Euskararen egoera XVIII. mendean: gainbehera eta berpizkundea
Enviado por Jose Alejandro y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB
Euskararen egoera XVIII. mendean
Sarrera
XVIII. mendean, euskararen egoera ez zen batere ona. Gaztelania eta frantsesa bezalako hizkuntzak euskararen gainetik jarri nahi ziren, eta horretarako, zenbait lege ezarri zituzten:
- Ekitaldi publikoak ezin ziren euskaraz izan.
- Frantzian, frantsesa hitz egiten ez zutenak traidoretzat hartzen ziren.
- Euskarazko antzerkiak debekatu ziren.
- Euskara eskoletan debekatu zen (ez liburuak, ez irakasleen irakaskuntza, ez ikasleen arteko komunikazioa). Horretarako, "anillo azotes" izeneko tresna erabili zuten.
Garai hartako egoera ekonomiko txarrak kalte handia eragin zion euskal literaturari.
Ipar Euskal Herria: literaturaren gainbehera
XIII. mendetik aurrera, Ipar Euskal Herrian, literatur obrak behera egin zuten, ia desagertzeraino. Mende honetako literaturak originaltasun falta zuen, eta, horrez gain, Ipar Euskal Herriak pairatu behar izan zituen gerrek eta estutasunek ere eragin handia izan zuten.
Antzerkia
"Gabonetako ikuskizuna"
- Egilea: Pedro Ignazio Barrutia
- Kritikak: R. Azkuek, "Euskaltzale" aldizkarian argitaratu zuenean, ez zion meritu handirik ikusi; erdarakadak eta gaztelaniazko nahiz euskarazko nahasketak aipatu zituen. Hala ere, antzinatasunagatik eta erabiltzen dituen arkaismoengatik argitaratu zuen.
"El borracho burlado"
- Egilea: Xabier Munibe, SBAP (Sociedad Bascongada de los Amigos del País) elkartearen sortzailea.
- Ezaugarriak: Gaztelaniaz idatzitako lana da, non pasarte batzuetan, abesteko unean bereziki, euskaraz hitz egiten den. Antzerki lan hau "kulturari" zuzenduta dago eta musikaren tratamendua erabiltzen du.
Hego Euskal Herria: Larramendiren ekarpena
Larramendi
Biografia
1690ean jaio zen Andoainen. Salamancako eta Valladolideko jesuiten ikastetxeetan Filosofia eta Teologiako irakasle izan zen. Karlos II.a erregearen alargunaren konfesore izendatu zuten. Hiru urte beranduago, dena utzi eta Azpeitiko Loiolako Santutegira joan zen bizitzera. Euskal kulturaren lehen bultzatzailea izan zen. Euskaraz oso gutxi idatzi zuen, bere idatziek kontzientzia eta bokazioa sortzea zuten helburu. Hizkuntzaren apologia egiten zuen eta polemika sortzailea zen. Larramendiren garaiaz geroztik, Hegoaldeko euskara idatziak ordura arte izan ez zuen duintasuna lortu zuen.
Helburua
Larramendiren helburu nagusia euskara beste hizkuntzen mailan zegoela erakustea zen, eta, are gehiago, beste hizkuntzek baino ahalmen handiagoa eskaintzen zuela edozer gaiez mintzatzeko edo idazteko.
Lanak
- "De la antigüedad y universalidad del bascuence...": Euskara goratu nahi du, eta haren berezitasuna adierazi, beste hizkuntza erromanikoak gutxietsiz; izan ere, euskara hizkuntza arrazional eta filosofikoa dela dio.
- "El imposible vencido...": Gramatika bat da, ona eta osatua. Zenbait euskaldunentzat argibide iturri izan zen. Deklinabideak, aditz-jokabidea, joskera, azentua eta olerkiak dira jorratzen dituen gaiak.
- "Diccionario trilingüe...": Hiztegi honetan hiru hizkuntza erabiltzen ditu: gaztelania, euskara eta latina. Hiztegia osatzeko zenbait hitz falta zitzaizkion, eta, horregatik, berak sortu zituen hitz berri horiek, adibidez, "godaria" (txokolatea).
- "Discurso histórico...": Liburu honetan erakutsi nahi zuena Erromaren kontra borrokatu zuten kantauriarrak euskaldunak izan zirela zen. Larramendiren garaikoentzat, euskaldunak eta kantauriarrak berdinak ziren.
- "Corografía...": XVIII. mendeko Gipuzkoari buruz dugun deskribapenik onena da. Ibaiak, baserriak, herriak, ekonomia... arlo guztietako datuak ematen ditu.
Larramendik, bere lanen bidez, euskarari egiten zitzaizkion irainei eta mespretxuei erantzuten zien. Lanak (erantzunak) gaztelaniaz idatzi behar zituen beste idazleek (euskara iraintzen zutenek) ulertzeko.
Larramendiren jarraitzaileak
Larramendik jarraitzaile asko izan zituen, baina nagusiak hauek ziren:
Kardaberaz
Biografia
Idazle hau jesuita izan zen. Palentzian eta Valladoliden ikasi zuen (teologia eta filosofia). Apaiztu egin zen eta, geroago, Loiolara joan zen bizitzera. Deserriratuta, Bolonian (Italia) hil zen.
Euskararen erabilera
Ez da idazle bikaina, ezta oparoa ere, baina irakurle handia da. Haren euskara esaeraz beterik dago, baina ez da oso garbia (hitzak latinetik hartzen ditu). Idazle honek ez du "h"-rik onartzen.
Merezimendua
Kardaberazen merezimendu handiena herrian irakurtzeko gogoa piztea izan zen.
Idazlanak
Bere lanik ezagunena "Euskararen berri onak" da.
Mendiburu
Biografia
Oiartzunen jaio zen. Iruñean aritu zen teologia eta filosofia irakasten. Jesuitak deserriratuak izan zirenez gero, Bolonian (Italia) hil zen.
Euskararen erabilera
Euskara ondo ezagutzen zuen, batez ere, joskera.
Goi-nafarrera erabiltzen duen arren, gipuzkeraren eta nafarreraren arteko hurbilketa bat lortzen saiatu zen.
Ezizena
"Euskal Zizeron" izenez ezagutzen zen.
Ubillos
Biografia
Frantziskotarra zen, Arantzazuko santutegian egin zituen lehenengo ikasketak. Tolosara joan zen filosofia eta teologia ikastera eta irakastera.
Euskararen erabilera
Euskara garbia eta aukeratua erabiltzen zuen. Euskara herritarra da.