Hori ezin dute horrela egin, honela baizik

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Esan beharra dago liburu hau irakurri aurretik jakin banekiela ahalmen handia zuela, berari buruz oso ondo hitz egin zidatelako,eta bukatu ondoren konturatu naiz nire liburu gogokoenen artean kokatu daitekeela.Liburuak jakinminaz mantendu nau azken lerroraino eta horrek gogo handiz irakurtzera bultzatu nau.Nahiz eta irakurzalea ez izan ezin izan dut liburua eskuartetik atera ahalik eta bukatu arte.
Irakurketan murgildurik nengoen bitartean Alemania Naziaren garaian juduen egoera ikusteko gai izan naiz eta horrek, buruari birak ematea eragin dit ondorio batera heldu arte: Gizakiak zorionez obera egin du.Pertsonaien munduari dagokionez esan daiteke oso ondo kokatuta daudela istorioan eta oso ondo egiten dutela beraien lana, batez ere Werner protagonistak.
Estiloari dagokionez, ondo ikusi dut deskribatzeko modua, pentsamenduak eta sentimenduak ederrak izan direlako.Amaitzeko uste dut idazleak oso ondo bukatu duela istorioa protagonista ihes betean dabilelako.Liburua irakurri ondoren,esango nuke oso interesgarria eta dibertigarria izan dela eta jendea irakurtzera gonbidatzen dut.




Werner Lindemann (alias, Ersnt Lange), gazte protagonista

Hermann, aurrekoaren lagun nazia gaztetan, eta etsaia gero, Werner judua dela jakindakoanWernerren adopziozko

gurasoak, Annette arreba eta amona Erika,

Elsbeth, Wernerren neska-laguna,

Kurt (alias, Angelo), Wernerren urrutiko senidea, Triesten lagunduko duena,

Umberto, Triesteko laguna,

Nerina, Triesteko maitalea,

herr Öchler, Wernerren institutuko literatura irakaslea, homosexuala, Parisen lagun izango duena

Müller jauna, Marseillara Wernerrek lagunduko duen filosofoa,

Anghios, erresistentea


Entradas relacionadas: