Euskal Herriko Mendizerrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB
UREN MUGALERROEN HEGOALDEAN:
Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala (iparraldean, Kantabriar-Mediterraniar urren mugaleorren mendikatea; hegoaldean Araba erdiguneko mendizerrak, mendebaldean Mendebaldeko mendizerrak). Beraien altuera 500-600 m. inguruan dago.
Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiño arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez altuera handikoak baina etenik gabekoa (Kapildui, 1.180m. da gailurrik handiena). Ekialdetik mendebaldera daude Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteiz Mendiak eta Tuyo mendizerra.
Mendebaldeko haran eta mendizerrak: benetako multzoa, kare-harrizkoa batez ere Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute; Kuartango, Omecillo eta Valdegobia dira mendizerra horien arten dauden haranak, material buztintsu bigunagoan induskatuak.
Trebiñoko arroa: haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1.000 metrotik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua (Arboro 1.048m.). Joar edo Kodes mendizerraren magalean Kanpezuko Santa Kurutzeko zokogunea dago, Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa.
Toloño-Kantabria-Joar mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu, alde batetik trantsizioko ozeaniar-klima eremukoak, eta bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa. Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura da, Palomares (1.461m.) gailurrean bukatzen den hau.
EBROKO ZOKOGUNEA:
Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua (buztinak, hareharriak) eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.