Fernando vii erregealdia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB
14. Zorigaiztoko hamarkada (1823-1833)
1823tik hil arte, Fernando VII.A errege absolutu gisa gobernatu zuen. Hamarkada honen helburuak nagusiak bi izan ziren: Absolutismoaren berrezarpena, Hirurtekoaren legedia eta lana ezabatuz; eta liberalen aurkako errepresio gogorra poliziaren bidez (Calomarde ministroa).
Fernando VII.Ak absolutismoa berrezartzean garbiketa politikoa ezarri zuen. Gobernu liberaletan parte hartutako funtzionarioak eta politikariak baztertu zituen, beste asko kartzelatu eta kasu batzuetan errepresioa odoltsua izan zen. Horren adibide, Torrijosen fusilamendua dugu. Torrijos militarra zen eta Hirurteko Konstituzionalean Gerra ministroa izatera iritsi zen. Fernando VII.Ak botere osoa berreskuratzean bere aurkako matxinada antolatu zuen 1823ko abenduan. Baina hori gertatu baino lehen, atxilotu zuten eta epaiketarik gabe fusilatu zuten “goi mailako traizioa” zela eta. Ondorioz, liberal asko erbestera joan ziren, Britainia Handira batik bat. Erbestean erregearen aurkako azpilanetan ibili ziren. Aipagarria da Frantziaren edo Errusiaren parte hartzea errepresioa leuntzeko.
Fernando VII.Aren helburu nagusia Absolutismoa berrezartzea zen. Horrek aldaketa batzuk ekarri zituen eta hamarkadaren gobernuen lan garrantzitsua.
Politika arloan, Fernando VII.Ak Ministro Kontseilua sortu zuen 1823.An aholku organo gisa eta Antzinako Erregimenaren Kontseiluak ordezkatzeko. Bertan ministro “erreformista” batzuk sartu ziren. Hala eta guztiz ere, Estatu Kontseilua berriro eratu zuen gobernuaren lana kontrolatzeko. Ogasunaren arloan, López Ballesteros dugu. Ogasun Idazkaria zenak Ogasuna berrantolatu zuen, Estatuaren urteroko aurrekontuak derrigorrez ezarri zituen eta zorraren arazoari aurre egin zion. Kontuan hartu behar dugu kolonien independentzia prozesuak abian zirela.
Espainiako egoera larria izaten jarraitu zen, gobernu aldaketak maiz gertatu ziren-eta. Gainera, joera politikoen ezberdintasunak arazoa areagotu zuen. Fernando VII.Ak etsai asko zituen. Liberalak eta absolutistak, konkretuki, muturreko errealistak. Horren adibide “malcontentsen” altxamendua dugu Katalunian. Absolutismoaren printzipioen defendatzaileak ziren eta haien ustez erregeak ez zuen bete agindutakoa; beraz haien itxaropena Fernando VII.Aren anaiarengan, On Carlosengan jarri zuten. Hona hemen Karlismoaren haztapenak.
Foruen Galera eta Kontzertu Ekonomikoak
1875.Urtean Alfontso XII.Ak barkamena eskaini zien altxatutakoei baldintza batekin: bera onartu behar zuten errege moduan. Karlismoak uko egin zion proposamenari. Erregearen garaipenak gudu-zelaietan eta karlisten ezezkoak aukera eman zion gobernuari bere nahia indarrez ezartzeko. 1876.Ko legeak hiru probintzietako foruak deuseztatu zituen eta betebehar batzuk inposatu zituen: kintak eta gizonak gerrarako, zergak Estatuari ordaintzeko etabar. 1878.Ko otsailaren 28.Ko Errege Dekretu batek kontzesio bat egin zien euskal probintzietako aldundiei: zergak ezartzeko, jasotzeko eta administratzeko boterea betiere Estatuari negoziatutako kupo bat ordainduz (Kontzertu ekonomikoak). Dekretu honek independentzia ekonomikoa eman zien aldundiei eta horri esker hainbat arlotan bultzada garrantzitsua bizi zen: hezkuntza bultzatu, trenbideak, orden publikoa (Miñones). Horrez gain, euskal handikiek aldundiak kontrolatzea lortu zuten eta autonomia ekonomikoa erabili zuten haien interesen aldeko politikak bultzatzeko. Horrek Euskadiko industrializazio prozesua bultzatu zuen.