Frankismoa: Historia, Ezaugarriak eta Eraginak

Enviado por Anónimo y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,1 KB

FRANKISMOA

Frankismoa, Franco egon zeneko ia 40 urteko garaia da, baita sistema politiko autoritarioa ere. Francok dauka aginte guztia eta Espainiaren historian aginte gehien izan zuena zen.

Ezaugarriak:

a) Katoliko integrista: elizaren arauak betetzen ditu eta aitormenak erabili zituen. Elizak lagundu zion eta aprobetxatu zuen gizartean eragina izateko, erregimena zuritzeko. Elizak eragin handia izan zuen bereziki heziketan.

b) Militarismoa: Franco jeneral afrikanista zen eta hori erabili zuen gobernatzeko. Ejertzitoa beti egon zen berarekin, oso leiala izan zen, nahiz eta Francok oso ondo ez tratatu eta abantailarik ez eman. Gizartea obedientzian oinarritu zuen, hierarkian.

c) Nazional zentralismoa: Zentralismoa ezarri zuen era inperialista batean. Guztiak berdinak ziren arlo guztietan, ez bakarrik legearen aurrean. Nazioak eredu bat du eta guztiak horrela izan behar dira.

d) Nazional sindikalismoa: lana antolatzeko modua. Falangisten sinboloa erabili zuten, korporatibismoa, langile eta enpresarioen kolaborazioa. Sindikatu bertikalak egin ziren. Kapitalismo hutsa izan zen eta falangistek aurka egin zuten.

Laguntza:

a) Eliza, erregimenaren bortizkeria guztiak defendatu zituen.

b) Ejertzitoa beti egon zen Francorekin, oso leiala.

c) Falangea.

d) Laguntza zibila: oligarkak, goiko burgesia, erdi-mailako burgesia, nekazari txikiak …

LEGEAK:

a) Erantzukizun politikoaren legea. Erregimenaren aurka zeudenak epaitzeko.

b) 1938. Langileen foruak atera zituen lana antolatzeko kanpoko indarrengatik. Falangistei antolatzeko esan zien, baina ekonomiaren eredua kanpo geratu zen, eredu kapitalista zen ez kooperatibista.

c) 1942. Gorteak osatzeko legea. Goiko karguak, unibertsitateko irakasleak, ministroak … diputatuak ziren karguagatik.

d) 1945, 2.MG amaitu zenean. Espainiarren foruak argitaratu zituen, eskubideak jartzeko. Ez zen konstituzio bat bezalakoa, eskubide gutxi ziren eta bere alde zeudenentzat soilik.

e) Espainian demokrazia handiena zegoen eta Erreferendumaren legea atera zuen, ez zen benetako lege demokratikoa galdera zailak egiten zituztelako.

f) 1958. Mugimenduaren legea egin zuen, funtzionario izateko sinatu behar zen. 1959an Europar Batasuna sortu zen eta Franco ezin izan zuen bertan parte hartu ez zelako demokratikoa, beraz Lege Organikoa atera zuen, estatuburutza eta gobernuburutza banatzeko.

g) 1957. Ondorengotzaren legea, Francok erabakiko zuen nor izango zen erregea, bera hil ostean, kargua bitalizioa zen.

h) 1963. TOP, erregimenaren aurka zegoen guztia zapaltzeko.

FRANKISMOAREN EPEAK:

1. BERROGEIKO HAMARKADA

OPOSIZIOA: Ez zegoen oposiziorik, oposizioa atzerrian zegoelako, Frantzian, Londresen eta Mexikon. Mexikon abantaila asko zituzten lan egiteko eta ikerketak egiteko, bizitza berri bat hasi zuten eta oso gutxik bueltatu ziren. Londresen beste norabide bat zuten eta egoera latzagoa zen. Frantzian oso txarra zen egoera, 2.MG zela eta, kontzentrazio esparruak egin ziren, Alemania eta Italia Frantzia inbaditu zuten eta batzuk hil ziren, beste batzuk esparruetan sartu ziren eta beste batzuk Parisera joan ziren. Penintsulan geratu ziren ez ziren errepublikarrak ideologikoki, bakarrik geografikoki, baina askok atxilotuak izan ziren, beste batzuk fusilatu zituzten eta beste batzuk mendietan ezkutatu ziren. Alderdi komunistak teknika aldatzea eskatu zuen; Frantziara eramatea, baina ez zuten nahi eta ezkutatu ziren. Espainian ez zegoen irabazlerik eta gehien galdu zutenak nekazariak ziren, gosea etorri zen. Francoren aurka oposizio bat sortu zen Falangistena (fusilatu eta atxilotu zituzten) eta monarkikoek (akordio bat lortu zuten, geroago Juan erregetzan jartzeko, baina ez zuten lortu nahi zutena). 1948an monarkikoek akordio bat lortu zuten, Franco hiltzean Espainia monarkia bat izateko. Juan Carlos ekarri zuten Espainiara, militarrekin hezitzeko. Espainian gehienak zelatariak ziren eta beldurra zegoen herritarren artean. Atzerritik saiatu ziren oposizioa egiten: Katolikoak (Vatikano), komunistak (Errusia) … Frantziatik grebak egiteko deialdiak, Franco erortzeko. 1948tik aurrera, lehenengo greba orokorra (industrialdeetan), eskaera ekonomikoak egiteko.

POLITIKA: Isolamendua zegoen. Erregimena autoritarioa zen, Francoren esanak bete behar ziren. Naziekin eta faszistekin egon zen. 2.MGn Italia eta Alemaniarekin ego zen (zorrak ordaintzeko), Hitlerrekin hitz egin zuen, Franco eskatu zion laguntza gerran parte hartzeko eta gero zerbait emateko, koloniak adibidez. Hitlerrek Frantzia inbaditu zuen, baina ezetz esan zion eta Franco neutral bihurtu zen. Mussolinirekin hitz egin ondoren, neutraltasuna kendu eta ez-beligerante bihurtu zen, nahi zuten espainiarrak gerran parte hartzeko, horrela dibisio urdina sortu zen eta Estalingradoko batailara joan ziren, batzuk hil ziren eta beste batzuk ez ziren itzuli. Gero neutral bihurtu zen berriro, faszisten alde eta Gobernuko postuak katolikoei eman zizkien. Aliatuek ez zuten Espainia Nazio Batuetan nahi, demokrazia ez zelako, baina boikota ez zen praktikan egin, potentzia batzuk Espainia lagundu zutelako (Argentina, Arabia …). Estatu Batuak laguntza ekonomikoa eman zion Europari, bere ekonomia garatzeko, baina Espainiari ez zion ezer eman. Europako elkarte ekonomikoaren printzipioa egin zen (Benelux).

EKONOMIA: Sistema ekonomikoa autarkia zen. Herri batek produzitzen du behar duen guztia. Espainia ez du energia iturririk, beraz autarkia Espainiarentzat oso txarra izan zen eta produkzioa atzeratu zen. Lan publikoak hondatu ziren, Francok ez zuen dirurik eta kartzelako presoak jarri zituen dena konpontzeko, soldatarik gabe. Nekazaritza suntsituta geratu zen, eta oso zaila izan zen gerra baino lehenagoko egoera berreskuratzea. Europarekin konparatuz oso atzeratuta zegoen eta aprobetxagarria zen bakarra industria zen, baina ezin zuten garatu energia iturririk ez zutelako. INI erakunde bat sortu zuen industria garatzeko. Korporazioak erabili zituen (telefonoak, tabakoa, trenbidea, loteria). Esfortzua handia izan zen, baina lorpenak eskasak izan ziren. GOSEA zegoen eta TXABOLISMOA ere, ez zegoen etxebizitza onik eta batzuk atzerrira joan ziren. Merkatu beltza hedatu zen, produzitzen den guztiak kontrolatzen zen, baina gehiena ezkutatzen zuten gero saltzeko oso garesti. Errazionamendu kartillak egin zituzten gosea kontrolatzeko eta etxean egindako elikagaiak nagusitu ziren.

2. BERROGEITA HAMARREKO HAMARKADA

POLITIKA: Isolamenduaren amaiera izan zen, baina Francok ez zuen politika aldatu. Iraultza asko egin ziren, EEBB eta SB arteko gerra hotzak eragin desberdinak izan zituen mundu osoan. Mundua bitan banatuta zegien, sozialistak eta komunistak. Franco antikomunista zenez, EEBBek ikusi zuten aukera ona kolaboratzeko, biak komunismoaren aurka baitzeuden. EEBBek lekua nahi zuten, aireportuak eta airea eta Francok prestigioa nahi zuen. EEBBen lorpenak handiak izan ziren, base militarrak lortu zituzten, eta lur hauetan haiek nahi zutena egiten zuten. Espainian garrantzi handia izan zuten base horiek eta Francok prestigioa lortu zuen. Espainiarrek oso gutxi lortu zuten, janari txarra soilik. Merkatu beltza desagertu zen baita errazionamendu kartilak ere. Inflazioa jaitsi zen eta prezioak orekatu ziren, ekonomia mugitu zen. Vatikanoarekin ere akordio bat egin zuen, Konkordatua. Elizak gizarte osoa kontrolatzen du. Heziketa arloan ez zuten aurrerakuntzarik egin, sexua tabu gaia zen (bekatua zen, norbaitek horretaz hitz egiten zuenean salatzen zuten), emakumea ez zuen askatasunik. Elizak jurisdikzio propioa zuen. Francok 3 gotzain aukeratzen zituen eta Vatikanoak horietatik bat hautatzen zuten.

OPOSIZIOA: Indarrarekin sartu zen. Langileen oposizioa oso garrantzitsua zen, greba orokorrarekin ez zutenez ezer lortu, taktikaz aldatu zuten. Bartzelonan tranbiaren billeteen prezioengatik egin ziren grebak, Madrilen egunkarien prezioetatik, Bilbon kafearen prezioagatik … eskaera politikoak baztertu ziren, protesta sozialak egiteko. Alderdi komunista Errusian bildu zen eta Stalinek taktikaz aldatzeko esan zien, sindikatu bertikaletara sartzea, dena aldatzeko. Meatzetan bilera batzuk egin zituzten (Komisioak) eta sindikatuetan sartu ziren eta apropiatu ziren. Francok errepresioa egin zuen eta soldatak igo zituen. Unibertsitateetako irakasleak erregimenak onartutakoak ziren eta ikasle batzuk klase altukoak. Franco oso ondo tratatzen zituen. Madrilgo Konplutensean, komunista asko zeuden eta asanblada independenteak egin zituzten. Irakasleek lagundu zieten ikasleei egoera hobetzen. Francok irakasle batzuk bota zituen eta Jimenez ministroa kargutik kendu zuen. Irakasleek ere haien oposizioa prestatzen hasi ziren.

Mugimendu nazionalistak, sozialistak, komunistak … sortu ziren. Espainian El Frac. Batzuk biolentzia nahi zuten. 1959an ETA sortu zen Eliza katolikoaren barruan. Sabino Aranaren eredua hartu zuten. Geroago biolentzia onartu eta ezagunak egin ziren.

EKONOMIA: Autarkiaren amaiera. Kontrol ekonomikoa eskatzen zuten, burokrazia handia zegoelako. EEBBen laguntza oso handia izan zen, merkatu beltza desagertu zen eta errazionamendua ere. Inflazioa desagertzen da. Ez ziren zabaldu enpresak egiteko gogoak, oso zaila zen baimenengatik. Ekonomia hobetzeko bi bide egin zituzten: 1. Aprobetxatu zuten lan gehiago egiteko, soldatak txikiak ziren, baina hainbat lekutan egiten zuten. Franco errekonozitu zuen ekonomia zaila zela eta ekonomilariak jarri zituen, Opus Dei. Ilegalitatearekin amaitu nahi zuten, bakarrik lan bat izateko langile bakoitzak. Langabezia handitu zen. Olioa, ardoa eta ogia zen produzitzen zena, gero esportatzeko. Uzta ez zen ona izan eta nekazariek emigratu zuten. 2. Lehenengo egonkortze plana egin zuten, jaiak kendu nahi zituzten, 2MG ondoren Europa aurrerakuntzak izan zituen, egutegiak lortu zituzten eta oporrak sortu ziren, honekin turista gehiago etorri ziren Espainiara, oso merkea zelako. DIBISAk lortu ziren, moneta ezberdinak ekarri zirelako. Turismoarekin, eraikuntzak egin ziren.

3. HIRUROGEIGARREN HAMARKADA

EKONOMIA: Egonkortze planak, garapen planak ekarri zituen. Opus Dei, azpigaratutako herria garatu bihurtu nahi zuten eta Errenta per Capita altua izatea. Lortu zuten espero zuten baino gehiago, industrian munduko 10.a izan zen. BPG igotzea lortu zuten, baita errenta per capita ere. Planak: egonkortze planak, garapen automobilistiko eta elektrogailuak, nekazaritza garatzeko, petrolioaren igoera. 1. Pentsatu zuten bi ekonomia motor aukeratu behar zutela. Soldatak igotzen, kontsumoa handitzen da, eta autoak eta elektrogailuak erosiko dira. Estatuak egin zuen lege aproposak bi industria horiek garatzeko, inbertsioak eta inportazioak erraztu, kreditu gehiago pribatuei. Bi industria horiek garatzeko beste batzuk sortu ziren. Espekulazio bankarioa sortu zen, zorrak egon ziren kredituengatik eta bankuentzat abantaila izan zen. 2. Inbertsioak egiteko bi bide: turismoa eta emigrazioa. Turismoa izugarrizko diru sarrera izan zen. Jende asko joan zen atzerrira lan egitera eta dirua Espainiara bidaltzen zituzten kontsumo gehiago egoteko. Baina laguntzak, inbertsioak, garapenak … industrial eremutan egin ziren eta garatu ziren bakarrik leku horiek. Saiatu ziren industria ardatzak egiten dena garatzeko, baina ez zen hori gertatu; lehenengo lekuan zeuden probintziak bertan jarraitu zuten eta azkeneko lekukoak ere. Bakarrik garatu ziren irlak, turismoaren ondorioz. Herri ez-garatuetako jendea garatuetara emigratu zuen. Eraikuntzak, trenbideak … ugaritu ziren kostan eta hondatu zuten kostak. Turismoarekin aldaketa ideologiko eta kulturalak etorri ziren eta kontsumistak bihurtu ziren, zorrak ugaritu ziren eta korrupzioa egon zen. Falangistak Opus Deirekin amaitu nahi zuten iskanbila ekonomikoak deskubritu zituztelako, MATESA. Esportazioak zeudela esaten zuten gehiago kobratzeko. Baina Francok falangistekin amaitu zuen. Heziketan erreformak egin zituzten, EEBBen eredua hartu zuten, baina ez zuen funtzionatu. Izugarrizko inbertsioak egon ziren eta analfabetismoa jaitsi zen. Ongizate estatua, heziketa doanik eta orokorra zen, Giza segurantza, pentsioak.

POLITIKA: EEBBen laguntza izan zuen. Eliza eta Francoren arteko harremana 5 urte iraun zuen. Gero gatazkak egon ziren Vatikano II.aren ondoren. Europa elkartea sortu zen, Alemania, Frantzia, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo. Francok eskaera egin zuen bertan sartzeko, baina Europak ezezkoa ematen zion demokrazia ez zelako. 1962. urtean, Munichen bildu ziren eta Europari eskatu zioten ez onartzea frankismoa. Barne politikan immobilismoa zegoen, politika ez zen aldatu ezta gobernua ere. Fraga ministroak modernizazio politikoa ekarri nahi zuen, ezer aldatu gabe. Prentsaren legea, askatasuna jarri zuen, baina Francok kendu zuen. Hasieran ez zegoen zentsurarik baina erregimenaren aurkako zerbait argitaratzen bazen argitalpena baitzen zuten. Beraz, autozentzura egiten zuten eta argitaratzen ziren kritikak oposizioak gordetzen zituen.

OPOSIZIOA: Atzerriko oposizioa eskasa zen. Espainian 4 oposizio mota zeuden: 1. Langileen oposizioa, gorantz joan zen. Alderdi komunista beti kartzelan amaitzen zuen eta aprobetxatu zuten CCOO sindikatua zabaltzeko langileen artean. Protesta gehienak sozialak ziren, soldatak, giza segurantza, heziketa publikoa, pentsioak … abantailak lortu zituzten, konbenioak adibidez. Eskaera politikoak ere egin zituzten, greba askatasuna, biltzeko eskubidea. Lehenengo elkarteak sortu ziren, gero sindikatuak izango zirenak. 2. Unibertsitateetako oposizioa, ikasleek grebak egiten zituzten eta irakasle batzuk haien alde zeuden, baita kritika gogorrak egin zioten erregimenari eta Francok bota zituen. 3. Nazionalisten oposizioa, burgesak, erdi mailakoak. Katalandarrek lan handia egin zuten nazioa defenditzeko, eta deszentralismoa nahi zuten. Euskal Herriko nazionalismoa Elizarekin harremanak zituen. Katalandarrek asanblada bat egin zuten, oposizio guztia batzeko, ideologia guztietakoak, Francoren aurka elkarrekin egiteko. Talde biolento batzuk ere sortu ziren, ETA ekintza batzuk egin zituen eta Francok errepresioa egin zuen, honek eragin zuen jende gehiago erregimenaren kontra jartzea. 4. Eliza katolikoaren oposizioa, kontzilio Vatikano 11. egin zen, kleroa bildu zen hierarkiarekin amaitzeko eta pobreei hurbiltzeko. Sinbolo batzuk aldatu ziren, Eliza sinpleagoa zen. Jendeari hurbildu zen, haien hizkuntzan egiten. Aita Santuak esan zion Francori independentzia gehiago emateko, baina goiko hierarkiak ezetz esaten zuen.

4. HIRUROGEITA HAMARREKO HAMARKADA

POLITIKA: Franco zahartuta eta gaixorik zegoen eta hilko zela pentsatu zuen. Aipatu zuen erregea Juan Carlos izango zela, baina bera hil ondoren. Erregea liberalekin hitz egin zuenez, Carrero Blanco jarri zuen gobernuburutzan, erregea kontrolatzeko. Franco ospitaletik atera zen eta estatuburutza kendu zion erregeari. Carreroren politika immobilismoa zen, orden publikoa mantentzeko, salbuespeneko egoera erabili zuen. ETA ekintza bortitzagoak egin zituen eta erreprezioa egon zen, jende gehiago jarriz erregimenaren aurka. Nazioarteko kanpaina bat zegoen prestatuta erregimenaren aurka, Frankismoari kritika gogorrak egiteko. ETA Carrero hil zuen eta Arias Navarro jarri zen bere ordez. Lehenengo gobernu zibila izan zen eta Opus Deik egindakoa kendu zuen. 1973an Petrolioaren krisiaren ondorioz, prezioak izugarri igo ziren eta Espainiak Europako beste herrialdeak ez bezala, ez zituen neurriak hartu eta gogorragoa izan zen. 1975ean, independentzia eman zioten lurralde batzuei eta urtearen amaieran Franco hil zen.

EKONOMIA: Frankismo garaian Espainiak erdi mailako klasea zuen eta oso garatuta ekonomikoki, baina krisiarekin hori galdu zen. Industriaren gainbehera ekarri zuen eta arazoak estrukturalak ziren, oso larriak eta konpontzea oso zaila zen.

OPOSIZIOA: Eliza barkamena eskatu zuen frankismoan parte hartzeagatik. Añoveros gotzainak, euskal herriko kultura eta hizkuntza defendatu zuen Arias Navarrori aurka eginez. Oposizioa erreformista izan zen, demokrazia ekartzeko. Alderdi komunista saiatu zen erregimenaren aurkako guztiak lotzen. Frankismoa suntsituz demokraziarekin hasteko. Batzar demokratikoak sortu ziren eta opositoreak batzen ziren, ruptura egiteko. Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatuta zeuden, baina asko zeuden. Europako sozialistei esan zieten komunistekin ez batzeko. Laguntza ekonomiko handia oposizioa egiteko, plataforma demokratikoa sortu zuten. Oposizioa, alde batetik sozial-demokratak eta bestetik komunistak.

FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN

Jende gehiena zegoen erregimenarekin, interes ekonomikoengatik, bereziki goiko burgesia enpresak babesteko. Industrian lan egiten zutenak, nekazariak, karlistak … laguntza handia zen erregimenarentzat.

40ko hamarkadan

Politikan isolamendu izugarria zegoen, boikot baten menpean. Ekonomian autarkia zegoen, herri batek produzitzen du behar duena. Bizkaian industria ondo zegoen eta industrialki garrantzitsua zen. Gainera, Arabak industrialdeak egiteko laguntza jaso zuen. Horregatik euskal burgesia, erdi-mailako klaseek berarekin egon ziren. Oposizio bakarra, atzerrian zeuden euskal gobernua izan zen; Euskal Gobernua mugan bildu zen, orduan aliatuek erregimena onartu zuten. Prestigioa galdu zuten eta kanpoko oposizioa gero eta txikiagoa zen.

50eko hamarkadan

Politikan isolamenduaren amaiera izan zen, Nazio Batuek erregimena onartu zutelako. Oposizio handia egon zen prezioen igoeragatik eta ETA sortu zen. Ekonomian egonkortze planak egin ziren, hurrengo hamarkadan nabaritu zen haien lana. Kooperatibismoa sortu zen: sistema ekonomiko bat da eta eredu horretan produkzio indar guztia komunean jartzen dira: kapitala, inbertsioa, kudeaketa... langilea da jabea; bera dirua jartzen duelako eta beraiek dute prozesu guztia.

60ko hamarkadan

Politikan eliza katolikoak aldaketa egin zuen eta euskararen eta euskal kulturaren defentsa egin zuten. Eliza katolikoak (Añoveros adibidez) eta nazionalismoak oposizioa egin zuten, MUNICHeko akordioa. Eta ekonomia izugarri garatu zen Opus Deiko planekin eta Euskal herriko ekonomia asko bultzatu zuten.

70eko hamarkadan

Politikan ETAk hilketak egin zituen eta alderdi politikoak rupturistak ziren (ezkertiarrak). Oposizioa rupturista zen salbuespeneko egoeragatik eta Saharako inbasioagatik, immigrazioa asko handitu zen. Ekonomian Matesaren iskanbilak egon ziren. Kooperatibismoa egon zen Gipuzkoan, langileak denetarik egiten dute enpresa batean eta dirua guztien artean banantzen zuten, negozio berriak egin zituzten. Kooperatibismoa enprendedore bidea ikusteko eredua zen krisi garaietan. 1973an Petrolioaren krisia gertatu zen eta oso nabarmena izan zen Bizkaian, bertan monokultiboa zegoelako eta oso garatuta zegoelako.

Saharak independentzia nahi zuen Espainiarengandik eta martxa berdea egin zuten. Espainiak Sahara bertan behera utzi zuen eta Marokok Sahara hartu zuen.

Entradas relacionadas: