Euskal Poesiaren Historia: Iratzeder, Jon Mirande, Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Poesiaren bilakaera
: liburuez gainera Hainbat aldiz aipatu ditugun EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren Poesia lanen babeslekuak, oraintxe ikusiko dugun OLERTI aldizkariarekin batera, jakina. Besterik da kantari berrien bitartez olerkari garaikideen poemaek lortu zuten entzute zabala.
Aita Oinandia supertzaile
: Santi Oinandia karmeldarrak, hain zuzen, beste idazlan askoren artean gure poesiaren historian oinarrizko gertatu diren bi argitalpen gauzatu zituen: Mila euskal olerki eder antologia eta OLERTI izeneko poesia aldizkaria. Lehenari lan erraldoia izan zela aitortu behar da. Ordura arte kaleraturiko poesia bildumarik osatuena genuen, ezinbesteko lanabesa gure literaturaren ezagupiderako. Bigarrenak. OLERTIi aldizkariak, plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei. Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Joxe Azurmendi.
Iparraldeko bi poeta: “Iratzeder” beneditarra
Prosazko lanak idatzi baldin bazituen ere poesiarako joera nagusitu zitzaion. liburu mordoxka atondu zuen: gehienen bilduma den biziaren olerkia. Beraz, lan oparoa, erraza, erabiltzen zituen neurriak bezala: era askotakoak, arinak, luzeak, prosa poetiko batzuetan. Aski hurbil zegoen gerra aurreko olerkariengandik. Iratzederrenak dira Euskal Herriko elizetan abesten diren salmoen euskarazko bertsioak.
Guztiz alderantzizkoa da Jon Miranderen poemagintza: Orhoituz edo Poemak.
Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, parisen jaio eta bizi izana, paganoa, Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko indarkeriaren alde agertu zen. Batzuek pentsatzeko eran faxismoaren ukitua ikusten diote. Metricas baino areago gaietan eta zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako Egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako jentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok.
Joan Mari Lekuona
: Oiartzunen jaio zen eta bertan hil. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengandik jaso zuen, nonbait, ahozko literaturarako eta poesiarako grina. Muga beroak deitutako poema bildumak Lizardi eta Orixeren itzalpean mamitua. Poesiari ematen dion norabide berria, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatuta. Bigarren liburua Ilargiaren eskolan materia bereganatzeko beste ekinaldi bat, oraingoan gorputz atalen misterioak argitu guran. Azkenengo obran Mimodramak eta ikonoak hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak antzeman nahian ari zaigu.
Bitoriano Gandiaga
: jaiotzez Mendatakoa(Bizkaia)izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan.Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi zion lehen poema liburua:Elorri. Bigarren fruitua ekarri zuen: hiru gizon bakarka. Herri izan nahi eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten digu poema horretan Gandiagak.Uda batez Madrilen kaleratu zuen: beratan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira. Hiritzar liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak gizaki arruntari egiten dion erasana bistaratze zaigu