: 1939-1975

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,11 KB

1. Erregimenaren irekitze txikia (1950eko hamarkada)

1950eko hamarkadan, nazioartean erregimenari buruz zuten iritzia aldatzen hasi zen. Blokeen banaketaren ondorioz, Franco aliatu antikomunista garrantzitsu bihurtu zen. Ardatzeko potentzien porrotaren ondoren, Francok trebetasun handiz erabili zuen bere antikomunismoa. Latinoamerikako herrialdeen eta arabiar herrialdeen presioari esker, NBEko Batzar Nagusiak 1946ko gaitzespena baliogabetu zuen. Espainia nazioarteko zenbait erakundetan sartu zen: FAO, UNESCO, eta azkenik, NBEn.

Lehenbiziko nazioarteko itunak sinatu ziren:

  1. Espainiak Konkordatua sinatu zuen Vatikanoarekin. Itun horren bidez, erregimena legezkoa zen. Espainiaren erlijio-batasuna defendatzen zen.
  2. AEBk eta Espainiak Madrilgo Ituna sinatu zuten. Hiru itun ziren: laguntza ekonomikokoa, elkarrekiko defentsarakoa eta gerra materialen hornikuntzarako.

AEBk ez zuen lortu Espainia NATOn onar zezaten, eta Francok ez zuen laguntzarik izan Marokoko krisian. Hala eta guztiz ere, nazioartera ireki izanak erregimenak jarraituko zuela bermatzen zuen, baldintza hobeetan.

1.1 Erregimenaren irekitasunerantz

Francok gobernua berrantolatu behar izan zuen. Berrantolaketa horren bidez, hauek erdietsi nahi zituen: Mendebaldeko demokraziekiko politika-homologazioa lortu, diplomazia-harremanak hobetu eta ekonomia-krisia gainditu. Franco, itxuraz, aldaketak egiten ari zen, baina funtsean denak berdin jarraitzen zuen.

Kanpo laguntzak ez ziren behar adinakoak izan Espainiako ekonomia eta gizarte-arazoak konpontzeko. Langileen grebak eta unibertsitateko ikasleen manifestazioak gero eta ugariagoak ziren. Borroka larriak izan ziren falangisten eta ikasleen artean. Krisi horrek agerian utzi zuen erregimenak jarraitu ahal izateko, aldaketak egiten hasi beharra zegoela, poliziaren errepresioa ez baitzen nahikoa gizartearen desadostasuna geldiarazteko.

Francok gobernu berri bat izendatu zuen. Kabinete aldaketa hori funtsezkoa izan zen erregimenak jarrai zezan eta neurri liberalizatzaileak ezarri ziren, eta horiek bultzada handia eman zioten ekonomiari.

Mugimenduaren Printzipioei buruzko Legearen bidez, Francok alderdi bakarra utzi nahi zuen, hiru zutabekoa: familia, udalerria eta sindikatua.

2. Euskadi 1939tik 1959ra

Frankistek euskal lurraldea okupatzean, agintari politiko askoren kontrako errepresioa eta askatasun politikoen kontrola abiatu ziren.

Lehen uneak igaro eta gero, euskal lurraldean geratu ziren buruzagi politikoak beren alderdien azpiegiturak berrantolatzen hasi ziren, bai eta komunikaziorako zubiak ezartzen ere Frantzian eta Ingalaterran zeuden buruzagiekin: Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatu bat sortu zituzten.

EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat antolatzekotan egon ziren. Are gehiago, klandestinitatean talde politiko-militar bat antolatu zen Espainian helburu horretarako.

Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren aurkako oposizio hasiberria zirela eta, greba orokor baterako deialdia egin zen. Geroago, euskal erresistentziak beste greba orokor bat antolatzea lortu zuen, bizimodua garestitu zela eta gizarte hobekuntzak eskatzeko. Greba Bartzelonara eta Madrilera hedatu zen.

Nazioarteko egoera lagungarria izan zen Francoren erregimenarentzat. Beste elkarte nazionalista batzuk sortu ziren: esate baterako, EKIN.

1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, gizartea ekonomia hazkunde handia nabaritzen hasi zen, eta horri esker miseria gorria gainditu ahal izan zen. Industrializazio prozesu bizkorra izan zen Euskadin, mugimendu kooperatibista sortu zen, eta immigrazio masiboa izan zen.

