Frankismoa eta Trantsizio Demokratikoa Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,08 KB

Frankismoa: Jakintzarekiko Mesfidantza

Diktadura Frankista

Frankok botere guztia zuen, legalki ez zegoen eragozpenik, eta Jainkoaren eta historiaren aurrean arduraduna zen. Faxismoaren ezaugarriak mantendu zituen: partidu bakarra, buruzagi bakarra, aberria, eta jarrera antiliberala. Faxismoa eta frankismoaren desberdintasunak: jatorri militarra, erlijio eta estatuaren arteko identifikazioa, eta inperio espainolean oinarritzea. 19 erreferentziak: Espainiako Inperioa, Falangea (jendea elkartzeko).

Osagaiak

  • Garaipen kontzeptua: gudak ideologia bat beste baten gainean ezartzea.
  • Ejertzitoa: oinarri nazionalaren nukleoa, batasunaren bermea, diziplina eta ordena, hiritarren kontrola.
  • Espainia: zentralismoa, batasun historikoa.
  • Nazional katolizismoa: katolizismoa eta espainiar identitatearen arteko lotura. Erlijioak frankismoaren boterea legitimatzen zuen.
  • Nazional sindikalismoa: liberalismoaren aurkako jarrera, sindikatu bertikalak.
  • Demokrazia organikoa: eskubideen aitorpenik ez, konstituziorik ez, korporazioak (familia, sindikatua, udala). Parte hartzea Falangearen bidez.

Legeak

Sistema konstituzionalaren aurkako legeak:

  1. Lanaren Forua: lan harremanak arautu zituen, sindikatuak sortu zituen, faxismo italiarrean oinarrituta. Estatuak langileak kontrolatzen zituen sindikatuen bidez.
  2. Gorteak eratzeko legea: herriaren parte hartzea estatuaren kamara bidez arautu zuen.
  3. Espainolen Forua: aberriarekiko fideltasuna eta legeekiko obedientzia ezarri zituen. Estatu konfesionala definitu zuen.
  4. Erreferendum Legea: Frankok erabateko ahalmena zuen, eta kontsulta eta erreferendum terminoak berak ezartzen zituen.
  5. Estatuko Buruaren Ondorengotza Legea: erreferendumean bozkatua, hauteskunde iruzurra, biziarteko buruzagitza.
  6. Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea: Falangearen doktrina, alderdi bakarra.
  7. Estatuko Lege Organikoa: estatuko buruaren karguak banatu zituen.

Lege guztien ezaugarri orokorrak: ez zuten botere banaketa ahalbidetzen, eta norbanakoaren eskubideak zapaltzen zituzten.

Giza Laguntza

Errepresioa eta propaganda frankismoaren luzapenaren zergatiak izan ziren. Erakunde eta gizarte laguntzak eman zizkioten erregimenari:

  • Eliza: legezkotasun morala eman zion estatuaren konfesionaltasunaren bidez, eta estatuak eliza mantendu zuen.
  • Indar armatuak: leialtasuna erakutsi zioten erregimenari. Soldata arazoak konpondu zitzaizkien.
  • Giza taldeak: lurjabe handiak, enpresariak, nekazari katolikoak, euskal burgesia, administrazioko langileak.

Propaganda, komunikazio arloak eta hezkuntza kontrolpean zeuden, kontzientzia politikoaren sorrera eragozteko.

Ondorioak

  • Demografikoak: heriotza ugari (fusilamenduak, erbestea), jaiotza-tasa eta populazio hazkunde eskasa.
  • Politikoak eta kulturalak: garaipenak erregimen frankistaren inposaketa ekarri zuen. Frankok agindu, besteek bete; diktadura militarra ezarri zen. Eliza garaileen aldera lerratu zen. Kultura frankismoaren alde erabili zen. Intelektualak erbesteratu ziren. Errepresio politikoa eta soziala nagusitu ziren. Langileak eta errepublikazaleak baztertuak izan ziren. Salaketa sistema erabili zen, eta kartzelatu ugari egon ziren. Erantzun politikoaren legea eta masoneria eta komunismoaren aurkako legea onartu ziren.
  • Ekonomikoak: gosea, nekazaritza ekoizpenaren desagerpena, bizi mailaren galera, komunikabideen suntsipena eta inflazioa.

Nazio Egoera (1939-1953)

1939-1942

Falangea nagusi zen ideologia totalitarioaren barruan. Hendaian, Francok ez zuen akordiorik lortu Hitlerrekin.

1942tik aurrera

Bigarren Mundu Gerran, ideia falangistak aliatuen ideiekin ordezkatu ziren. Falangista erradikalak depuratu ziren.

Bakartzea

Frankismoak bere burua "aberkoi-katolizismo" gisa aurkeztu zuen. 1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Frantziak muga itxi zuen. 1946an, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) erregimen faxista kondenatu zuen. Blokeo diplomatikoa eta ekonomikoa ezarri zen, eta frankismoaren aldeko manifestazioak antolatu ziren.

1947tik aurrera

NBEren jarrera aldaketa gertatu zen. Gerra Hotzaren testuinguruan, eta Truman Doktrinaren ondorioz, erregimenaren onarpena erraztu zen. AEBek behar geopolitikoak zituzten Mendebaldeko Europan. 1948an, Frantziarekin eta Britainia Handiarekin itun komertzialak sinatu ziren, eta mugak ireki ziren.

Bilakaera Ekonomikoa

Demografiaren errekuperazioa, goseteak, gaixotasunak, eta estraperloa nagusitu ziren. Autarkia eta geldialdia: gerra ondoren, herrialdea berreraiki beharra zegoen, industria garapena sustatzeko. Autarkia, autohornikuntza, kanpo isolamendua eta ideologia faxista ezarri ziren. Ondorioak: Espainiak ez zuen gaitasunik, gestio ekonomikoa oztopatua zegoen, eta ustelkeria nagusitu zen. INI (Industria Institutu Nazionala) sortu zen: industria eta meategiak kudeatzeko sail publikoa sortu zen. Nekazaritzan ez zen nekazaritza politika zehatzik ezarri. Prezioen kontrolak nekazarien errenta txikitu zuen. Arazoak: latifundioak, lehorteak eta mekanizazio falta. Ondorioak: etekin txikiak, produkzio eskasa eta atzerapena. Autarkiaren ondorioak: hazkunde ekonomiko txikia, espekulazioa, nekazarien exodoa, txabolismoa.

Oposizioa

Ezkerreko manifestazioak eta atentatuak zapalduak izan ziren. Anarkistak antolakuntza bertan behera utzi zuten. PSOEko kideak kartzelan hil ziren, edo desagertu egin ziren. Makiak: Alderdi Komunistak sortu zituen, frankismoaren aurka borrokatzeko. Bizkaian presentzia izan zuten, baina estatuak kontrolatu zituen. NBEk frankismoa gaitzetsi zuen. 1947ko grebak: lan baldintza gogorrak, inflazioa, soldata eskasia. 30 langile kaleratu zituzten, edo eskubideak kendu zizkieten. Atzerriko oposizioa: 1941ean, Jose Antonio Agirre lehendakaria AEBra joan zen aliatuekin bat egiteko. 1945ean, Baionako Ituna sinatu zuten errepublikaren aldeko alderdi guztiek. 1947an, Gerra Hotza hasi zenean, komunistak baztertu zituzten, eta EAJ eta PSOE AEBra hurbildu ziren.

Hitzarmenak AEBekin

Nahiz eta estatu demokratikoa izan, AEBek ez zuten frankismoaren sistema politikoa onartzen. Hala ere, Gerra Hotzaren testuinguruan, AEBek Espainiaren laguntza behar zuten. "Sorgin ehiza" garai hartan, Francok propaganda antikomunista erabili zuen AEBra hurbiltzeko. 1953an hitzarmenak sinatu ziren. Marshall Plana gauzatu zen. Defentsa politika bultzatu zen, laguntza ekonomikoaren truke. Errazionamendua kentzeko eta merkatu beltza ezabatzeko beharrezkoa zen. Francok nazioarteko onespena lortu zuen, eta Eisenhowerrek bisita egin zion.

Eliza eta Konkordatua

Elizak erregimenaren konfesionalitate katolikoa onartu zuen, baita Elizaren Forua ere. Gobernuak gotzainak izendatzeko ahalmena zuen. Elizak estatuaren laguntza ekonomikoa jaso zuen. Elizak hezkuntza sistemaren ardura hartu zuen: pentsamendu askatasuna eta sexualitatea txartzat jotzen zituen. Emakumea gizonaren mende zegoen, eta diziplina goraipatzen zen. Apaiztegiak bete ziren. 1942ko Gorteetako Legearen arabera, 20 prelatuk ganberan esertzeko eskubidea zuten. Eskubide hori Vatikano II. Kontziliora arte egon zen indarrean, eta 1969tik aurrera uko egin zioten karguari. 1960ko hamarkadan, Elizak erregimena defendatzen jarraitu zuen.

Oposizioa (1955etik aurrera)

1955ean, Espainia NBEn sartu zen. Oposizioa eskasa zen. Langile mugimenduak boikotak antolatu zituen. Bilbon grebak egon ziren, eta Irunen manifestazioak. CCOO sindikatua sortu zen. Abertzaletasuna: Gure Mendiak elkarteak dirua lortzeko baliabideak bilatu zituen. Agirre hil ondoren, 1959an ETA sortu zen, EGI eta EKIN taldeetatik abiatuta. Ideologia abertzalea, apolitikoa eta akonfesionala zuten. Eliza: frankismoaren aurkako taldeak agertu ziren, eta sindikatuak sortu ziren. Negozioek agindu zuten, eta hazkunde ekonomikoa hasi zen. Interbentzionismoa berrikusi zen, eta soldatak mantendu ziren. Lehen sektorea handitu zen, Amerikaren laguntza eta nazioarteko inbertsioak bultzatu ziren, eta turismoa sustatu zen. Europako sistema ekonomikoa erabili zen. Espainiako enpresariek sistemaren irekiera behar zuten. Gobernuak finantza arazoak zituen, eta 1956an greba orokorra deitu zen. 1957an, gobernu aldaketa gertatu zen. Falangisten ordez, Opus Deiko kideak jarri zituzten.

Egonkortze Plana (1959)

Egonkortzeko neurriak: maileguak eskatu zitzaizkien nazioarteko erakundeei, txanponaren parekotasuna ezarri zen, turismoa sustatu zen, mailegu eta soldaten mugak ezarri ziren, aduanak jaitsi ziren nazioarteko enpresen etorrera errazteko, garapen planak egin ziren industria sarea antolatzeko, gastu publikoa eta kreditua murriztu ziren, industriaren kontrola kendu zen, erreforma fiskala egin zen, eta kanpo inbertsioa lagundu zen. Erreforma ez zen nahikoa izan, eta ondorioz, bizi maila murriztu zen, eta langabezia igo zen. Emigrazioa: milioi bat pertsona Frantziara, Alemaniara eta Suitzara joan ziren, arazo sozialak sortuz. 1957an, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen, eta 1959an Espainiak sartzea eskatu zuen, baina ukatu egin zitzaion, arrazoi politikoak zirela medio.

Garapen Ekonomikoa (Desarrollismo)

Ikuspegi ekonomikoan aldaketa gertatu zen. 1959ko Egonkortze Planaren ondoren, 1960ko hamarkadan "desarrollismo" garaia hasi zen, errentaren igoerarekin. Hiru garapen plan onartu ziren, lau urtekoak. Euskadin, BPGren hazkundea %8,6koa izan zen. Araban eta Nafarroan industrializazioa bultzatu zen. Azpiegiturak hobetu ziren. Nazioarteko inbertsioak eta makineria iritsi ziren. Nazioarteko merkatua ireki zen. Berrikuntza teknologikoak bultzatu ziren, eta BPGa igo zen. 1973ko krisiak eragina izan zuen. 1962an, 31 milioi biztanle zeuden. "Baby boom" fenomenoa eta nekazal exodoa gertatu ziren. Kanpoko influentzia eta lana guztientzat, hezkuntzaren zabalkundea, sekularizazioa eta tolerantzia bultzatu ziren. 1965ean, Vatikanoak estatuarekin harremanak hautsi zituen. Frankismoaren aurkako mugimendu intelektuala sortu zen, intelektualak kanpora joan ziren. Euskal kultura berpiztu zen: Euskal Herri Batua kontzeptua, ikastolen sorrera, Ez Dok Amairu taldea, eta arte grafikoan euskal taldeak. Lemoizko zentral nuklearraren aurkako mugimendua sortu zen. Euskal gizartearen laikizazioa gertatu zen.

Politika eta Oinordetza

Fragak komunikabideen liberalizazioa proposatu zuen, baina kontrolpean, Ordena Publikoko Epaitegiaren bidez. Brigada Polizia Soziala sortu zen, eta Alderdi Komunista berrantolatu zen. Julian Grimau hil zuten. Gizarte Segurantzaren Oinarri Legeak onartu ziren. Fragak Prentsa Legea eta Hezkuntzarako Lege Nagusia bultzatu zituen. Oinordetzari dagokionez, Juan Carlos printzea ezkondu zen. Erregegaiak: Hugo de Borbon, Alfredo, eta Juan Carlos. Francok estrategia aldatu zuen, eta Carrero Blancorengana hurbildu zen. Semea jaio zenean, negoziaketak hasi ziren. "Izokin operazioa" izenekoa.

Oposizioa (1960ko hamarkadatik aurrera)

Mugimendu irekizaleak agertu ziren, baina frankismoak errepresioa eta komunikabideak erabili zituen horiek geldiarazteko. Demokraziaren aldeko mugimendua: gobernuak ezin izan zuen geldiarazi. 1962an, Municheko Batzarra egin zen, ideologo demokristauekin. Frankismoa kritikatu zuten, komunismoaren aitzakiarekin. Elizan, hierarkiaren aurkako jarrera agertu zen, eta oinarrizko elkarteak sortu ziren. Langile mugimenduak: grebak eta sindikatuen legeztatzea eskatu zuten. Altos Hornos enpresan greba egin zen. 1964an, greba orokorra deitu zen. Unibertsitatean: manifestaldiak, itxialdiak, oihartzuna. Nazionalismoa: kultur adierazpenak. Abertzaletasuna: ETAren lehen asanblada, ekintzak. Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM) sortu zen. Borroka armatuaren aldeko jarrera hartu zuten. Ekintza-zabalkuntza-ekintza zikloa hasi zen. ETA berri sortu zen, Eusko Alderdi Komunista (EAK) izena hartu zuena. Langabezia igo zen, eta grebak ugaritu ziren. Pardines eta Etxebarrietaren heriotzak, eta Meliton Manzanasi erahilketa. Zapalkuntza areagotu zen. Burgosko prozesuan, 15 kide epaitu zituzten. Protestak ugaritu ziren, eta Francok heriotza zigorra kentzera behartu zuten.

Barne Politika

Francok Juan Carlos I.a izendatu zuen bere ondorengo, Mugimenduaren oinarriak zin eginaraziz. Falangistek Matesa kasua azaleratu zuten, ministerio ustelkeria salatuz. Francok gobernu krisi bat eragin zuen. Opus Deik kolore bakarreko gobernua osatu zuen, garapen ekonomikoa bultzatuz 1973 arte. 1973an, Carrero Blanco gobernuburu izendatu zuten, 5 urtez, frankismoaren jarraipena bermatzeko. Zapalkuntza politikoa areagotu zen, ordena publikoa mantentzeko aitzakiarekin. 1001 auzian, CCOO sindikatuko militanteak epaitu zituzten, sindikatuko kide izateagatik. Epaiketa hasi baino lehen, ETAk Carrero Blanco erail zuen. Komunistek kalea kontrolatu zuten. 1974an, Arias Navarroren gobernua eratu zen. Hasieran jarrera irekitzailea erakutsi zuen, egunkarien askatasuna eta etorkizun demokratikoa defendatuz.

Oposizioa (1970eko hamarkadatik aurrera)

Eliza eta oposizioaren arteko harremanak estutu ziren. Apezpikuen izendapenerako eskubideari uko egin zion Elizak. Frankismoaren barneko oposizioa: Alderdi Karlistak indarra galdu zuen, eta UMD (Unión Militar Democrática) sortu zen, aldaketa politikoa eskatzeko. Langile mugimendua: 1973ko krisiaren ondorioz, Batzar Demokratikoa egin zen Parisen, komunistez eta antifrankistez osatua. Sueneseko Kongresuan, PSOEko partaideak bildu ziren, eta Felipe Gonzalez hautatu zuten. PSOEk Batasun Demokratikoa plataforma sortu zuen. Abertzaletasuna: EAJ berritu zen, eta PSOErekin harremanak estutu zituen. ETAk atentatua egin zuen Madrilgo kafetegi batean.

Azken Egunak

Arias Navarrok irekierari amaiera eman zion. Gobernuak lege antiterrorista onartu zuen. Beste talde terrorista batzuk sortu ziren, FRAP kasu. FRAPeko 2 kide eta ETAko 3 fusilatu zituzten. Hassan II.ak Martxa Berdea antolatu zuen. Franco 1975ean hil zen.

Entradas relacionadas: