Euskararen Erabilera: Aholkuak eta Zuzenketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
Esaldi Zuzenak eta Okerrak
Hona hemen euskarazko esaldi batzuen zuzenketak, parentesi artean azalpenekin:
- Posible da hori horrela izatea (izan liteke, baliteke)
- Lan horrek prestakuntza handia suposatzen du (eskatzen du)
- Aspalditik botatzen dut laguna faltan (sumatzen dut lagunaren falta)
- Lanean egon naiz (lanean aritu naiz)
- Imajinatu ezazu bihar jai dela (pentsa ezazu bihar jai dela)
- Berandutu egin zenez, ez zuen pena merezi pelikula ikustera joateak (ez zuen merezi izan pelikula ikustera joatea)
- Ondo eramaten gara (ondo konpontzen gara)
- Antzokia kale honetan kokatzen da (antzokia kale honetan dago)
- Mikelek gero eta hizkuntza gehiago ezagutzen ditu (Mikelek gero eta hizkuntza gehiago dakizki)
- Ni, zuekin konparatuta, baxuagoa naiz (ni, zuekin alderatuta, baxuagoa naiz)
Gaztelaniazko Esaldien Itzulpenak
- Esa camisa te queda muy bien = Kamiseta hori ondo datorkizu
- Para las próximas fiestas tenemos que comprar nuevas copas de champán = Hurrengo festetarako txanpain kopa berriak erosi beharra dauzkagu
- Yo creo que ese amigo me tiene manía = Lagun horrek begitan hartu nauela uste dut
- Lo aprobaron por unanimidad = Aho batez onartu zuten
- Mi amigo ha aprendido el chino por su cuenta = Nire lagunak txinera bere kabuz ikasi du
- Te prometo que lo haré enseguida = Zin dagizut oraintxe bertan egingo dudala
- La niña ha comenzado a llorar = Neska negarrez hasi da
- Encontrarás este libro en cualquier tienda = Liburu hau edozein dendatan aurkituko duzu
- Ha ocurrido un terrible accidente = Izugarrizko istripua gertatu da
- Celebraremos la reunión la semana que viene = Bilera datorren astean egingo dugu
Ortografia eta Gramatika Zuzenketak
- Ordiziko famili (Ordiziako familia) askotan izan da ezustekoa.
- Erantzunkizun (erantzukizun) guztia ezin da gurasoengan jarri.
- Urtero bezala, urtarrilaren amaiera bidean, azterketa garaia izango da.
- Hizkuntza eskubideak bermatuko dituzte.
- Iruñeko zenbait eskolatan jai hartu dute.
- Aspalditik dago zure erantzunaren zain.
- Ukitu leunaz laztandu du Gorkak amona.
- Jende askok ikasi du azterketarako.
- Aurtengo Gabonak ederki igaroko ditugu.
- Gure irakaslea beasaindarra da.
Bestelako Oharrak
- Orientatzailea datorren urteko ikasketetaz aritu zaigu gaurkoan (ondo dago).
- Gainditu nahi dutenek greba deialdia baztertu dute.
- Ez dut uste berandutuko naizenik, medikuaren txanda atzeratu egin baitut.
- Hori egiten behartu gintuzten.
- Gosaltzeko, litro bat esne edan dugu.
- Obabako liburua Atxagak idatzia da.
- Duela gutxi ezkutatu da eguzkia laino artean.