Frankistek Bilbo konkistatu ondoren, Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen, eta Bartzelonan hartu zuen egoitza. Konde hiria frankistek hartzear zutela, euskal gobernua Frantziara joan zen.

Bigarren Mundu Gerran, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londresen eta New Yorken, eta harreman onak izan zituen AEBko gobernuarekin. Beste euskaldun batzuen patua, ordea, oso bestelakoa izan zen, eta alemanen kontzentrazio esparruetan amaitu zuten. Han, asko hil egin ziren.

Errepublikaren erbesteko gobernuarekiko eta haren erakundeekiko harremanak ez ziren errazak izan. Baionako Ituna sinatzean, batasuna berreskuratu zen. Une horretan, herrialde aliatuen eta nazioarteko erakundeen laguntzaz Francoren erregimena amaiaraziko zutela uste baitzuten. Hala ere diktadoreak botereari eutsiko ziola ikustean, samintasuna nagusitu zen. Alderdi komunista, Eusko Jaurlaritzatik bota zuten, eta zenbait buruzagi nazionalista nabarmenek dimititu egin zuten.

Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen. Alderdi politiko eta sindikatu guztiek hartu zuten parte. Gainera, biltzarrak aukera eman zuen indar politikoak batzeko eta Francoren erregimenaren oposiziorako irizpideak zehazteko.

3. Ekonomia hazkundea eta gizarte aldaketa (1960ko hamarkada)

1960ko hamarkadan hainbat neurriei esker, ekoizpen sistema eraldatu ahal izan zuten, bizi mailak gora egin zuen eta hazkundea eman zen.

Lege Dekretuaren bidez, erregimenaren autarkia aldia amaitu egin zen. Aldez aurretik nazioarteko erakundeei kontsultatu zieten eta haien onespena eta kredituak jaso zituzten. Europako herrialdeen ekonomian integratzeko, kapitalismoaren hedatze zikloa baliatuz.

Horretarako hainbat neurri hartu zituzten:

  1. Moneta eta zerga erreformak: Sektore pribaturako kredituak mugatu zituzten, enpresa publikoetarako zergak kendu zituzten, gastu publikoa kontrolatu eta murriztu zuten…
  2. Merkataritza neurriak hartu zituzten, besteak beste, debaluatzea eta truke tasa bakarra finkatzea.

Hasieran, bizi baldintzek okerrera egin zuten eta ondorio negatiboak izan ziren; soldatak izoztea, zerga igotzea… Ondorio positiboak aldiz, inflazioa eustea, industria esportazioak gora egitea izan ziren.

1960an hartutako neurriek hazkundea bultzatu zuten. Hasieran sektore publikoa planifikatzeko eta sektore pribatua bideratzeko, hiru plan jarri zituzten martxan:

  1. Lehenengo planean, ez zen ezta helburu bat bera ere lortu.
  2. Bigarrenak 3 urte inguru iraun zuen.
  3. Hirugarrena, petrolioaren krisiak eten egin zuen.

Planak eraginkortasun txikikoak izan ziren, ez baitzuten eskualdeen arteko desoreka murriztea lortu.

  1. Planak industriara bideratu ziren gehienbat: automobilgintza, siderurgia eta sektore kimikora. Planen helburua azpiegitura gabeziak konpontzea zen eta industrializazio maila txikieneko eremura alde egitea. Hala ere, baliabideak eremu seguruenetan eta errentagarrienetan inbertitu zituzten, esaterako, Euskadin eta Valentzian.
  2. Garraioaren hobekuntzak ez ziren nahikoak izan eta inbertsioa eremu garatuetara eta jendeztatuenetara bideratu zen.
  3. Huts egin zuten produktuak banatu eta merkaturatzeko alorrean eta enplegu sorkuntzan.

Garapen planak garrantzitsuak izan ziren ekonomia hazkunderako baina ez erabakigarriak. Baina Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten. Horrela, Espainia Europara hurbiltzen hasi zen.

Europako ekonomiaren oparoaldiari esker, Espainiako produktuak eta langile soberakinak esportatzeko aukera izan zen. Bestalde, europarrek bizi maila ona zuten eta Espainiako eguzkiak, hondartzek eta prezioek haien interesa piztu zuten. Turismoak oso eragin handia zuen eta emigratzaileek bidalitako dirua eta turismoaren bidezko diru sarrerak funtsezkoak izan ziren. Atzerriko inbertsioa funtsezko beste elementu bat izan zen garaipenerako. Turismoa, emigrazioa eta inbertsioak izan ziren Espainiako garapenaren faktore nagusiak.

1960an hasi eta ia Francoren erregimenaren amaierara arte Espainian izan zen hazkundea, bizia eta luzea izan zen.

3.1 Aldaketa gizartean eta pentsaeran

Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen. Espainia industrializatuagoa eta irekiagoa bihurtu zen. Kontsumoa sortu zen, emakumeak lan merkatuan sartzen hasi ziren, ikasleen kopurua handitu eta kultura pluralagoa izan zen. Gizarte eta erlijio tradizionalismoa alde batera utzi zuten eta toleranteago bihurtu ziren.

3.2 Migrazio prozesua

Ekonomia aldaketaren ondorioz biztanleriak gora egin zuen: batetik, jaiotze tasak gora egin zuelako eta bestetik, heriotza tasak behera egin zuelako. Horrek migrazio prozesua areagotu zuen eta gerraostean, prozesu hori eten egin zen. Erregimenak emigrazioa sustatu zuen, nekazaritzako langileak industria eta zerbitzuetara alda zitezen. Ondorioz, errenta baxuko landatar biztanleek emigratu egin zuten.

Emigratzaileek bi bide erabili zituzten:

  1. Euskadi, Katalunia, Valentzia eta Madrilera joan ziren Andaluzia, Extremadura eta Galiziatik.
  2. Europako herrialdeetara joatea erabaki zuten, esaterako, Alemaniara eta Frantziara.

Kanpo emigrazioa irteeretako bat izan zen, ez baitzen denentzat enplegua sortzeko gai, beraz, gizarte haserrea areagotu egingo zen. Emigratzaile gehienak itzuli egin ziren baina beste batzuk joandako herrialdeetan geratu ziren. Migrazio mugimenduak ondorioak izan zituen hiritartze prozesuan: landa eremu ugari despopulatzen ari ziren eta hiriak aldiz, hazi egin ziren. Etxebizitza eskariak handitu egin ziren ondorioz. Emigrazioaren ondorioz, biztanleriaren banaketa aldatu egin zen.

3.3 Gizarte egitura berri bat

Gizarteko erdiko klaseek gora egin zuten eta gizartea dibertsifikatuagoa eta dinamikoagoa bihurtu zen.

  1. Nekazaritza jornalariak gutxitu egin ziren, emigrazioaren ondorioz.
  2. Gehien hazi zen taldea industriako eta zerbitzuetako langileak izan ziren. Beren bizi maila hobetu egin zen, langile mugimenduaren presioagatik.
  3. Erdi klaseko kideen kopuruak gora egin zuen. Gainera, klaseen osaera ere aldatu egin zen.
  4. Goi klaseak biztanleriaren gutxiengo bat ziren. Jabetza handiko talde, administrazioko eliteek eta armadako agintari gorenek osatzen zuten. Baina industria burgesiak eta finantzak beren boterea eta indarra areagotu zuten.

3.4 Gizarte modernoago bat

Espainian hirietan gero eta aukera gehiago zegoen. Nekazari exodoaren ondorioz, langile klase berri bat sortu zen eta bere botereaz jabetuta, borroka egin zuen ekonomia eta politika baldintzak hobetzeko.

Eskolatutakoen kopuruak gora egitea, maila guztietan eta hezkuntza publikoa eta pribatua hobetzea garapenaren sinbolo izan zen. Frankismoak egindako lege baten bidez, derrigorrezko eskolatze aldia hamalau urtera arte luzatu zen.

Bizi maila hobetzearekin, hezkuntzarekin eta kultura irekitasunarekin batera, aldaketak izan ziren jokabide eta ohiturekin. Aldaketak, Vatikanoko II. Kontzilioari eragin zion eta Elizaren barruan, banaketa zegoen; Batetik, tradizionalismoaren aldekoak eta bestetik, gizarte modernoaren aldekoak.

Emakumeen rola aldatu zen, hezkuntzaren eta lan merkatuan hasi izanaren ondorioz.

3.5 Gizarte kontsumista eta irekia

Ekonomia maila hobea zen eta espainiarrek etxetresna elektriko berriak eskuratu ahal izan zituzten. Kontsumismoa, nahiz eta atzerapenaz indar handiz sartu zen Espainian, eta eskariak eragina izan zuen kontsumo ondasunean industriaren hazkundean.

Kontsumo gizarteak politikarekiko ardura falta bultzatu zuen. Hala ere, jokabideak batera ezina ziren diktadurarengatik. Modernizazio sozioekonomikoa erregimenaren amaieraren hasiera izan zen.

Liberalizazio politiko xume eta etengabeak aukera eman zuen erregimenetik kanpo erregimenaren aurkako kultura sortzeko. Geroz eta gehiago ziren eleberrigileek, historialariek, filosofoek eta intelektualek Espainiako kultura eta zientzia berria bultzatu zuten.

Francoren erregimena diktadura izan zen hasieratik amaierara arte. Industria eta turismo eremuekin batera, nekazaritzan jarduten eta azpigarapenean murgilduta jarraitzen zuten. Bizi mailak hobera egin bazuen ere, zerbitzu publikoak urriak ziren eta langile asko babesik gabe zeuden. Biztanleen zati handi baten kultura maila oso baxua zen baina kultura maila handiko gutxiengoa ere bazegoen. Ekonomiaren hazkundea moteldu egiten zuen, teknika berrikuntzak atzerritik inportatu behar izaten baitziren.

4. Frankismoaren agonia

Francoren diktadura luzea amaitzear zegoen. Ez zirudien irtenbiderik zegoenik bere baitan itxitako eta alternatibarik gabeko erregimenarentzat. Erregimeneko politikariek, etorkizunaz kezkatuta, irtenbideak proposatu zituzten baina bide zaila zen.

Erregimenaren barne tentsioak areagotuz joan ziren Francoren heriotzara arte, eta agerian geratu ziren zenbait legeren eztabaidan. Erregimenaren oraina eta Francorik gabe izan zezakeen etorkizunak ziren eztabaidaren funtsa. Aldekoak erregimena gizarte errealitatera egokitu nahi zuten; immobilistak, Gerra Zibiletik sortutako erregimenaren ezaugarriei eutsi nahi zieten, inolako aldaketarik gabe; eta kontserbadoreak ( adibidez, Carrero Blanco).

Ustelkeria kasu sonatu bat izan zen: MATESA eskandalua. Matesa ehungintzako makinak ekoizten jarduten zuen enpresa zen, babes zabala zuen politikarien artean, eta erregimenaren babes ekonomikoa ere bai. Prentsa lege berriari esker izan zen eskandaluaren berri eta Matesa kasuak agerian utzi zuen teknokraten eta falangisten artean botereagatik zegoen borroka.

Erregimenak karlisten protestei aurre egin behar izan zien, Borboi Parma familia Espainiatik bidali ondoren. Francok joera bakarreko gobernu berri bat eratu behar izan zuen. Carrero Blanco zen gobernu horretako boteretsuena.

Frankismoak eboluziorako ezintasuna azaldu zuen. Burgosko prozesuan ETAko 16 kide heriotza zigorrera kondenatu zituzten, erregimenak salbuespen egoera ezarri eta Francoren aldeko aldarrikapena antolatu zuen Oriente plazan. Azkenik, diktadoreak kondenatuak indultatu behar izan zituen.

Francok gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen eta gobernuko presidente izendatu zuen Carrero Blanco. Hilabete gutxitara, ETA talde terroristak Carrero Blanco hil zuen.

Ondoren, Carlos Arias Navarro kontserbadorea izendatu zuen Francok gobernuko presidente baina Arias Navarrok porrot egin zuen.

Gobernuak aurre egin behar izan zien ekonomia krisiari, ordena publikoari, terrorismoari eta Portugaldik sartutako askatasun haizeei. Krabelin iraultzaren ondorioz, Salazarren diktadura amaitu zen.

Francok, zahartuta zegoenez, ezin zuen jada boterean zuzenean jardun. Etorkizun hurbilak gero eta egonezin handiagoa sortu zuen. Terrorismoaren aurkako lege berriari jarraituz, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru exekutatu zituzten. Horren aurkako mobilizazioak egin ziren eta herrialdeek enbaxadoreak kendu zituzten. Erregimena bakartuta zegoen berriz ere eta jarraitzaileek goraipatu egin zuten Oriente plazan. Baina beste talde terrorista batek lehen atentatua egin zuen.

Kanpo politikan ere nabaritu zen erregimenaren ahultasuna. Marokoko erregeak Espainiar Sahara ere nahi zuen, horretarako AEBn oniritzia zuen, amerikarrak Aljeriaren hedapenaz beldur baitziren eta Sahararen independentzia aldarrikatu zuen. Espainia, noraezean, autodeterminazio erreferendum bat egitearen alde ageri zen. Baina Hassan II.ak, Espainiako krisia aprobetxatuz, mugako eremuen inbasio baketsu eta sinbolikoa egin zuen.

Franco 1975ean hil zen eta Francorik gabe, ezinezkoa zen frankismoa.

5. Euskadi 1960tik 1975era

Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan: gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan. Urte hartan onetsitako Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua. Planaren ondorioz, atzerriko kapitalak heldu ziren, enpresa berriak sortu ziren, Araba industrializatu zen eta milaka eta milaka etorkin heldu ziren.

Industria astunaren hedapena izan zen Euskadiko ekonomia hazkundearen oinarria. Urte horietako gertaera garrantzitsuenetako bat mugimendu kooperatibistaren sorrera izan zen. Gazte batzuek, ULGOR enpresa sortu zuten. Aldi berean, mugimendu kooperatibistaren barruan, enpresak elkartuz joan ziren, hortik Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen. Europako herrialdeekin ekonomia harreman estuagoak izateak kooperatibak sektoreka egituratzea eragin zuen. Gaur egun, mugimendu kooperatibista EAEko hiru probintzietara hedatu da.

Industrializazioaren bultzadaren ondorioz, bizimodu berriak sortu ziren eta etorkin asko eta asko etorri ziren. Izan ere, immigrazioaren ondorioz, Euskadiko biztanleria hazi egin zen.

Erbesteratu askorentzat, frustrazio urteak izan ziren haiek. Geroxeago, beste kolpe latz bat jasan zuten, Agirre lehendakaria hiltzean. Diktadorea hil arte, erbesteratutako euskaldunak frankismoaren aurkako borrokari eusten saiatu ziren.

Euskadi barruan, frankismoaren aurkako oposizioa areagotu egin zen aldi horretan, eta apaizek lan handia egin zuten oposizio horretan. Izan ere, dokumentu bat argitaratu zuten, eta hor frankismoaren zapalkuntza eta euskal herriaren eskubideen zapalketa salatzen zituzten. Horrez gain, liskarrak izan ziren gobernuan eta apezpikuaren artean, euskal herria defendatzeagatik.

Aldi berean, oposizioak protestak eta grebak antolatu zituen. Errepresio gogorraren bidez erantzun zuen frankismoak.

5.1 ETAren sorrera

Euskadiren historiako gertaera garrantzitsuenetako bat, oso ondorio latzak eragin zituena. EAJ alderdiaren eta alderdi gazteen taldearen arteko tentsioak krisi larria eragin zuten, bai eta EKIN EAJtik banatzean ere.

Denbora igaro ahala, ETAren politika tesiak erradikalizatu egin ziren, borroka armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten, Euskal Herriaren independentzia lortzeko. Hilketak egiten hasi ziren eta ekintza horiei erantzuteko; jende asko atxilotu, etxeak bortxaz miatu eta atxilotuak torturatzen zituzten.

Euskadiko giroa are gehiago txartu zen Burgosko prozesuaren ondorioz, 16 etakide epaitu zituzten eta heriotza zigorra ezarri. Protesta eta greba ugari izan ziren euskal lurralde osoan. Gobernu frankistak salbuespen egoerak ezarri zituen protestei aurre egiteko.

ETAk zenbait industrialari bahitu eta pertsona hil zituen, besteak beste, Carrero Blanco. Franco hilzorian zegoela, ETAko ekintzei erantzuteko bi etakide fusilatu zituen.

Euskararen eta Euskaltzaindiaren suspertze prozesua hasi zen. Lehenbiziko ikastolak ere orduan sortu zituzten.

Gainera, artearen eta kulturaren esparru guztietan izan ziren artista euskaldun garrantzitsuak; euskarazko literatura berritu zuten, zineman euskarazko lehen filma egin ahal izan zuten…

Entradas relacionadas: