Euskal Herriko Musikaren Historia: Aroak eta Musikariak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Euskal Herriko Musikaren Historia
Historiaurretik Berpizkunde Arte
Historiaurreko euskal aztarnategietan musika tresna ugari agertu da, hala nola, Atxetako tutua, Isturitzeko haitzuloetako tutu multzoa edo Biteriko "La Hoya" herrixkan aurkitutako orein adarrez eginiko txilibitua.
Euskal Herriaren kristautzeak eragin handia izan zuen musikari dagokionez. Musika kristau liturgiaren zerbitzura jarri zen. Iruñean polifonia erabiltzen zen, Baionako katedralean bezalaxe.
Nafarroako gortearen inguruan mamitu zen garaiko musika jarduera garrantzitsuena, trobalariak eta juglareak.
Berpizkundeari dagokionez, aipatzekoak dira Azpeitiko eta Azkoitiko hiribilduetakoak ziren Joan Antxieta eta Gonzalo Martinez de Bizkargi. Lehena Errege Katolikoen kantaria izan zen eta, bigarrena, Burgosko katedraleko kapera maisua. Organoa izan zen musika tresna nagusia.
Ezer gutxi ezagutzen da elizatik kanpo egiten zen musikaz.
Barrokoa eta Neoklasizismoa
Barrokoan erlijio musika maila gorenera iritsi zen Euskal Herrian. Iruñeko katedraleko musika kapera izan zen garrantzitsuenetako bat, baita Baionakoa eta Gasteizkoa ere.
XVII. mendearen hasieran, Arantzazuko musika kapera Gipuzkoako gune bihurtu zen, eta Santimamiñeko komentu frantziskotarra, berriz, Bizkaian.
Biolinaren familia asko erabili zen XVIII. mendean. Organoa Euskal Herriko eliz parrokia gehienetan sartu eta erabili zen. Euskal Herriko musikagile askok Espainiako katedral, monasterio eta kolegiatetan lan egin zuten kapera maisu eta organu jotzaile gisa.
Iruñea izan zen Aro Modernoan antzokia izan zuen euskal hiriburu bakarra. Bertan antzezten ziren antzerkia eta opera ugariak.
Txistulari eta dultzainarien jardueraz gainera, bertsolarien izenak ere ezagunak izaten hasi ziren.
Ilustrazioa
XVIII. mendeko bigarren zatian, berebiziko eragina izan zuen Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak (EHAE).
Hezkuntzan eragin handia izan zuen beste erakunde bat Bergarako Errege Mintegia izan zen.
Erromantizismoa
Euskal Herrian, erlijio musikan gertatu zen aldaketarik handiena, musika profanoaren mesedetan.
Hilarion Eslaba nafarra Madrilgo Errege Kaperako maisu eta Madrilgo Kontserbatorioko zuzendari izan zen.
Juan Crisostomo Arriaga bilbotarra Euskal Herriak eman duen musikari onenetariko bat da.
Pixkanaka, musika eskolak, bandak, orkestrak eta orfeoiak sortu ziren. Pablo Sarasate biolin jotzailea edo Julian Gaiarre tenore nafarra aipatzekoak dira.
XX. mendea
Euskal musikari gazte askok Europara jo zuten ikasketak egitera.
Jesus Guridi, Pablo Sorozabal, Francisco Escudero... batzuk azpimarratzekotan. Maurice Ravel lapurtarra nabarmenduko genuke. Izan ere, XX. mendeko konpositore handienen artean sartzen da.
Euskal opera generoak bilakaera izugarria izan du azken ehun urteetan: Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Guridiren Mirentzu edo Escuderoren Gernika.
Ezin aipatu gabe utzi nazioarte mailan ezaguna den Ainhoa Arteta sopranoa.
Herri musikan ere aurrerapena izugarria izan da. Txistulariek beren elkartea antolatu dute. Trikitia indar handiz sartu da Nafarroan, jotak bezalaxe. Gerra Zibilaren ostean, Euskal Kanta Berria sortu zen.
Urte batzuk geroago, Ez Dok Amairu jaio zen: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete...