Existenzialismoaren eragina literaturan: ezaugarriak eta euskal nobelagintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Existenzialismoaren eragina literaturan

Existenzialismoak eragin handia izan zuen literaturan XX. mendearen erdialdean. Korronte filosofiko eta literario horren ardatza Frantzia izan zen, edo zehatzago, Paris. Mugimendu literario horrek "Zer da giza bizitza?" galderari erantzutea zuen helburu.

Existenzialismoaren ezaugarriak literaturan

  1. Pertsonaia nagusi baten inguruan sortutako literatura lanak: Pertsonaia zehatz baten nortasunaren eta existentziaren inguruan sortzen da mundu literario osoa.
  2. Pertsonaiaren barne mundua agertzea: Gizakiaren existentziaz gogoeta egiteak barne-herstura eta kezka dakartza, bizitzaren zentzuaz edota heriotzaren zentzuaz, gure nortasunaren nolakoaz eta horrelakoez hausnarketa egiteak kezkak sortzen ditu (nor gara? zer da bizitza?...). Horren ondorioz, existentzialismoaren korrontearen bidea hartzen duten literatura-lanetan horrelako kezka ugari dituzten pertsonaiak sortzen dira, barne-munduari begira dauden pertsonaiak.
  3. Pertsonaia biribilak: Kezka beteriko pertsonaiak irudikatzen dira literatura-lan hauetan, eta, ondorioz, kasu gehienetan, bilakaera bat duten pertsonaiak sortzen dira. Barne-kezka eta gogoeta horien guztien ondorioz, pertsonaia horiek garapena izan dute, eta literatura-lanak aurrera egin ahala, beraien nortasuna eraldatuz joan ohi da.
  4. Egunerokoaren erabilera: Pertsonaiaren barne-mundu hori agertzeko baliabide egokiena, jakina, egunerokoaren erabilera da. Egunerokoaren diskurtsoak lehen pertsonaren erabilera ahalbidetzen duelako, orainaldian garatzen den lehen pertsonarena, hain zuzen. Nork bere buruan etengabe jarioan dituen barne-kezka horiek aurkezteko baliabiderik egokienak ditugu orainaldia eta lehen pertsona.
  5. Heriotzaren gaia agertzea: Fede erlijiosorik gabe, eta bizidunak hil egin behar duela beste ziurtasunik gabe, heriotzaren aurrean larridura eta ezinegona sentitzera beharturik dago gizakia; heriotza ulergaitza zaio. Horiek horrela, korronte existentzialaren bidetik jotzen duten literatura-lanetan presentzia handia du heriotzaren gaiak, gai hori jorratzeko bideak askotarikoak badira ere.
  6. Aukeratzeak sortzen duen larrimina: Gizakiaren patua jada ez du Jainkoak erabakitzen, baizik eta gizakiak berak erabaki behar du zein bide hartu. Aukeratu beharrak urduritasuna, kezka eta ezinegona sortzen du gizakiarengan. Bere patuaren jabe dela aitortzeak ardura eta larrimina ere sortzen ditu.

Euskal nobela modernoa

Esaten da euskal nobela modernoa bi eleberri hauekin hasten dela: Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" (1957an argitaratua) eta Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako" (1969an argitaratua). Bernardo Atxaga eta Angel Lertxundi izan dira Txillardegik eta Saizarbitoriak hasi zuten bide horren aitzindari.

Entradas relacionadas: