Familia Ikuspegi Juridikoa eta Haurtzaroaren Garapena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

Familia Ikuspegi Juridikoa: Ahaidetasunaren Erlazioen Erregulazioa

Juridikoki, familia ahaidetasun eta senitartekoen arteko lotura duten pertsonen arteko sistema soziala da, baina:

  • Odoleko erlazioa: Odol bera duten pertsonak.
  • Afiliazio edo kidetasun erlazioa: Senarra, emaztea, koinata, aitaginarreba.
  • Adopziozko erlazioak: Ahaidetasunaren lotura tramite legal baten ondorioz egiten denean.

Haurtzaroa: Kontzeptu Historiko eta Kulturala

Haurtzaroaren kontzeptua ez da naturala, kultura sortua da.

Haurtzaroa Historian Zehar

Antzinean:

  • Mesopotamian: Haurrak zaintzeko higienerako tratatuak.
  • India: Hammurabi kodea umezurtzentzako babesa.
  • Erroman eta Grezian: Haurrak geroko helduak izateko inbertsio bezala. Patrimonio propietatea. Garai honetan baimenduta eta zabalduta zegoen infantizidioa, abandonua, esklabutza eta tratu txarrak.

Erdi Aroan:

Erlijioa:

  • Kristau moral berria: Familia, ezkontzaren ondorioz seme-alabak.
  • Musulmana: Haurtzaroarekiko teoriak. Garai honetan infantizidioa delitua da, hala ere ohikoa zen arreta falta eta abandonua. Haur txikiak zaintzen dira eta gero lanean hasten dira.

Berpizkundean:

XVI. mendean orfanatoak, instituzioak sortzen dira. Haurrak kaletik jaso eta lanbidea irakasten zaie.

Humanismoa:

Maisua ezaguera zentroa, oinarria diziplina eta zorroztasuna = tratu txarrak.

Ilustrazioa:

XIX. mendean haurrak lan gogorretan esplotatzearen ondorioz babeserako legea eta instituzioen konpromisoa. Mende bukaeran herri garatuetan legeen erregulazioa, Espainian 10 urtetik beherakoentzat babesa eta ekintzen erregulazioa.

Psikologia eta Pedagogiatik Urrezko Aroa:

XX. mendean psikologiatik Freud, Piaget, Vigotski hauek zioten haurtzaroa pertsonaren garapenerako aroa zela eta pedagogiatik Montessori, Decroly, Freinet hauek hezkuntza praktika berriak asmatu zituzten.

Gerren Artean:

Ginebrako Aitorpena 1924, Giza Eskubideen Aitorpena 1948, Haurren Eskubideen Aitorpena 1959, Haurren Eskubideen Konbentzioa 1989.

Aldaketa nazioarteko erakundeek ardura.

Haurren eskubide zibilak babesa eta arretaz gain.

Familiaren Egituraketa Berriak

Guraso izaeraren ikuspegitik:

  • Guraso bakarra: Ama ezkongabea, banaketa ondoren, adopzioa bakarrik, alarguna.
  • Bi guraso: Polinuklearra eta zabala edo hedatua.

Familia partaideen ikuspegitik:

  • Familia nuklearra: Bikote eta semeak elkar bizi.
  • Familia zabal edo hedatua: Familia nuklearraz gain beste senideak ere elkarrekin bizi direnean.
  • Familia monoparentala: Bikoteko kide bat seme-alabekin bizi denean, hezkuntza zaintza bere ardura denean: Ama ezkongabea edo norberak erabakitako amatasuna, bikote harremanaren gainbehera, dibortzioa, banaketa, egoera juridiko berria adopzioa, egoera soziala guraso bat askatasunik gabe dagoenean espetxean edo migrazioak eraginda.
  • Familia berregituratua: Banaketa ondoren familia berri bat.
  • Izatezko bikote moduan bizi den familia.
  • Harrera familia.
  • Familia homosexualak.
  • Seme-alabarik gabeko familia.
  • Familia monofiliala: Seme-alaba helduak gurasoekin bizi direnean.
Familiak Betetzen Dituen Oinarrizko Funtzioak
  • Funtzio biopsikosoziala (ugalketa).
  • Funtzio babeslea (behar fisikoak eta emozionala).
  • Funtzio kulturala (gizarte eta familia arau kulturaletan oinarritutako sozializazioa bideratua).
  • Funtzio soziala.
  • Funtzio ekonomikoa: (Familiaren bizi kalitatea hobetzea).
Familiaren Bizi Zikloa
  • Eratzea: Bikotearen sorrera. Bikotearen garapena eta ugalketa.
  • Hedapena: Seme-alabak hazi eta hezi: Guraso izatea, eskola sasoiko umeak, nerabeak dituzten familiak.
  • Murrizketa: Bikotearen heriotza, semeen emantzipazioa.
  • Krisien ebazpena.
Familiei Arreta Egiteko Planak eta Programak
  • Sosaun erakundeak: Alkola arazo psikikoak daudenean.
  • Eraunde sozialak: Lan gabezia, tratu txarrak.
  • Irakaskuntza erakundeak: Eskola egokitze arazo larriak, absentismoa eta integrazio arazoak agertzen direnean.
  • Erakunde judiziala.
Familien Arretako Esku Hartze Maila
  • 1. maila: Lehengo mailako beharrak dituzte: Esku hartze prebentiboa da, familiei laguntza eta babesa eskaintzen zaie.
  • 2. maila: Berariazko beharrak direnean: Esku hartze asistentziala eta hezkuntza esku hartzea.
  • 3. maila: Berariazko zerbitzuen esku hartzea.

LODE 1985: Hezkuntza askatasunaren tratamendua azpimarratzen du.

LOGSE 1990: Oinarrizko hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa eta dohainik izatea. 1. zikloa, 2. zikloa.

LOCE 2002: 0-6 urteko etapari buruz. Lege berri honek eskola irakaskuntzetan sartzen den 3-6 urteko haur eskolatik bereizten den eskolaurrekoa deritzon 0-3 etapa ezartzen du.

LOE 2006: 0-6 urteko hezkuntzari etapa bakarraren izaera itzultzen zaiola.

Esku Hartzea Hezkuntza Arloan
  • Hezkuntza esku hartze formala.
  • Formala ez den hezkuntzako esku hartzea.

Definizioak:

  • Deklarazioa: Eskubidea zehazten dituen dokumentua da.
  • Konbentzioa: Estatuen arteko hitzarmena da.
  • Hitzarmena: LANEk sustatutako nazioarteko edozein hitzarmena da.
  • Protokoloa: Postulatuak, ekintza plana, prozedurak.

Entradas relacionadas: