Euskal Literatura: Olerkigintzaren Bilakaera eta Egile Garrantzitsuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB
Literatura Unibertsala
Poesiaren Ezaugarriak
Poesia, asmakizuna eta fikzioa esan nahi du, adierazpen artistiko zaharrena da. Garrantzitsuagoa da nola esaten den, zer esaten den baino. Horretarako, olerkariak literatura baliabideak ditu, zehatza eta laburra da, zenbait gramatika-elementu kentzen ditu elipsearen bitartez. Sarritan, ez dira prozesu logiko bati jarraituz aurkezten, eta hitzen ordena naturala eta komunztaduraren arauak hautsi litezke (hau lizentzia poetikoa da). Poetak gizakien kezkak bereganatzen ditu.
Olerkigintzaren Historia
Olerkigintzaren historia aldakuntza historikoei lotuta dago. Erdi Aroan, bulkada erlijiosoak bultzaturik, neurri handi batean, poesia Jainkoari zuzendua zen. Errenazimentua heldu zenean, mundu grekolatindarrerako itzulera eta humanismoranzko joera eman zen, Virgilio, Horazio eta Pindaro eredutzat hartuz. XVII. mendean, poesia ederrago egin zuten egileak izan ziren, hala nola, Quevedo, Góngora eta Shakespeare. XVIII. mendeak arauekiko erabateko errespetua eskatu zuen, Neoklasizismoa ekarriz. Bertsoari ezarritako muga estuek XIX. mendeko Erromantizismoaren etorrera apurtzailea prestatu zuten, eta iraultza sentimentalean oinarritutako poesia lirikoari bidea egin zioten. XIX. mendearen bigarren zatian eta XX. mendearen hasieran, poesia berritu zuen mugimendu-katea gertatu zen. Charles Baudelaire, Paul Verlaine eta Arthur Rimbaud poeta frantsesek hitzarekiko kultua landu zuten, eta bertsoaren musikaltasuna aurkitu nahi izan zuten beren olerkien bitartez.
Euskal Literatura
Euskarazko Olerkigintza
Euskarazko olerkigintzak beti izan du prosak baino indar handiagoa Euskal Herrian. Euskarak irakurle alfabetatu gutxi izan ditu. Kantak, bertsoak, eresiak… jendeak kanta zitzan sortu ziren. Gehiago dira herritik sortu diren olerki kantatuak, idatziak eta jasotakoak baino. Olerkigile askok bertso-neurrien barruan idatzi zuten, eta XIX. mendearen bukaeran hasi ziren neurri horietatik askatzen. Lehenengo poesia idatzia XVI. mendekoa da, eta "Urrezko Aroa" XVII. mendean izan zen. Erlijioa zen gai nagusia, baina amodiozko olerkiak eta euskararen goraipamena egiten zutenak ere bazeuden. XVIII. mendetik aurrera, euskarak zailtasun handiak izan zituen aurrera egiteko, euskalkiengatik. Administrazioan ez zen euskara erabiltzen, eta debekatuta egon zen eskolan ere.
Hiru Euskal Olerkari eta Beste Batzuk
Bernart Etxepare
Linguae Vasconum Primitiae argitaratu zuen 1545ean, euskarazko lehen liburu inprimatua. Bi garaien artean bizi izan zen. Mende horietako lehen herenean, kristautasuna bi zatitan banatu zen: Eliza Katoliko Erromanikoa eta Protestantismoa. Eliza Katolikoak Trentoko Kontzilioa antolatu zuen, 1565era arte luzatu zena, eta Eliza Katolikoaren izaera aldatu zuena. Trenton, Kontrarreforma izenekoa abiarazi zen, Protestantismoaren aurka. Harrezkero, ezinezkoa zen apaizek Etxepareren olerkigintzaren ildotik jarraitzea. Etxepareren liburuan, erlijiozko kantuak, amodiozkoak, libertatea goratzen dutenak eta euskararen goraipamena egiten dutenak ageri dira.
Joan Perez Lazarraga
Bere eskuizkribua 2004an aurkitu zen, 102 orrialdekoa. Amodioa eta maitemindu arteko gorabeherak dira gai nagusiak. Poesiak lanaren bi herenak hartzen ditu, eta gainerakoa artzain-eleberria da. Prosa eta poesia batera datoz lanean, eta gaztelaniazko zatiak ere badaude. Arabako ekialdeko euskalkian idatzita dago, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako (Sakana aldeko) euskararen aztarnekin. Atera daitezkeen ondorioak: euskal literatura idatziaren lekukoak aspaldikoak dira, eta baliteke euskal literatura idatzia uste bezain urria ez izatea. Beste kontu bat da idatzia egotea ala ez. Ez dirudi euskaldun alfabetatuen kopurua erdaldunena baino murritzagoa izan zenik, kontuan hartuz gero Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako gorteetan zerbitzari eta idazkari lanetan euskaldunak aritu zirela, eta latinaren eta erromantzearen aukera egin zutela askotan euskaldunek.
Joanes Etxeberri, Ziburukoa
XVII. mendeko lehen olerkaria, ez zen Etxepareren metrikatik aldendu.
Arnaut Ohienart
L'art Poétique Basque lan teorikoan, poesia kultua eta garaikidea sortzea proposatu zuen, eta berak landu zuen zubereraz. Ulertzen zaila da. Ohienarten bidea bazterturik geratu zen, harik eta XX. mendean poesia kulturaren bideari berriro ekin zitzaion arte. Berak asmatu zuen "neurtitz" hitza, olerki errimatu eta neurtua esan nahi duena. Amodioaren gaia landu zuen. Neurri zehatzak, erabilera aberatsak eta sentimenduen adierazpen zoragarriak erabili zituen. 706 atsotitz bildu zituen. Notitia Utrisque Vasconiae, Tum Ibericae Tum Aquitanicae (Euskal Herriaren historia Hegoaldean eta Iparraldean) idatzi zuen. Olerkiak lanean bere gaztaroa kontatzen du.
Joan Batista Elizanburu
Bere olerki asko kantu bihurtu ziren. Neurri aldetik oso egokiak eta erraz gogoratzekoak dira. Bere sorterriko euskalkia baino euskara zabalago batean idatzi zuen. Maitasuna erabili zuen hizkuntza gisa bertsoak osatzean. Frantseseko literaturaren eragina izan zuen.
Grazian Adema "Zalbide"
Irakurlea gozatzea eta zerbait ikastea zen bere olerkien helburua. Gaiak: erlijioa, herria, hizkuntza, politika eta ohiturak. Musikak erabateko garrantzia zuen, doinua testuaren euskarria zelako.
Felipe Arrese Beitia
XIX. mendeko Lore Jokoak hasi zirenean, 1879ko olerki-sariketa irabazi zuen Ama euskarari azken agurrak lanagatik. Foruen galeraren ostean, euskararenak egin duela uste du, eta maitasuna adierazten dio hizkuntzari. Foruzalea eta kristaua zen. Gaiak: hizkuntza, foruak eta fedea. Bizkaiera oso landua erabili zuen, bertsolaritzaren moldeetan.
Jose Mendibil
Ameriketara erbesteratu zen, eta ez zen itzuli. Bere kantuetan, euskaltzaletasuna eta Amerika aldeko bizimodu tristea azaldu zituen. Buenos Airesera joan zen bere familiarekin, eta Euskal Herria eta Hego Amerikako euskal astekarietara bidali zituen bere kantuak. 1900etik 1912ra, Baionako astekari euskaldunetan bere kantuak irakur zitezkeen.