Frankismoa ekonomia eta gizarte aldaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,15 KB
Frankismoaren bigarren etapan aldaketa sakonenetako bat izan zuen Espainiako gizarteak. Francoren erregimena bere printzipio diktatorialei eusten saiatu zen. Mendebaldeko ekonomia oparoarekin bat egiteko aukerak bidea ireki zuen Espainiak XX.Mendean izandako ekonomia-hazkunderik handiena lortzeko. Propaganda berriak “espainiar miraria” esamoldea erabili bazuen ere, askatasun demokratikok ez izateak eta gizarte-
Egoera berriak erregimenaren aurkako oposizio-mungimenduak sustatu zituzten. Horren ondorioz, krisialdia izan zen frankismoan, eta Franco hil ostean gero eta agerikoagoa zen diktadurak ezin izango zuela jarraitu.
1957tik aurrera, Francok izendatutako gobernuetan, politikari-belaunaldi berri bateko ministroak sortu ziren. Profil teknikoa zuten, ideologia baino gehiago eta prestakuntza hobea zuten aurreko gobernuetako ministroek baino, horregatik teknokratak esan zitzaien. Teknokraten ustez, erregimen frankistak jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa zen administrazio-erreformak egitea eta ekonomia-hazkundeko politika sustatzea. Desarrollismo ekonomikoa izango zen gizarte-egonkortasunerako eta jarraitutasun politikorako berme nagusia. Teknokraten nagusitasunak sektore falangisten mesfidantza piztu zuen, falangistak gizarte-gaietako ministroak zirelako eta baztertu zituztelako.
1957an, Espainiako ekonomia porrot egiteko zorian zegoen, laguntza eskatu zitzaien nazioarteko erakundeei (ELGE eta NDF), baina laguntzaren truke neurri zuzentzaile aplikatzea onartu behar izan zen. Neurri horiek politika interbentzionista eta autartikoa bertan behera uztea eta merkatu libreko ekonomian jardutea ziren. Hori, Egonkortze Planean (1959) jaso zen eta hiru helburu zituen: ekonomia egonkortzea, barne ekonomiaren liberalizazioa, kanpo-ekonomiaren liberalizazioa.
Egonkortzeko Planeko neurrien ondoren, gizarte-eta ekonomia-garapeneko plan batzuk jarri ziren martxan. Lau urteko hiru plan aldarrikatu ziren (1964-1967, 1968-1971 eta 1972-1975) eta haien funtzionamendua kontrolatzeko, Garapen Planaren Bulegoa sortu zen, Laureano López Rodó buru izanik. Planek bi ardatz zituzten: egitura-ekintzak eta garapen-poloak. Emaitzak oso mugatuak izan ziren, baliabide asko eta asko eraginkortasunik gabe inbertitu zirelako. Herrialdea azpiegituraz (elektrizitate-sarea, petrolio-dindegiak, errepideak…) eta oinarrizko gaiez (altzairua, ikatza, aluminioa…) hornitzea zen plangintzaren lorpen nagusia.
Ekonomia-hedapenaren eragile nagusia industria izan zen, hazkundea izan zuen industria-produktibitateko hobekuntza, makinen eta teknologiaren inportazioak, atzerriko inbertsioak eta soldata-kostu baxuak zirela eta. Ekoizpenaren dibertsifikazioa gertatu zen: metalurgia sektoreak, sektore kimikoak eta elikagaigintzak hazkunde nabarmena izan zuten, eta, horrez gain, sektore tradizionalak berregituratu egin ziren. Teknologia-premia txikiko sektore batzuek hazkunde handia izan zuten, oso lehiakorrak zirelako, ekoizpen-kostu txikiei esker. Industria tradizio handieneko eremuek (Katalunia, Euskadi) nagusi izaten jarraitu zuten, baina beste gune batzuk ere industrializatu ziren, Industriak eremu gutxi batzuetan kontzentratuta egoten jarraitu zuen.
1960ko hamarkadan, nekazaritza tradizionalaren krisia izan zen. Abeltzaintzako eta barazkigintza-frutagintzako produktuen eskariak gora egin zuenez, lur-jabe askok inbertsioak egin zituzten espezie hautatuak, makineria, ongarriak eta hazi hautatuak erosteko. Hori dela eta, laborantzen intentsifikazioa gertatu zen, eta abeltzaintza-ustiategi modernoak sortu ziren. Nekazaritza berriaren errentagarritasuna hobetzeko, gobernuak lursailen kontzentrazioa eta labore ureztatu berriak sustatu zituen. Nekazari-exodoa gertatu zer, eta horren ondorioz, landa-eremuetako biztanleria aktiboa txikitu zen, ustiategi txiki asko desagertu ziren eta nekazari-enpresa berriak sortu ziren, ekoizpen-ahalmen handiagoa zutenak eta eskulan gutxiago erabiltzen zutenak.
Asko handitu zen zerbitzuen garrantzia ekonomian, honengatik: urbanizatze-prozesu bizia, merkataritza-sareen hedapena, garraiobideen eta hedabideen hobekuntzak, zerbitzu publikoen hazkundea eta turismoaren garapena. Turista asko eta asko etortzearekin batera diru-sarrera handiak lortu ziren, eta ostalaritzarako, zerbitzu osagarrietako eta eraikuntzako jarduerek gora egin zuten. Espainia turismo merke eta masiboan espezializatu zen eta udan bakarrik etortzen ziren turistak, Mediterraneo aldera eta irletara, horrek,hirigintza-eraldaketa bizkorra eta nahiko kaotikoa pairatu zuen. Nazioarte merkataritzak hazkunde nabarmena izan zuen, bai inportazioek, bai esportazioek. Nekazaritza- eta meatzaritza-produktuak ziren lehenago esportazio nagusiak, baina gero, ekipamendu-ondasunak eta automobilak izan ziren. Eraikuntzak ere bultzada handia izan zuen, eraikin asko egin zirelako. Ekonomia-jarduera berriak finantzatzeko premiak banku-sektorearen garapena sustatu zuten. Sektorea sendotu zen eta etekin handiak lortu ziren, jarduera horren kontzentrazio handia gertatu zen.
Ekonomia-hazkundeko aldi luzean Espainiako biztanleen bizi-maila hobetu zen. Espainiako ekonomiak kanpo-faktoreekiko zuen menpekotasuna areagotu zen, Espainiak atzerriko inportazioak, teknologia eta inbertsioak behar zituelako. Francoren gobernua zerga -sistema gehikorra izateko erreformak egitera ausartu ez zenez, baliabide publikoak urriak ziren, horren ondorioz, estatuak ezin izan zituen errentak birbanatu eta ekonomia-hazkundeak jarraipena izateko behar ziren azpiegitura egokiak eraiki, ezta herritarren eskaera gero eta handiagoei erantzuteko behar ziren zerbitzu publikoak sortu ere. Ahultasun eta gabezia horiek guztiak agerian geratu ziren 1973an hasitako munduko krisia gertatzean.
1960ko hamarkadako gobernuak Carrero Blancoren eraginez eratu ziren, eta erreforma politikoak sustatu nahi izan zituzten erregimena ekonomia- eta gizarte-eraldaketara egokitzeko, baina frankismoaren alderdi autoritarioenetako batzuk ezkutatuta. Gobernu horietan, teknokratek gero eta garrantzi handiagoa izan zuten, helburua ekonomia-garapena sustatzea eta berrikuntza politikoa egitea zen. Erreformismo apal horren atzean ideia hau zegoen: gizarte-oparotasunarekin eta -ongizatearekin beteko zela askatasun faltaren eta gobernu demokratikoa ez izatearen hutsunea, eta desarrollismoak erregimen frankista sendotuko zuela, gizarteko sektore zabalen adostasuna lortuz gero.
1963an, Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen, horren bidez delitu politikoak jurisdikzio militarretik jurisdikzio zibilera aldatzen ziren, baina ez zen oposizioko kideen aurkako jazarpena arindu. 1966an, Informazio eta Turismo ministro Manuel Fraga Iribarnek Prentsa eta Inprenta Legea sustatu zuen, zentzura kendu zuen eta ordura arte debekatuta zeuden aldizkari, egunkari eta liburuak argitaratzeko baimena eman zen, isunen eta gobernu-zigorren sistema bat sortu zen, legeak onartutakoaren muga zehaztugabeak gainditzen zituzten argitalpenak zigortzeko. 1967an, Gizarte Segurantzaren Oinarriak Arautzeko Legea egin zen, estatuaren konturako gaixotasun-, zahartzaro- eta alarguntza-aseguruen estaldura-mekanismoak zabaldu ziren eta oinarrizko ongizate-estatu baten eraketa hasi zen. Urte berean, Estatuaren Lege Organikoa aldarrikatu zen, frankismoaren erakunde-egitura osatzeko eta konstituzioa zegoelakoaren itxura emateko. Lege gobernuak manipulatutako erreferendum baten bidez onetsi zen eta erregimenaren monarkikotasuna berretsi zen. Familien Ordezkaritzako Legeak (1967), familien ordezkarien multzoa osatzen zuten Gorteekako diputatuak hautatzeko aukera ematen zuen, baina familiaburuek bakarrik botoa eman zezaketen.
1967an ere, Erlijio Askatasunaren Legea ezarri zen. 1969ko uztailean, Ondorengotza Legea egin zen, han, Francok printze Joan Karlos Borboikoa, Joan Borboikoaren semea, bere ondorengo izendatu zuen. Izendapen horrekin burutu zuen Carrero Blancok eta gobernu-talde teknokratikoak babestutako instituzionalizazio-programa. 1970an, Hezkuntza Lege Orokorra indarrean sartu zen, derrigorrezko hezkuntza 14 urte arte luzatu zen eta horren ondoren Batxilergoa edo FP egin zitekeen.
1960tik 1975ra Espainiak bere historiako biztanleria-hazkunderik handiena izan zuen. Hazkunde hori, heriotza-tasaren jaitsierak eta jaiotza-tasa altuak eragin zuten. Bi faktore horiek bizi-baldintzak hobetzearen ondorio izan ziren. Migrazio mugimendu asko gertatu ziren Espainian, bai Europako beste herrialdeetara bai Espainiako probintzien artean. Inmigrazioak eremu hartzaileetako jaiotza-tasa asko igotzea eragin zuen eta eremu igorleetako biztanleria zahartzea. Migrazio erraldoiak arazo larriak sorrarazi zituen, etxebizitzen, azpiegituren eta gizarte-zerbitzuen alorretan gabezia handiak zeudelako iritsi berriak behar bezala hartzeko.
Industriaren eta zerbitzu-sektorearen garapenak aldaketa handia eragin zuten Espainiako gizarte- eta lanbide-egituran: soldatapekoen kopurua asko handitu zen, erdi-mailako klasearen gizarte-eragina areagotu zen, eta hiri-burgesia berria sendotu zen. Langile autonomoen, administrazioko funtzionarioen eta lanbide liberaletako profesionalen kopuruak gora egin zuen. Industriako langileen kopurua nekazariena baino handiagoa zen.
Industriako eta zerbitzu-sektoreko soldatak hobeak ziren eta biztanleria landunak gora egin zuen. Errenta-hazkundea eskualde guztietan gertatu zen, biztanleko errenta-mailen arteko aldeak gutxitu egin zirelako migrazioen ondorioz.
Gizarte gero eta irekiagoa eta pluralagoa egin zen, Europako gizarteetan nagusi ziren gizarte- eta kultura-ohiturak nagusitu ahala. Gizartearen modernizazioa alderdi hauetan gauzatu zen: Erosahalmena handitu zen eta emakumeak ordaindutako lanetan hasi ziren, kontsumo gizartea hedatzen hasi zen. Laikotze- eta sekulariazio-prozesua gertatu zen. Espainiar guztiek oinarrizko hezkuntza eskuratu ahal izan zuten, emakumeak barne eta unibertsitate-ikasleen kopurua nabarmen handitu zen. Familia-egituraren aldaketa gertatu zen, familia nuklearra (gurasoak eta seme-alabak). Gero eta emakume gehiago hasi ziren ikasten eta ordaindutako lanetan, eta sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuten ideia feministak hedatu ziren. Horren ondorioz, emakumeak, apurka-apurka, aldendu egin ziren rol tradizinaletik, ama eta emaztea baino ez izatetik.
Gizarte-ohituren aldaketa orokorrak, eta Gerra Zibila bizi izan ez zuten belaunaldiak helduarora iristeak erregimen frankista babesten zuen gizarte-taldea ahultzea eta antifrankismoa sortzea eragin zuen.
Vatikanoko II. Kontzilioak Eliza katolikoak Francoren erregimenetik aldendu behar zuela adierazi zuen eta 1939tik ematen zitzaion babesa emateari utzi behar ziola. Apezpiku eta kleroko sektore tradizionalistaren erresistentziari aurre eginez Espainiako Eliza askatasun demokratikoen eta adiskidetze politikoaren alde jarri zuen eta horrek gobernuaren haserrea eragin zuen. Norabide aldaketa horretan ondoko hauek izan zuten eragina:erakundearen barne-krisiak, gizartea laikotzearen testuingurua eta Elizak Espainiako gizarteko esparru guztietan izandako eragin-galera handiak. Gero eta apaiz gehiago frankismoaren aurkako oposizioaren jarrerekin bat egiten zuten.
1960ko hamarkadan antifaxismoa berrantolatu zen. Oposizioko erakundeek diktaduraren aurka egin zuten, bizi-baldintzak kaskarrak zirela eta askatasun politikorik ez zegoela salatzen, askatasun politikoak eta demokrazia aldarrikatzeko proposamen unitarioak egin zituzten. Ezkerrak protagonismo politiko nabarmena izan zuen. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE, Dolores Ibarruri eta Santiago Carrillo buru), Frankismoaren errepresio gogorra pairatu zuten. Espainiako Langile Alderdi Sozialistak (PSOE), Suresneko Biltzarrean (Frantzia 1972), Espainiako militanteek alderdiaren kontrola bereganatu zuten, Felipe Gonzalez buru izanik. Frankismoaren aurkako oposizio moderatua sortu zen desengainatuta baitzeuden politika zapaltzaile eta antidemokratikoa amaitzen ez zelako. 1962an erbesteko errepublikano eta sozialistekin batera, Europar Mugimenduaren IV. Kongresuan parte hartu zuten, Munichen (Alemania), Francoren diktadura nazioartean salatzeko.
Katalunian jarduna urria izan zen, baina ezkerreko erakunde nazionalista berriak sortu ziren eta oposizio alderdi, mugimendu eta erakundeen antolakuntza unitario bat eratu zen: Assemblea de Catalunya (1971). 1974an, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) alderdia sortu zen, Jordi Pujolek gidatutako erakunde nazionalista moderatua.
Euskadin, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) erreferentzia izaten jarraitu zuen eta erbesteko Eusko Jaurlaritzaren jarduera bideratzen zuen. 1959an ETA (Euskadi Ta Elkartasuna) erakundea sortu zen, frankismoaren aurkako borroka armatua sustatu zuen 1968tik aurrera, eta atentatuak egin zituzten erregimenaren pertsona garrantzitsuen eta ordena publikoko indarren aurka.
1960ko hamarkadatik aurrera, langileen protestak izan ziren erregimenaren aurkako oposizioaren adierazpen nagusiak. Gatazka gehienen jatorria lan-aldarrikapenak ziren, baina beste batzuetan, askatasun politikoen eskaerak ere ziren. 1964an Langile Komisioa (CCOO) sortu zen erakunde klandestinoa zen eta lan-arloko borroka eta borroka politikoa sustatzen zuen. 1966an hauteskunde sindikaletan arrakasta handia izan zuten baina gobernuak legez kanpoko hauteskundeak zirela esan zuen eta errepresio handia izan zuten sindikatukoek. 1967an, batzuk CCOOtik banandu ziren eta Langile Sindikatu Batasuna (LSB) sortu zuten. Sindikatu zaharretik, UGTk soilik jardun klandestinoa izan zuen, CNT ia erabat desagertu zen.
Gerra Zibilaren ondoren jaiotako gazteak unibertsitatean sartzean, 1960ko hamarkadako gizarte- eta kultura-aldaketen eragin handia zutenez, ikasleen protestak etengabekoak ziren. Espainiako Unibertsitate Sindikatu (SEU) falangista eta derrigorrekoaren aurkako beste ikasleen sindikatu demokratikoak sortu ziren. Errregimenak errepresioaren bidez erantzun zuen baina horrek, ikasle-mugimenduaren erradikalizazioa bakarrik ekarri zuen.
Gizarte-mugimendu berriak ere sortu zuren askatasunen eta demokraziaren alde, adibidez, Justizia eta Bakea. Auzo-elkarteek aktibismo handia izan zuten, baztertutako auzoetako bizimodua hobetzea eskatzen zuten.