Euskal Herriko Paisaiak: Aniztasun Naturala eta Gizakiaren Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,76 KB

Arabako Mendialdea

Arabako mendialdea:

  • 3: Argazkian ageri den hegalean hosto erorkorreko basoa (pagadiak), pinuak, makiak eta garrigak ikus daitezke.
  • 6: Gizakia nekazaritza-jardueretarako eremu bihurtu du (etxeak), eta guztiz gizakiaren esku-hartzeak jaso dituen eremu naturala da.

Aitzgorri-Urbia Parke Naturala

Aitzgorri-Urbia parke naturala:

  • 1: Erliebe harritsua (abiotikoa), zelai irekiak (biotikoak).
  • 2: Menditsua eta azaleratze harritsua (karstikoa). EAEko unitatea, Aizkorri mendilerroa euskal mendigunearen unitatekoa da.
  • 3: Zuhaitz sakabanatuak (haritzak, pagoak). Klima ozeaniko eta erliebera egokitutako landaredia, hotzarekiko erresistentea eta artzaintzaren eragina duena.
  • 4: Ez ur-gorputzak, erreka txikiak edo iturri karstikoak egon daitezke.
  • 5: Landa funtzioa nagusi: artzaintzarako belardiak eta txabolak.
  • 6: Natura eta kultura ondare handiko paisaia da, eta horregatik parke natural bezala babestuta dago. Bere balioak forma karstikoak, mendiaren jabetza mankomunatua eta artzaintzaren presentzia eta kultura dira, izan ere, ardiek Idiazabal gazta mota ekoizten dute.

Ordunteko Mendiak eta Karrantza Harana

Ordunteko mendiak eta Karrantza harana:

  • 1: Basoa biotiko naturala, beste guztia biotiko antropikoa.
  • 2: Mendi-erliebea, malda handikoa. Harkaitz gogorreko mendia, kareharrizko eremuan baitago; tolestura mendikate alpetarra. Atzean lautada. Ordunteko mendiak Bizkaiko mendebaldean kokatzen dira, beraz, EAEn iparraldeko mendilerro bezala sailkatzen dira, hegoaldeko korridorean kokatuta zehazki.
  • 3: Otalurra (zona altuan), pinuak, haritzak (zona baxuan, antropikoa).
  • 4: Ez ur-gorputzik, prezipitazio ugari (neguan bereziki) eta kareharrizko lurzoruan ura lurrazpian filtratzen da.
  • 5: Funtzio landatarra nagusi: basogintza eta abeltzaintza.
  • 6: Basogintza (zuhaitzak moztea), garraiobide berriak, kutsadura.

Pasaiako Itsasadarra

Pasaiako itsasadarra:

  • 2: Mendi-erliebea, malda handia. Pasaiako San Juan herriko mendi bat denez, Jaizkibel mendiaren zati bat da. Ondorioz, Euskal Mendien zati den Kostaldeko Katearen barruan bukaera da. Erliebea altxatua eta deformatua da, orogenesi alpetarrean altxatua izan zena. Hareharria eta marga nagusi. Higadura-eragile nagusia itsasoa da.
  • 3: Landaretza eskasa, ez zuhaitz asko malda handiaren ondorioz.
  • 4: Kostaldea, urez inguratuta.
  • 5: Funtzio naturala: Turismoa dela eta, bideak egin dira.
  • 6: Gizakiak ez du mendia asko eraldatu (itsasargia); ingurumena mantendu da.

Itsasertz Aurreko Mendikatea

Itsasertz aurreko mendikatea:

  • 2: Erliebea aldapatsua (landa eremuan) eta aldapa etzanak ditu (etxeguneetan). Harkaitz gogorra, kareharriez edo hareharriez osatuta daude mendiak. Modelatze karstikoa izan liteke, lurzorua harkaitz gogorrez osatuta dagoelako.
  • 5: Funtzio landatarra.
  • 6: Etxeak ondo integratuta daude. Etxebizitza berriagoak naturan eragina izan dezakete, batez ere urbanizazioa handitzen bada.

Aramaioko Harana

Aramaioko harana:

  • 1: Abiotikoak (mendiak, harkaitza); biotikoak (belarra, pinuak); antropikoak (baserria, pinuen kokapena, bidetxoa, biaduktua, ezponda, tunela, trenbidea). Paisaia natural antropiko nagusia, landatarra (baserria, abeltzaintza), zerbitzu-azpiegituren paisaia (trenbide, errepide).
  • 2: Topografia: desnibel ertaina. Morfologia: mendiak 1. eta 2. planoan (Anboto). Litologia: harkaitz gogorra; gainean arroka buztintsuak (irristakorra). Anboto kareharriz osatuta, antzinako mendigunea da, orogenesi alpetarrean sortua.
  • 3: Mendiaren goialdean ez dago landaretzarik, malda handia eta klimaren ondorioz. Erdialdean pinuak, klima ozeanikoaren ondorioz. Erabilera begetala: landaketa-basoak, egurra ustiatzeko basoak.
  • 4: Ez da ur-gorputzik ikusten. Paisaia berdea da, beraz, prezipitazio ugariak. Kareharriak ura xurgatzen du, ibai eta errekak sortzeko probabilitatea murriztuz.
  • 5: Funtzio naturala (gozamena, heziketa); funtzio landatarra (abeltzaintza, belardi hesituak, abereen janaria).
  • 6: Harreman handia: abiadura handiko trenaren eraikuntza eta abeltzaintza zonaldea.

Hegoaldeko Korridorea (Bergara)

Hegoaldeko korridorea (Bergara):

  • 2: Desnibel nabarmena urrunaldean, gertu dena leuna, malda gabe. Ibai isurialdekoa morfologia, landaretza eta lurzoruaren erabilera dela eta.
  • 3: Klima ozeanikoko landaredia (naturala ibai ertzean hazten dena, antropikoa etxebizitzak).
  • 4: Argazkiaren behealdean ibai bat ikusten da, eta ibai horrek haran bat irekitzen du. Gainera, ur kantitate eskasa darama.
  • 5: Funtzio naturala (heziketa, ezkerraldean); funtzio hiritarra (etxeak, eskuinaldean).
  • 6: Uholdeak, prezipitazio ugariak.

Bilboko Kanpoko Portua

Bilboko kanpoko portua:

  • 1: Industria-instalazioak (fabrika, dorreak, biltegiak: ingurune antropiko abiotikoa). Natura elementuak (itsasoa, mendi-hegalak).
  • 2: Erliebe menditsua eta kostaldekoa (itsaslabar altuak eta aldapatsuak). EAEko Kantauri isurialdeko unitate geologikoan kokatuko litzateke, agian Bizkaiko edo Gipuzkoako kostaldean.
  • 3: Landaredi urria, erabilera antropikoa.
  • 4: Itsasoa, erabilera ekonomikoa, portuko azpiegiturekin lotura zuzena.
  • 5: Funtzio industriala: gas naturala deskargatu, biltegiratu, tratatu eta banatzen duen eremua da.
  • 6: Desoreka: industria masiboak ingurumena kaltetu eta kutsatzen du. Gas planta beharrezkoa da, Euskadik energia gutxi ekoizten baitu.

Erliebearen Azterketa (2. Galdera)

Erliebearen azterketa egokia egiteko, honako hauek hartu behar dira kontuan:

  • Kokapena: Non dagoen kokatuta aztertzen den erliebea.
  • Topografia:
    • Aldapa: Laua, etzana, aldapatsua, malkartsua, labartsua.
    • Desnibela: Txikia, ertaina, handia.
    • Morfologia: Lautada, harana (sakonunea, arroa...), ordeka-muinoak (paramoak), muinoa, mendixka, mendia (mendilerroa, mendigunea), itsasertza (laua, mendi-hegala, itsaslabarra, hondartzak, itsasadarrak).
  • Litologia: Harkaitz motak:
    • Gogorrak: Kareharriak, granitoak, hareharriak... Paisaia menditsuetan bereziki.
    • Bigunak: Buztinak, tuparriak, igeltsuak... Hauek sakonuneetan edo lautadetan agertzen dira.
  • Egitura:
    • Erliebe tolestuak eta failatuak (iparralde osoan).
    • Erliebe monoklinala edo aldapan (kostaldean, Pasaian adibidez).
    • Erliebe laua edo aklinala (Araban, isurialdearen hegoaldean).
  • Modelatze forma:
    • Mendi-hegal modelatzea.
    • Ibai-modelatzea.
    • Itsas-modelatzea.
    • Haize-modelatzea.
    • Litologiaren araberako modelatzea: Karstikoa (kareharria), pikorduna (silizeoa), buztintsua.

Entradas relacionadas: