Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB
Euskal Herriko Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak
Industrializazioa Bizkaian eta Gipuzkoan eman zen gehienbat, Araba eta Nafarroan prozesua urria izan baitzen.
Bizkaiko Meatzaritza: Burniaren Erauzketa eta Esportazioa
Bizkaian, Somorrostron adibidez, kalitate oneko burni meategiak zeuden, Hematite izeneko harriarekin. Kalitate oneko altzairua egiteko aproposa zen, Bizkaian eta Suedian soilik lortzen zena. Bessemer bihurgailuan (BH) sartzen zen altzairua egiteko.
Abantailak
- Ustiatzeko erraza
- Aire zabaleko meategiak
- Itsasportutik gertu
Desabantailak
Foruek mineralen ustiaketa eta kanporaketa mugatzen zuten. 1976an foru legedia desagertu zenean, ustiaketa aske geratu zen.
Enpresa atzerritarrek ustiaketan parte hartu zuten, Bizkaiko enpresekin fusionatuz: (BH+FR+BELG+ALE+ Ybarra+Chavarri+Martinez Rivas), (Orconera Iron (BH+Bilbo)) eta Société Franco-Belge des mines de Somorrostro (FR+BH+Bilbo).
Etekin ugari lortu ziren eta siderurgian edo beste arlo batzuetan inbertitu ziren (ontzi-konpainiak, metalgintza enpresak, porlan enpresak, meatzaritzarako azpiegiturak, minerala garraiatzeko trenbideak...). Etekinen %45a atzerritarren esku eta %55 burgesia bizkaitarraren esku geratzen zen.
%55 hori siderurgia finantzatzeko erabili zen. Bessemer bihurgailu ugari erosi eta enpresa hauek sortu ziren: Altos Hornos de Bilbao eta Metalurgia y Construcciones de Vizcaya.
Produkzio kostuak altuak zirenez, salmenta prezioak ere garestiak ziren. BH-ko altzairuak merkeagoak zirenez, gehiago saltzen ziren. Bizkaitarrek, konpetentzia ekiditeko eta industria babesteko, gobernuari laguntza eskatu zioten (Legeria protekzionista: 1891ko dekretuaren bidez, arantzel handiak ezarri ziren siderurgiako produktuei).
1893an gobernuak arantzelak murriztu zituen (Merkataritza Hitzarmenak: Alemaniarren produktuei zergak kendu). Bizkaiko burgesiaren mobilizazioak (Federico Etxeberria) La Vizcaya Hedakunde Industriala (1902) eta Sociedad Anónima Iberiaren batzea ekarri zuen: Bizkaiko Labe Garaiak.
1906an, legedi protekzionista behin betiko ezarri zen, Amos Salvador ministroaren eskutik.
1914-1919 Lehen Mundu Gerran, Espainia neutrala izan zen eta produktu espainiarren esportazioak gora egin zuen.
Banku jarduerak beharrezkoak izan ziren (egitura finantzarioaren osaketa: Banco de Bilbao...).
Sektore elektrikoak ere aurrera egin zuen: Hidroeléctrica Ibérica (Leizarango ur-jauziak) eta Saltos del Duero (Jose Orbegozo donostiarraren enpresa).
Ondorioak Gizartean
- Meatze auzo ugari sortu (La Arboleda, Neguri, Getxo...).
- Lan baldintza kaxkarrak (lanaldi luzeak, soldata baxuak, istripuak...).
- Bizi baldintza txarrak.
- Derrigorrezko denda edo kantinak.
- Langile mugimenduak, joera sozialista (UGT).
- Sindikalismo katolikoa, borroka guneak (La Arboleda...). Dolores Ibarruriren garrantzia.
- 1890eko greba orokorra (errepresioan, Loma jenerala, langileen bizi baldintzak ikusita, haien alde borrokatu zen).
- Finantza-aginpide handiko oligarkia jaio zen.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoako eskualdea 5 ibaiez banatuta dago. Industria 5 ibaien oinetan sakabanatuta zegoen.
Fabrikak txikiak eta erdi mailakoak ziren, familiarrak zehazki.
Bizkaian siderurgia zen motorra, Gipuzkoan, ordea, metalgintza. Beste jarduera esanguratsu batzuk ere bazeuden:
- Ehungintza fabrikak.
- Paper fabrikak (La Esperanza, Papelera Española).
- Elikagaien esparrukoak.
- Arma fabrikak.
- Ontzigintza (Pasaia eta Zumaiako ontziolak).
- Metalurgia fabrikak (CAF eta Eibarko arma-industria).
- Trengintza (CAF).
Bizkaiko industria meatzaritzatik finantzatzen zen. Gipuzkoako industria, ordea, 1898an koloniak galdu ondoren etorri zen finantzaketa, kolonietan inbertitutako dirua itzuli eta Gipuzkoan inbertitu zelako.